2014.05.26
Miren Aranburu

Miren Aranburu

  • Lazkao (Gipuzkoa)
  • Herri kanta, Jazza
Lorategi hibridoan
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Miren Aranburu, ahotsa
  • Jean-Louis Hargous, saxofoiak eta klarinete baxua
  • Arnaud Labastie, pianoa
  • Jean Paul Gilles, kontrabaxua
  • Vincent Thomas, bateria

EROSI
Gorri isila
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Miren Aranburu, ahotsa
  • Jean-Louis Hargous, saxofoiak
  • Iñaki Salvador, pianoa
  • Joseba Loinaz, pianoa
  • Gonzalo Tejada, kontrabaxua
  • Jean Paul Gilles, kontrabaxua
  • Victor Celada, bateria
  • Edio Pessi, gitarra

 
Bioleten negua

PARTAIDEAK

  • Miren Aranburu, ahotsa
  • Jean-Louis Hargous, saxofoia
  • Iñaki Salvador, pianoa
  • Gonzalo Tejada, kontrabaxua
  • Victor Celada, bateria
  • Edio Pessi, gitarra

 
Etorkizunaren memoria

PARTAIDEAK

  • Miren Aranburu, ahotsa
  • Jean-Louis Hargous, saxofoi sopranoa, saxofoi tenorea eta klarinete baxua
  • Iñaki Salvador, pianoa, teklatuak
  • Gonzalo Tejada, kontrabaxua
  • Victor Celada, bateria
  • Jabier Muguruza, akordeoia
  • Nagy, perkusioak

 
Lorategi hibridoan
play_buttonadd_button

Depresio pittin bat ote dudan nago

Lorategi hibridoan

Lehertu da
play_buttonadd_button

Lehertu da

Lehertu da

Lorategi hibridoan
play_buttonadd_button

Emakume bati

Lorategi hibridoan

Gorri isila
play_buttonadd_button

Gure panpoxa

Gorri isila

Lorategi hibridoan
play_buttonadd_button

Musu naufragoak

Lorategi hibridoan

Lehertu da
play_buttonadd_button

Aurtengo hego haizeari

Lehertu da

Lorategi hibridoan
play_buttonadd_button

Plazer haiek

Lorategi hibridoan

Lorategi hibridoan
play_buttonadd_button

Iluna eta gero

Lorategi hibridoan

Lehertu da
play_buttonadd_button

Eta guk?

Lehertu da

Lehertu da
play_buttonadd_button

Ni naiz

Lehertu da

Miren Aranburu (Lazkao, Gipuzkoa) 70eko hamarkadan hasi zen kantuan. Euskal kantagintza berriaren garaiak ziren, kantua eta politika eskutik helduta zihoazen garaiak: “Zer edo zer esan beharra zegoen, errealitatearen berri eman” (1). Natxo de Feliperekin (Oskorri) ikasi zuen Bilbon gitarra jotzen, eta “Ni naiz Lazkaoko herrian jaioa, praile kale inguruan…” kantatzen hasi zen, hark berak idatzitako letra eta sortutako musikarekin. 1977an LP bat grabatzeko aukera izan zuen Madrilen, Movieplay diskoetxearen Kardantxa zigiluaren laguntzarekin. Lehertu da izan zen Miren Aranburuk argitaratu zuen lehen lana.

80ko hamarkadaren hasieran alde batera utzi zuen musika. “Nik beste bideak jorratu nahi nituen, olerkiak kantatu… baina sentitzen nuen ezin zela” (1). Aktore eta bikoizketa lanetan murgildu zen orduan, eta Irusoin enpresako bikoizleen zuzendaria izan zen. Musikan kolaborazio bakan batzuk besterik ez zituen egin urte horietan, Imanol Lartzabalekin eta Les Mecaniciens taldearekin.

1313

Miren Aranburu. (DV)

Musikarekiko ilusioa Jean Louis Hargous musikaria bere bidean gurutzatu zenean berreskuratu zuen Aranburuk. “Ez nuen batere gogorik, eta Jean Louisek kantatuak izan zitezkeen erritmo ezberdinetako doinuak nire esku jarri arte ez nion ekin kantatzeari; berak lortu zuen doinu hauen bidez nik kantatzeko gogoa izatea” (1). Garairako berritzaileak ziren lanetan kolaboratu zuen Aranburuk Hargousekin, Diztira eta Jarioak sorkuntza poetiko literarioetan esate baterako, eta poesia, abestia, dantza eta pintura nahasten zituen Hosto gorri, hosto berde (Feuille rouge, feuille verte) ikuskizunean ere kolaboratu zuen.

Miren Aranburu Quintet sortu zuten. Hargous musika elektroakustikotik zetorren. Euskal Herrian egiten zen musika, melodia aldetik, oso sinplea iruditzen zitzaion Hargousi, lehen diskoaren karietara adierazi zuenez: «Melodiak ohiz lantzen direna baino gehixeago lantzen saiatu naiz; herri honetan lantzen diren melodiek maiz ez dute helburu berezirik izaten, oso sinpleak dira; nik jazz harmonia eta erritmoa izateko landu ditut; `jazzy’ da, ez jazz garbia” (1).

Bilatzen zuten estiloa aurkitu zutenean Etorkizunaren memoria (IZ, 1996) izeneko lehen disko hori grabatu zuten. Jazza, baltsa, bossanova, rap bat eta baladak zekartzan lehen disko hark. Aranbururen diskoetan ohi bezala, hitz denak hark sortuak ziren.

Jazza euskaraz kantatzen aitzindari egin zen horrela. Ondorioz, Euskal Herriko jazzaz hitz egiteko garaian, ezinbestekoa da Aranburu aipatzea beste hauekin batean: Pirineos Jazz Orchestra, Gorka Benitez, Victor de Diego, Mikel Andueza, Josetxo Goia-Aribe, Iñaki Askunze eta Josetxo Silguero.

Baina Etorkizunaren memoria hark oso zabalpen urria izan zuen Euskal Herrian, eta, ondorioz, bigarren lana Internet bidez zabaltzea erabaki zuten, diskoetxe bat bilatu beharrean. Bioleten negua (mp3.com, 2000) izan zen bigarren lan hori. Lan horrek ere Euskal Herrian oihartzun txikia izan zuen. Orduan, Gaztelupeko Hotsak diskoetxeari aurkeztu zioten lan hura; eta nahasketak berregin, abesti batzuk kendu eta berriak sartu eta Gorri isila (Errabal, 2002) egin zuten. Gaztelupeko Hotsak diskoetxeak jazz musika kaleratzeko sorturiko Errabal zigiluaren estreinaldiko argitalpena izan zen. 2002a zen, eta, ordurako, Miren Aranburu Ensemble izena zuen taldeak. Disko horretan kolaboratu zuten honako hauek: Iñaki Salvadorrek eta Joseba Loinazek pianoan, Gonzalo Tejadak eta Jean Paul Gillesek kontrabaxuan, Edio Pessik gitarran eta Victor Celadak baterian.

Errabalekin atera zuten hurrengo diskoa 2005ean etorri zen: Lorategi hibridoa. Aranbururen ahotsari eta Hargousen saxofoi eta klarinete baxuari, Juan Paul Gillesen kontrabaxuak, Vicente Thomasen bateriak eta Arnaud Labastieren pianoak lagundu zioten disko berrian.

MIREN_ARANBURU_

Miren Aranburu eta Jean Louis Hargous. (Gari Garaialde / Argazki Press)

Miren Aranburuk ahotsaz gain, hitzak jartzen ditu bere proiektuetan. Fernando Pessoa, Bernardo Atxaga, Juan Kruz Igerabide, Jose Maria Iparragirre —“Zibilek esan naute“, Gorri isila diskoan— eta Iratzeder idazleen letra batzuk kenduta, bereak baitira abesten dituen ia letra guztiak. Antimilitarismoaz eta amodioaz idazten eta abesten du, haurtzaroaz nahiz Ponpeiaz, emakumearen egoeraz nahiz desamodioaz… bizitzaz.

Testua: Ainara Gorostitzu

  • (1) Argia, 1.593. zenbakia, 1996
Lorategi hibridoan
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Depresio pittin bat ote dudan nago

Emakume bati

Musu naufragoak

Plazer haiek

Letania

Ipuin arrunt bat

Zeratzen ari

Ezetza

Astoaren lo kantua

Metempsikosia

Iluna eta gero

Gorri isila
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Gure panpoxa

Zibilak esan naute

Bioleten negua

Gau bateko poza

Apatx

Infado

Gorri isila

Lehertu da

Zaldi zoro

Carpe diem

Sehaska kanta (sagarrondo ttipi bati)

Sur les cimes

Bioleten negua

ABESTIAK:

Zaldi zoro

Gure panpoxa

Bioleten negua

Gau bateko poza

Impromptu

Infado

Improvisation for Miren

Lehertu da

Apatx

Carpe diem

Astoaren lo kanta

Sur les cimes

Etorkizunaren memoria

ABESTIAK:

Ama baten balada

Etorkizunaren memoria

Bulegoan

Libanoko zedroari

Ezetza

Ez joan

Momenti

Kanta kaltegarria

Planetetarantz

Ihintza Chloé Blues

Lehertu da
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Lehertu da

Aurtengo hego haizeari

Karraxi bat dut

Ez bait dakit

Eta guk?

Ni naiz

Zakurrek dakite

Gaurko Euskal Herriari

Zure barnean

Kantauri baztartxo batean