2019.09.06
Mocker's

Mocker's

  • 2010
  • Durango (Bizkaia)
  • Bluesa, Rocka, Rock&rolla

Pangea

Oihanetan barrena, izaki misteriotsuak amalurra errespetatzen dute
Mezua, zein ote da? Zoriontasuna ez al da dogmatismoa?
Gezurra, zein ote da? Arrakasta ez al da hilerria?

ZERTARAKO GAUDE HEMEN?
ILARGIA EZ AL DA ERORTZEN?
EXISTENTZIAK EZ GAITU ITSUTZEN OINEZ EGITEAN

Eskuak batu, begiak itxi, belauniko jarri
etorkizuneko doinuak bota jostailuzko lapikora.
Beldurra, zer ote da? Sufritzea ez al da berezkoa?
Zentzua, zein ote da? Oinarria ez al da gogoeta?

ZERTARAKO GAUDE HEMEN?
ILARGIA EZ AL DA ERORTZEN?
EXISTENTZIAK EZ GAITU ITSUTZEN OINEZ EGITEAN