2017.11.15
Mor More

Mor More

  • 2010 - 2017
  • Folka, Popa

Atzera

Kezko karetak (Sortu Dira Besteak jaialdian)

Egilea: Gotzon Aranburu

Kezko karetak

Eta nola ateratzen garen kalera 
farola belztu zaharkitu behetan babes bila 
zigarroa linternatzat kobazulotan bezala 
Eta nola ateratzen garen kalera 
lehergarri bezain nahasgarri 
ze begi-gerritatik heltzen diogu elkarri 
heldu, hurbildu, etorri babespera 

Hondarrezko erlojutan bidaide bila al zabiltza? 
Galdetu zenidan 

Esan zenidan baxu eta disimuluz 
hormak, formak eta normak izoztu ditzagun 
eta erotzeraino berotu ninduzun 
berotzeraino erotuz 

Erantzi dut kareta 
gaueko argi eta keetan 
Desmunta dezagun nahi dugun dena