2014.06.25
Mikel Urdangarin

Mikel Urdangarin

  • 1971
  • Zornotza (Bizkaia)
  • Kantautorea
  • Webgunea
Bilbo Hiria irratia. 20 urtez euskal taupada (Askoren artean)

PARTAIDEAK

  • Mikel Urdangarin, ahotsa
  • Izaro, ahotsa
  • Koldo Uriarte, pianoa
  • Joxe Manuel Sampedro 'Xanpe', perkusioa, sintetizadoreak

EROSI
Margolaria
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Mikel Urdangarin, ahotsa, gitarra akustikoa
  • Rafa Rueda, gitarra elektrikoa
  • Koldo Uriarte, teklatuak, melodika
  • Nika Bitxiasvili, biolina
  • Angel Celada, bateria
  • Jon Cañaveras, baxua

EROSI
MMXV
play_buttonadd_button

MMXV

2015 - Elkar

PARTAIDEAK

  • Mikel Urdangarin, ahotsa, gitarra

EROSI
Jainko txiki eta jostalari hura
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Mikel Urdangarin, ahotsa, gitarra akustikoa
  • Rafa Rueda, ahotsa, gitarra akustikoa, gitarra elektrikoa
  • Bingen Mendizabal, biolina, ahotsa
  • Kirmen Uribe, ahotsa poemetan

EROSI
Azula
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Angel Celada, bateria
  • Koldo Uriarte, pianoa, sintetizadoreak, programazioa
  • Mikel Urdangarin, gitarra, ahotsa

EROSI
Zuzenean 2010/12/30
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Bingen Mendizabal, zazpi sokako biolina
  • Nika Bitxiasvili, biolina
  • Rafa Rueda, gitarra elektrikoa
  • Fernando Alvarez Plagaro 'Sahiela Gazmaier', bateria
  • Koldo Uriarte, teklatuak eta melodikoa
  • Mikel Urdangarin, ahotsa eta guitarra akustikoa

EROSI
Zubia
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Mikel Urdangarin, gitarra, ahotsak
  • Koldo Uriarte, pianoa, teklatuak
  • Nika Bitxiasvili, biolina
  • Rafa Rueda, gitarra elektrikoa, banjoa, gitarra akustikoa
  • Bingen Mendizabal, zazpi sokako biolina
  • Fernando Alvarez Plagaro 'Sahiela Gazmaier', bateria

EROSI
Anek idatzi dit zutaz
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Mikel Urdangarin, ahotsa eta gitarra
  • Fernando Alvarez Plagaro 'Sahiela Gazmaier', bateria
  • Bingen Mendizabal, zazpi sokako biolina
  • Rafa Rueda, gitarra elektrikoa, gitarra akustikoa eta mandolina
  • Nika Bitxiasvili, biolina
  • Koldo Uriarte, piano eta mandolina
  • Alex Ruiz de Azua, perkusioak

EROSI
Dana
play_buttonadd_button

Dana

2005 - Elkar

PARTAIDEAK

  • Bingen Mendizabal, zazpi sokako biolin elektrikoa, kontrabaxu elektrikoa
  • Rafa Rueda, gitarra elektrikoak eta akustikoak
  • Fernando Alvarez Plagaro 'Sahiela Gazmaier', bateria
  • Pablo Tato, saxofoi sopranoa
  • Mikel F. Krutzaga, gitarra elektrikoak eta akustikoak, teklatuak, baxu elektrikoa, perkusioak eta programazioak
  • Mikel Urdangarin, gitarra eta ahotsa
  • Koldo Uriarte, pianoa eta teklatuak
  • Pello Ramirez, biolontxeloa

EROSI
Zaharregia, txikiegia agian
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Kirmen Uribe, irakurketak
  • Mikel Urdangarin, ahotsa eta gitarra akustikoa
  • Bingen Mendizabal, biolina eta koroak
  • Rafa Rueda, gitarra elektrikoa, ahotsa eta koruak
  • Mikel Valverde, ilustrazioak eta argazkiak

EROSI
Lagun artean

PARTAIDEAK

  • Mikel Urdangarin, gitarra eta ahotsa;
  • Megi Khaburdzania, biolina
  • Aitor Rubio, gitarra elektrikoa eta akustikoa
  • Pablo Tato, saxofoiak
  • Julio Andrade, kontrabaxua
  • Jose Luis Canal, teklatua
  • Blas Fernandez, bateria

EROSI
Heldu artean
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Mikel Urdangarin, gitarra, ahotsa
  • Hasier Oleaga, bateria
  • Jonathan Bews, biolina
  • Blas Fernandez, bateria
  • Josu Izagirre, baxua
  • Julio Andrade, kontrabaxua
  • Aitor Rubio, gitarra akustikoa
  • Pablo Tato, saxofoia
  • Pello Ramirez, biolontxeloa
  • Koldo Uriarte, piano, teklatuak
  • Aitor Hormaetxea 'Piru', ahotsa

EROSI
Bar Puerto
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Hasier Oleaga, bateria
  • Josu Izagirre, kontrabaxua
  • Josu Zabala, soinu txikia
  • Alex Ruiz de Azua, ahosoinua
  • Aitor Rubio, gitarra akustikoa eta elektrikoa
  • Bingen Mendizabal, mandolina eta biolina
  • Mikel Urdangarin, ahotsa eta gitarrak
  • Borja Ramos, pianoa eta soinu elektroakustikoak
  • Txuma Murugarren, koruak
  • Rafa Rueda, koruak

EROSI
Espilue
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Angel Lopez, perkusioa, bateria
  • Aitor Rubio, gitarra akustikoa, gitarra elektrikoa
  • Javier Fernandez de Jauregi 'Txubio', kontrabaxua
  • Mikel Urdangarin, ahotsa, gitarra

EROSI
Badira hiru aste
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Mikel Urdangarin, ahotsa, gitarra klasikoa
  • Eñaut Elorrieta, gitarra akustikoa
  • Igor Arzuaga, pianoa, moldaketak
  • Jonathan Bews, biolina
  • Pello Ramirez, biolontxeloa, akordeoia
  • Luis Camino, perkusioak
  • Aritza, bateria

EROSI
Haitzetan
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Mikel Urdangarin, ahotsa, gitarra
  • Pello Ramirez, biolontxeloa, akordeoia
  • Eñaut Elorrieta, gitarra espainola
  • Igor Arzuaga, ahosoinua

EROSI
Margolaria
play_buttonadd_button

Itsasoan euria

Margolaria

Azula
play_buttonadd_button

Ene mamu maitea

Azula

Margolaria
play_buttonadd_button

Bihotz hilezkorra

Margolaria

MMXV
play_buttonadd_button

Bazkalosteko kafea

MMXV

MMXV
play_buttonadd_button

Agian irailean

MMXV

Zubia
play_buttonadd_button

Infinitua

Zubia

Azula
play_buttonadd_button

Euria ari du

Azula

“Egun batean, lagunak musean ari zirela, diskoa mahai gainera bota eta esan nien: ‘1.500 pezeta, erosiko al didazue?’. Lagunak ezin sinistuta gelditu ziren” (1). Horrela hasi zen Mikel Urdangarin kantugintzan. Gitarra jotzen ikasi, konposatzen hasi, eta urte eta erdian atera zuen, bere kabuz, Haitzetan lehen diskoa, 1997an. Lehen disko haren 1.000 ale saldu zituen, bainaBadira hiru aste diskoak (Gaztelupeko Hotsak, 1998) egin zuen ezagun Mikel Urdangarin. Hainbeste, ezen lehen disko hura berrargitaratzeko aukera izan zuen, digipack-en.

Biluzia zen Haitzetan hura, barnekoa. Ahotsa eta gitarra zituen helduleku ia bakar, eta ondoan biolontxeloaren eta akordeoiaren kolaborazio oso puntualak hartzen zituen. Bertsogintzatik kantugintzara igaro zen kantautorearen diskoa izan zen lehen hura, bertsotan kantuan baino ezagunagoa baitzen orduan Urdangarin. Eta, musika ez ezik, berak egin zituen diskoa osatzen zuten 11 abestietatik gehienen letrak. Gainontzekoak bidean aurrera lagun izango zuen Iñaki Aurrekoetxea bertsolariarenak ziren.

729

Mikel Urdangarin. (1997)

Lehena biluzia, eta bigarrena zelta egin zuen Urdangarinek: Badira hiru aste. Euskal Herria Eskoziarekin lotu nahi zuen disko monografiko hark arrakasta handia izan zuen; izan ere, Urdangarinen musikaren ezaugarrietako bat nabarmendu zen dagoeneko: sinpletasunetik lortu zuen jendearengana iristea. Hala, Haitzetan diskoan bezala, herri tradiziokoak diruditen abestiak egiten asmatu zuen. Disko horretan ere, berak idatzi zituen kantu asko, mozkorrez, drogazaleez, “maitasun eriak defraudatutakoez”, “bihotz minak jota daudenez” eta iheslariez. Gainerakoak Aurrekoetxeak eta Arkaitz Estiballesek idatzi zituzten. Letra horiei Eñaut Elorrietak (gitarra akustikoa; Ken Zazpi), Iñaki Zabaletak (trikitia), Izaskunek (panderoa), Josu Zabalak (soinu txikia eta ahotsak; Hertzainak, Zazpi Eskale) eta Iñigo Ibarretxek (txistua) jarri zieten musika.

Urte emankorrak izan ziren Urdangarinentzat. 2000. urtean hirugarren diskoa argitaratu zuen: Espilue (Gaztelupeko Hotsak). Kolore askotako hamalau abesti bildu zituen Espilue-n. “Musikari kontziente moduan” (2) atera zuen lehen lan gisa aurkeztu zuen Urdangarinek, eta musikari ordura arte ez bezalako garrantzia eman zion, oinarri sendo bihurtuz. Kantautorearen beraren gitarraz gain, Aitor Rubiorena eta Angel Lopezen perkusioak eta Txubio Fernandez de Jauregiren kontrabaxuak jarri zuten oinarria. Baina hainbat kolaborazio ere izan zituen, Bingen Mendizabal, Josu Zabala, Jonathan Bews, Iñaki Galartza, Aitor Garcia, Pablo Tato eta Rogelio Botanz tartean, aurrerantzean ere lagun izango zituen zenbait. Letrak egiteko bertsolariengana jo zuen beste behin, Aurrekoetxearekin batera, Jon Maia, Unai Iturriaga eta Igor Elortza-rengana oraingoan, baina baita Gerardo Markuleta eta Kirmen Uribe idazleengana ere.

Eta Kirmen Uriberi eskutik helduta ekarri zuen Urdangarinek hurrengo diskoa: Bar Puerto (GH, 2001). Uriberen istorio batean oinarrituriko hura disko-liburua zen diskoa baino gehiago, irudiak ere tartekatzen zituen proiektu ibiltari baten emaitza (Bar Puerto. Bazterreko ahotsak). Urdangarinekin eta Uriberekin batera, Bingen Mendizabal zen proiektu haren hirugarren zutabea. Badira hiru aste eta Espilue-ren arrakastaren atzetik, koordenatu ezezagunak arakatzeko gogoa erakutsi zuen Urdangarinek, bakarkako lanetik atera eta taldekora igarota. Bilaketa lan hori diskorik disko etengabea izan da Urdangarinen musikagintzan, aldiko zerbait berria egin eta eskaini nahi izan baitu.

732

Mikel Urdangarin zuzenean.

Hurrengo urtean, baina, bakarkako bidera itzuli zen Heldu artean diskoarekin (GH, 2002). Egunerokotasunari kantatzen dio zornotzarrak disko honetan: “Nire diskoak normalean bizi dudan egoerari oso lotua daude eta azken hau ere bai. Batez ere, neure pentsamenduen, momentuko kezken, pozen eta tristuren isla da” (3). Eta urrats bat egin zuen, katalanez abestuta.

Bar Puertoko konpainia, baina, ez zuen urrun, eta hala etorri zen Zaharregia, txikiegia, agiandisko-liburua (GH, 2003). Kirmen Uriberen Bitartean heldu eskutik liburuaren (Susa) harira New Yorken egindako poesia errezitaldi batzuetatik abiatu zen Urdangarin, Uribe, Rafa Rueda (PI.L.T.), Mikel Valverde eta Bingen Mendizabal batzen zituen proiektua. 2003an boskoteak New Yorkera egindako bidaia hura ez zen disko-liburuan soilik gelditu, 2005ean Arkaitz Basterra zuzendariak izen bereko dokumentala estreinatu baitzuen Donostiako Zinemaldian, taldearen estetika oinarri hartuta.

ZAHARREGIA,_TXIKIEGIA_AGIAN

‘Zaharregia, txikiegia agian’ ikuskizunean, Bingen Mendizabal eta Rafa Ruedarekin. (Raul Bogajo / Argazki Press)

New Yorketik bueltan, barrura begira jarri zen, ostera ere, Urdangarin. Barne bilaketa ez zen soilik edukiari lotua izan, formala ere bai. Ordura arte egin izan zuen soinua eraldaturik ekarri zuen Dana-n (Elkar, 2005). Bi urtez, bere “kezkak, nahiak eta izaera musikalki defini zezakeen diskoaren bila” (4) aritu zen, bere diskorik musikalena egiteko. Mikel F. Krutzagaren ekoizpen lana azpimarragarria da Dana-n. Soinu berriaren bilaketan, ordura arteko folk eta herri doinuak atzean utzi zituen, nahiz eta zornotzarrak bere burua etiketetatik bereizi: “Ez dut uste kantari pop, folk edo rockzalea naizenik. Kantuak egiten dituen kantaria naiz, eta baita bere izaera poliedrikoa onartzen duen pertsona ere” (4). Beste behin, bilaketa horretan Bingen Mendizabal, Rafa Rueda eta Pablo Tato izan zituen bidaide. Letrei dagokienez, egunerokotasunari kantatzen jarraitu zuen Urdangarinek, pertsonetatik abiatuz, gertukotik.

Elkar diskoetxea utzi eta Anek idatzi dit zutaz (2007) bere kasa argitaratu zuen zuen. “Nahi nuen diskoa, buruan neukan diskoa ere osotasunean ateratzeko modu bakarra zen autoekoizpena” (5). Ordura arte egindako ibilbidearen nolabaiteko sintesia da Anek idatzi dit zutaz. Musikalki, azken diskoetan izandako bilakaera nabarmena da, musikak presentzia handia hartzen du. Letrei dagokienez, ibilbide osoko bidelagunak batzen ditu: Iñaki Aurrekoetxea, Unai Iturriaga, Igor Elortza, Jon Maia, Xabier Amuriza, Kirmen Uribe… eta berririk ere bada, Sustrai Colina bertsolariaren hitzak ere musikatu baititu, eta noski, bereak ere badira. Baina begirada, beste behin, gertukoan edo, hobeto esan, gertuko pertsonengan jartzen du berriz ere: Sebastian esne-partitzailearengan, Norvegiara joan zen lagunarengan…

mikel_urdangarin_08

Bartzelonako emanaldi batean. (Oriol Clavera)

2009an Zubia (Baga-Biga) aurkeztu zuen, eta 2010eko abenduaren 30ean zuzeneko diskoa grabatu zuen Bilboko Kafe Antzokian. Lan bikoitz horretan, Zuzenean 2010/12/30 (Egilea editore, 2011), bere ibilbidearen errepaso zabala egin zuen Urdangarinek (28 kantu), eta bi bertsio grabatu zituen: Black kantariaren “Wonderful Life” ezaguna eta Mikel Laboa-ren “Martxa baten lehen notak“.

Zuzeneko diskoak etapa baten amaiera ekarri zuen, eta hurrengo lana, Azula (Egilea editore, 2012), musikari berriekin grabatu zuen, Angel Celada bateria jotzailearekin eta Koldo Uriarte teklatu jotzailearekin. Bi musikarion ekarpenak bestelako sonoritate bat eman zion Urdangarinen kantaerari.

Zaharregia, txikiegia agian ondu zuen taldea berriz elkartu zen 2013. urtean, Jainko txiki eta jostalari hura sortzeko. Disko-liburua kaleratu ondoren, zuzenean taularatzeari ekin zioten udazkenean.

Testua: Ainara Gorostitzu

  • (1) Gaztezulo, 2002ko abendua
  • (2) Euskaldunon Egunkaria, 2000ko azaroa
  • (3) EHU, 2003ko iraila
  • (4) Berria, 2005eko urriaren 8a
  • (5) Berria, 2007ko azaroaren 10a
Zurea da

Zurea da

Egilea: Oier Aranzabal

Libre

Libre

Egilea: Oier Aranzabal

Atzera

Ezin esan

Atzera

Herri zaharra

Atzera

Kideari

Atzera

Itsasoan euria

Zuz: Oier Aranzabal

Atzera

Euria ari du

Atzera

Zurea da

Egilea: Oier Aranzabal

Atzera

Libre

Egilea: Oier Aranzabal

Atzera

Loa (Hotel Benevento, Argentina, 2017/11/09)

Egilea: Oier Aranzabal

Atzera

Herri zaharra (Hotel Reina, Argentina)

Egilea: Oier Aranzabal

Atzera

Margolaria (Micerino hotela, Argentina)

Egilea: Oier Aranzabal

Margolaria
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Bihotz hilezkorra

Zurea da

Itsasoan euria

Libre

Hiritik urrun

Orain

Margolaria

Mendian gora

Kopla bihotzekuak

Dena neure baitako

MMXV
play_buttonadd_button

MMXV

2015

ABESTIAK:

Bazkalosteko kafea

Agian irailean

Euria ari du

Notak paper solte batean

Azula

Musa

Badira hiru aste

Zubia

Oihal puska bat

Anek idatzi dit zutaz

Herri zaharra

Non geratzen den denbora

Kideari

Azula
play_buttonadd_button

Azula

2012

ABESTIAK:

Euria ari du

Azula

Han

Azken dantza

Ene mamu maitea

Musa

Oporton

Andikona 1936

Zuzenean 2010/12/30
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Lau koplatxo

Esne saltzailea

Hezurrak

Urriko poema

Hau ez da amodiozko kanta

Anek idatzi dit zutaz

Hauskor

Martxa baten lehen notak

Ezin esan

Panderuaren gizona

Gaur gurutzatu gara

Urriko mozkorrak

Egun argian

Letra hauek

Badira hiru aste

Txatxamatxalinatxu

Munduari begiratzeko modu bat

Arrasto umela

Bazkal osteko kafea

Lekandapean

Haitzetan

Wonderful Life

Oihana

Non geratzen den denbora

Killin

Edari goxoa

Zurekin

Baratze bat

Zubia
play_buttonadd_button

Zubia

2009

ABESTIAK:

Hezurrak

Itzi geuntsan

Infinitua

Itzartu ez banintz

Bazoaz

Karoline

Zubia

Jone

Munduari begiratzeko modu bat

Katu baltzak

Oroitzapenerako kantak II (Askoren artean)
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

La paloma de la paz

Anek idatzi dit zutaz
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Anek idatzi dit zutaz

Esne saltzailea

Eskuak patrikaretan

Loa

Gerrako soinua

Inurriak

Zurekin

Mende lauren bat

Panderuaren gizona

Nire besoak

Zuri baltzean

Uhartea

San Bernabe

Zaharregia, txikiegia agian
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Munduari begiratzeko

Hiru bertso amodiozko

Lagun bat (haur kanta)

Hauskor

Kukua

Haitzetan

Hiru aste iragan

Maite zaitut, ez

Gauza perfektuak

Notak paper solte batean

Urrezko eraztuna

Atharratz Jauregian

Itzul ezazue

Ez eman hautatzeko

Lagun artean

ABESTIAK:

Ez naiz oroitzen

Lehengo moduan

Maiatza

Hutsik daude kaleak

Letra hauek

Txatxamatxalinatxu

Negua

Gaur gurutzatu gara

On vas

Hau ez da amodiozko kanta

Urriko poema

Non geratzen den denbora

Edari goxoa

Heldu artean
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Oihana

Lehengo moduan

Negua

Hegaz

Ekainak 27

On vas

Jadanik

Gaueko hamabiak

Bolare

Ez naiz oroitzen

Egon

Maiatza

Bar Puerto
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Bar puerto (intro)

Biluzik

Txatxamatxalinatxu

Plaza berrian

Oraindik goiz da

Ene mutilik ttipiena

Zeruak eta lurrak

Lehenago bezala

Urrian

Urriko poema

Ene maitea

Bisita

Bar Puerto

Espilue
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Hau ez da amodiozko kanta

Urrun izanik

Non geratzen den denbora

Hutsik daude kaleak

Goizetik

Zatozte

Esku leunak

Baneki

Lau koplako

Ez esan ezetz

Zenbat

Zapata gorriak

Hondar apur hauek

Ez eidazu eskatu

Badira hiru aste
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Badira hiru aste

Letra hauek

Egun argian

Begetarianoan

Beso helduetan

Gabon gauean

Idazlea

Lekandapean

Gaur gurutzatu gara

Killin

Grabatu bat

Edari goxoa

Haitzetan
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Bazkalosteko kafea

Usaiak

Arrasto umela

Gizerailea

Amarauna

Azken irudiak

Inpuntuala

Haitzetan

Maria

Urriko mozkorrak

Damua