2019.09.10
MKT

MKT

  • 2009 - 2019
  • Zarautz (Gipuzkoa)
  • Post-hardcorea

Besamotzaren besoa

Lekuak zabaltzeko diren ateak guretzat lekuak zarratzeko,
egunaren irrikitan iragandako gauen ondoren gauaren zain hasitako egunak,
jan ez dugun ogia hurrineko mahai gainean lizuntzen,
geografia liburuetan ageri ez den herri bat gure herria,
erori gareneko zuloa hondatzen gaituen zuloa,
jasotzen ez dugun mosua ematen ez ditugun mosuen osinean itotzen,
esaten ditugun hitzak esaten ez ditugunak lako mahats garaun garratzak,
ez ditugun ziurtasunak gure ziurtasun bizi bakarra.

Dena eza, dena gabezia eta dena mingarria besamotzaren besoa bezala.