2019.09.06
Mocker's

Mocker's

  • 2010
  • Durango (Bizkaia)
  • Bluesa, Rocka, Rock&rolla

Taurus

Arrotza da ezbaia sentitzea unibertso konplexu honetan.
Denbora ta espazio hutsean, zein da hasiera ta amaiera?
Non da errealitatea?

ORAINA ALA ETORKIZUNA?, EZ DAKIT NON NAGOEN
EZ DUT IRAGANA SOMATZEN
ORAINA ALA ETORKIZUNA?, EZ DAKIT NON NAGOEN
OROIMENA ITOTZEN

Erreala da bakardadea, ez da gizakirik munduan.
Euria izan, haizea erre, bizitza zer den ukitzea.
Non da errealitatea?

ORAINA ALA ETORKIZUNA?, EZ DAKIT NON NAGOEN
EZ DUT IRAGANA SOMATZEN
ORAINA ALA ETORKIZUNA?, EZ DAKIT NON NAGOEN
OROIMENA ITOTZEN