2019.09.10
MKT

MKT

  • 2009 - 2019
  • Zarautz (Gipuzkoa)
  • Post-hardcorea

Izate baten bila

Ezin heldu atzoko nortasunei
unean uneko urjauzian.
Zertarako historia idatzi
iraganak axola ez badu?

Iraganik gabe
ezin oraina zalantzan jarri,
ezta baloratu ere.

Eta izaki galduak
izate baten bila
labaintzen dira.

Aukeratzen lagunduko dien
gorputz baten bila;

edo okerrenean,

bihar arte irauten
lagunduko dien
bortxaketa baten bila.

Ez da desira,
beldurra baizik.

Ez da maltzurkeria,
noraeza baizik.