2017.12.11
Mugaldekoak

Mugaldekoak

  • 2004
  • Bera (Nafarroa)
  • Folka, Bluesa, Pop-rocka, Countrya
  • Webgunea
Galdemoduen trilogia
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Edu Zelaieta Anta, irakurketa, ahotsak
  • Beñardo Goietxe Laurnagarai, ahotsak, gitarra elektrikoa, gitarra akustikoa
  • Raul Garcia Etxeberria, gitarra elektrikoa, gitarra akustikoa, ahotsak, banjoa, zerra musikala, harmonika, jostailuzko pianoa

EROSI
Begiak lekuko
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Edu Zelaieta Anta, irakurketak
  • Beñardo Goietxe Laurnagarai, ahotsa, gitarra elektrikoa, gitarra akustikoa
  • Raul Garcia Etxeberria, banjoa, ukelelea, harmonika, zerra musika, xilofonoa, triangelua, kalimba, koruak, ahotsa
  • Mattin Sorzabalbere Arruabarrena, kontrabaxua, xirula, soinu txikia, txalaparta, koruak

EROSI
Biziago sentitzeak dakarren muga inguruan
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Edu Zelaieta, testuak, gidoiak eta irakurketak
  • Beñardo Goietxe, ahotsa, gitarra akustikoa eta gitarra elektrikoa
  • Raul Garcia Etxeberria, gitarra akustikoa, zerra musikala, harmonika eta ahotsa
  • Jordi Sierra, irakurketak

EROSI
Begiak lekuko
play_buttonadd_button

Gogoan izan aberriak

Begiak lekuko

Begiak lekuko
play_buttonadd_button

Maiatzeko kantutxoak

Begiak lekuko

Begiak lekuko
play_buttonadd_button

Begiak lekuko

Begiak lekuko

Galdemoduen trilogia
play_buttonadd_button

Botika horizontala

Galdemoduen trilogia

Galdemoduen trilogia
play_buttonadd_button

Manual bat eta hamaika galdemodu

Galdemoduen trilogia

Begiak lekuko
play_buttonadd_button

Azaroko lore

Begiak lekuko

Galdemoduen trilogia
play_buttonadd_button

Beldurrak ez du barkatzen

Galdemoduen trilogia

Begiak lekuko
play_buttonadd_button

Txoria kablean

Begiak lekuko

Mugaldekoak taldeak Susa argitaletxeak 2004an argitara emandako Edu Zelaietaren izen bereko bigarren poema liburua izan zuen abiapuntu. Liburu hartako zenbait testu pop-rock, folk eta country kutsuko musikarekin atontzen aritu ziren Beñardo Goietxe eta Raul Garcia, liburua jendaurrean aurkezteko asmoz. Hainbat emanaldi egin eta gero, 2006ko udaberrian, Gaztelupeko Hotsak zigiluak argitaratu zuen Biziago sentitzeak dakarren muga inguruan izeneko disko-liburua. Lan hartarako hainbat testu eta kantu berri sortu zituzten, taldeak bidean izandako eboluzioaren erakusgarri. Era berean, hasierako hiru lagunez gain, bi kide gehiago ere bildu ziren proiektuaren inguruan: Jordi Serra eta Mikel Errazkin zena.

Mugaldekoak

Mugaldekoak taldeak poesia eta folk-rock doinuak uztartzen ditu.

2007ko uda arte iraun zuen lehen etapan, guztira, Euskal Herriko nahiz Kataluniako ia 40 tokitan izan ziren Mugaldekoak: Beran, Gasteizen, Bilbon, Iruñean, Donostian, Irunen, Senperen, Durangon, Lleidan, Bartzelonan…

Bi urte eta erdiko atsedenaldiaren ondotik, 2010ean, bigarren etapa honi ekin zion taldeak, bertan lau lagun zeudelarik: jatorrizko Edu, Beñardo eta Raul, eta Mattin Sorzabalbere (Kortatu, Antiregimen eta Baldin Bada taldeetako kide ohia). Azken bi urteotan ikuskizun berria eta bigarren CDa izango direnak prestatzen aritu dira Mugaldekoak, lasai, erritmo naturalean.

Taldearen orduko proposamenak Begiak lekuko izena zuen eta, nolabait, mundu mailako testu eta doinu antologia txiki bat eskaintzen zuen. Aurreko etaparen aldean,  musikalagoa, estilistikoki anitzagoa, instrumentazioaren aldetik aberats eta joriagoa (ukelelea, txalaparta, kontrabaxua, xilofoia, perkusioak edota akordeoia erantsi dizkiote gitarrek osatutako oinarriari), literaturak oraindik presentzia nabarmena baldin badu ere.

Lehen disko hartako abestiak taldeak berak Zelaietaren hitzen gainean sortutakoak ziren, eta bigarrenean besteen abestiak moldatzera jo zuten mugaldekoek. Hautatutako abestien zerrenda taldekideen gustu on eta zabalaren lagin askotarikoa zen, baita haien ausardiaren erakusle ere, gaur egun ez baita erraza “Let Me Die in My Footsprints” (Bob Dylan), “Bird on a Wire” (Leonard Cohen) edota “Folsom Prison Blues” (Johnny Cash) bezalako klasikoen irakurketa berriak eskaintzea, baina Berako (Nafarroa) taldeak lortu zuen bere nortasuna txertatzea kantuetan. Horrez gain, folk ingelesaren harribitxi malenkoniatsuak (Vashti Bunyan-en “Rose Hip November”), Marseillako aldirietatik datozen jai giroko doinuak (Moussu T e lei Jovents-en “Lanaren kantua”), Mexikoko rantxerak (Cuarteto Bernalen “Mi único camino”), Jose Afonso Portugalgo musika herrikoiaren (eta iraultzaren) ikonoaren kantu ezagun bat (“Cantigas do maio”), AEBetako kantu herrikoiak (“Old Joe Clark”) eta Jim Beloff ukelele jotzaile maisuaren pieza bat (“Blues on a Ukelele”) moldatu zituen taldeak, eta haien artean tartekatu euskarara itzulitako nazioarteko olerkarien poemak (Wilsawa Szymborska poloniar, Margarita Robleda yukateka eta Nazin Hikmet turkiarrarenak) eta Zelaietak berak sortutakoak.

Galdemoduen trilogia hirugarren diskoan etxeko uztako pop-rock-folkera bueltatu dira, Edu Zelaietaren poemak taldeak konposatutako doinu anitzekin uztartuz.

Onddo bila

Onddo bila

Bideokliparen grabaketa: Joseba 'Josevisky' Larratxe

Bideokliparen muntaia eta playmobilaren animazioa: Raul Garcia Etxeberria eta Mathilde Brugière-Garde

Zaku arra eta ehunzangoa

Zaku arra eta ehunzangoa

Egilea: Joseba Larratxe

Atzera

Onddo bila

Bideokliparen grabaketa: Joseba 'Josevisky' Larratxe

Bideokliparen muntaia eta playmobilaren animazioa: Raul Garcia Etxeberria eta Mathilde Brugière-Garde

Atzera

Zaku arra eta ehunzangoa

Egilea: Joseba Larratxe

Galdemoduen trilogia
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Manual bat eta hamaika galdemodu

Bizitzeko inbentarioa

Botika horizontala

Mapa

Etsaiak

Dena da botere kontua

Beldurrak ez du barkatzen

Onddo bila

Orabideko errekako balada

Astro-H

Parpailaren koplak

Bi kopa bete

Hurrup!

Nire balentriak ez bezala

Emazteki langilea

Gertatzen ez diren gauzak

Begiak lekuko
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Begiak lekuko

Azaroko lore

Ukelele bluesa

Lanaren kantua

Spis / Zerrenda

Maiatzeko kantutxoak

Utzi hiltzen nire gisa

Marraren ipuina

Zakur arra eta ehunzangoa

Mundu honetako deusek

Bide bakarra

Folsom Prison Blues

Gogoan izan aberriak

Txoria kablean

Itxuraz txikia dena

Biziago sentitzeak dakarren muga inguruan
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Intro

Baigorritik Erratzurat

La mina

Libanoko istorioa

Norberaren apartekotasunaz

Erradazu

Hurbilekoak (blues)

Irakurleari

Xalbadorren heriotzean

Avui tambe

Mugalaria (a capella)

Muga inguruan