2019.09.06
Mocker's

Mocker's

  • 2010
  • Durango (Bizkaia)
  • Bluesa, Rocka, Rock&rolla

Chrono

Mito guztiak erori zaizkigu
ezinegona hezurretan
eguzkia agertu berri da zeruan
hotza aldiz bihotzean

Zaila da existitzea
denbora izatearen truke saltzen denean
Filosofia baztertu genuelako
instantearen zaporea ahaztu dugu

Zer da bizitzea momentua ikutzea ez bada?
Motelak ez al du edertasuna?
Botereak ez du urrearekin amesten
erlojuekin eraiki baititu (banatzen gaituzten) harresi guztiak

KONDENATUAK KEAZKO ARIMA DUTEN SINESMENETARA
ZELAN HAUTSI GURE ESKUEK EGINDAKO ERAIKINA?
AZALEKO IDEIAK GINEN, ZINEZ

Handitasunak, izate konplexuak
txikitu gaitu hondarrean
Masibotasun historikoak
garaitu egin du existentzia

Erreza da iraultzari abestea
pribilegioen lekuko zarenean
Iparraldearen teoria guztiak
hegoaldean beti izango dira uholdeak

Beranduegi konturatu gara
hausnartzea altxorra bihurtu denean
Amonak esaten zigun moduan
banderak trapuak baino ez direla

KONDENATUAK KEAZKO ARIMA DUTEN SINESMENETARA
ZELAN HAUTSI GURE ESKUEK EGINDAKO ERAIKINA?
AZALEKO IDEIAK GINEN, ZINEZ