2019.09.10
MKT

MKT

  • 2009 - 2019
  • Zarautz (Gipuzkoa)
  • Post-hardcorea

Zakur bat erdituko dut

Haurdun nago
zakur bat erdituko dut
eta laster aterako gara paseoan
kontainerretan abandonatzen
dituzuen bigarren eskuko egunak
horzkaka batera.

Badaezpada
kendu zaitez paretik
zure malenkoniak usaintzen baditu
aurpegira egingo baitizu jauzi
betaurrekoak erauztera.

Eta ez zaitez gezurrezko laztan
eta hitz gozoegiz limurtzen saia
deskontsolatuen izterrek
letaginak erregutzen dituztelako.

Utzi erabilitako klinexak jateari
ez ezazu paretarik buruarekin kolpatu gehiago

Zuk ere txakur bat erdituko duzu bestela
eta barruak jango dizkizu
erraietaraino, horzkaka
zenbat sufritzen duzun erreparatu gabe.