2019.10.09
Mugaldekoak

Mugaldekoak

  • 2004
  • Bera (Nafarroa)
  • Folka, Bluesa, Pop-rocka, Countrya
  • Webgunea

Atzera

Begiak lekuko
play_buttonadd_button
EROSI

Begiak lekuko

2012 - Gaztelupeko Hotsak


  • Begiak lekuko(Mugaldekoak)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Azaroko lore(Vashti Bunyan)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook iconhitzak icon
  • Ukelele bluesa(Herb Ohta, Jim Beloff)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Lanaren kantua(François Ridel, Stéphane Attard)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Spis / Zerrenda(Wislawa Szymborska, Mugaldekoak)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Maiatzeko kantutxoak(Jose Afonso)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Utzi hiltzen nire gisa(Bob Dylan)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Marraren ipuina(Margarita Robleda, Mugaldekoak)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Zakur arra eta ehunzangoa(AEBetako herrikoia, Mugaldekoak)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Mundu honetako deusek(Nazim Hikmet, Araitz Bizkai)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Bide bakarra(Conjunto Bernal)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Folsom Prison Blues(Johnny Cash)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Gogoan izan aberriak(Mugaldekoak)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Txoria kablean(Leonard Cohen)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Itxuraz txikia dena(Mugaldekoak)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon

Formatua: CD


Iraupena: 45' 58"


Argi kodea: GH-212


Azala: Mathilde Brugière-Garde


PARTAIDEAK

  • Edu Zelaieta Anta, irakurketak
  • Beñardo Goietxe Laurnagarai, ahotsa, gitarra elektrikoa, gitarra akustikoa
  • Raul Garcia Etxeberria, banjoa, ukelelea, harmonika, zerra musika, xilofonoa, triangelua, kalimba, koruak, ahotsa
  • Mattin Sorzabalbere Arruabarrena, kontrabaxua, xirula, soinu txikia, txalaparta, koruak

GRABAZIOA

Laguna estudioa (Miarritze, Lapurdi)


SOINU TEKNIKARIA

Xabi Pellarini


LAGUNTZAILEAK

  • Monika Czerny, polonierazko irakurketa ("Spis / Zerrenda")
  • Araitz Bizkai, irakurketa, ahotsa, gitarra ("Mundu honetako deusek"), ahotsa ("Azaroko lore")

NAHASKETAK ETA MASTERIZAZIOA

Xabi Pellarini (Laguna estudioa)


GENEROAK

Folka, Bluesa, Pop-rocka, Countrya

Mugaldekoak taldeak Susa argitaletxeak 2004an argitara emandako Edu Zelaietaren izen bereko bigarren poema liburua izan zuen abiapuntu. Liburu hartako zenbait testu pop-rock, folk eta country kutsuko musikarekin atontzen aritu ziren Beñardo Goietxe eta Raul Garcia, liburua jendaurrean aurkezteko asmoz. Hainbat emanaldi egin eta gero, 2006ko udaberrian, Gaztelupeko Hotsak zigiluak argitaratu zuen Biziago sentitzeak dakarren muga inguruan izeneko disko-liburua. Lan hartarako hainbat testu eta kantu berri sortu zituzten, taldeak bidean izandako eboluzioaren erakusgarri. Era berean, hasierako hiru lagunez gain, bi kide gehiago ere bildu ziren proiektuaren inguruan: Jordi Serra eta Mikel Errazkin zena.

Mugaldekoak

Mugaldekoak taldeak poesia eta folk-rock doinuak uztartzen ditu.

2007ko uda arte iraun zuen lehen etapan, guztira, Euskal Herriko nahiz Kataluniako ia 40 tokitan izan ziren Mugaldekoak: Beran, Gasteizen, Bilbon, Iruñean, Donostian, Irunen, Senperen, Durangon, Lleidan, Bartzelonan…

Bi urte eta erdiko atsedenaldiaren ondotik, 2010ean, bigarren etapa honi ekin zion taldeak, bertan lau lagun zeudelarik: jatorrizko Edu, Beñardo eta Raul, eta Mattin Sorzabalbere (Kortatu, Antiregimen eta Baldin Bada taldeetako kide ohia). Azken bi urteotan ikuskizun berria eta bigarren CDa izango direnak prestatzen aritu dira Mugaldekoak, lasai, erritmo naturalean.

Taldearen orduko proposamenak Begiak lekuko izena zuen eta, nolabait, mundu mailako testu eta doinu antologia txiki bat eskaintzen zuen. Aurreko etaparen aldean,  musikalagoa, estilistikoki anitzagoa, instrumentazioaren aldetik aberats eta joriagoa (ukelelea, txalaparta, kontrabaxua, xilofoia, perkusioak edota akordeoia erantsi dizkiote gitarrek osatutako oinarriari), literaturak oraindik presentzia nabarmena baldin badu ere.

Lehen disko hartako abestiak taldeak berak Zelaietaren hitzen gainean sortutakoak ziren, eta bigarrenean besteen abestiak moldatzera jo zuten mugaldekoek. Hautatutako abestien zerrenda taldekideen gustu on eta zabalaren lagin askotarikoa zen, baita haien ausardiaren erakusle ere, gaur egun ez baita erraza “Let Me Die in My Footsprints” (Bob Dylan), “Bird on a Wire” (Leonard Cohen) edota “Folsom Prison Blues” (Johnny Cash) bezalako klasikoen irakurketa berriak eskaintzea, baina Berako (Nafarroa) taldeak lortu zuen bere nortasuna txertatzea kantuetan. Horrez gain, folk ingelesaren harribitxi malenkoniatsuak (Vashti Bunyan-en “Rose Hip November”), Marseillako aldirietatik datozen jai giroko doinuak (Moussu T e lei Jovents-en “Lanaren kantua”), Mexikoko rantxerak (Cuarteto Bernalen “Mi único camino”), Jose Afonso Portugalgo musika herrikoiaren (eta iraultzaren) ikonoaren kantu ezagun bat (“Cantigas do maio”), AEBetako kantu herrikoiak (“Old Joe Clark”) eta Jim Beloff ukelele jotzaile maisuaren pieza bat (“Blues on a Ukelele”) moldatu zituen taldeak, eta haien artean tartekatu euskarara itzulitako nazioarteko olerkarien poemak (Wilsawa Szymborska poloniar, Margarita Robleda yukateka eta Nazin Hikmet turkiarrarenak) eta Zelaietak berak sortutakoak.

Galdemoduen trilogia hirugarren diskoan etxeko uztako pop-rock-folkera bueltatu dira, Edu Zelaietaren poemak taldeak konposatutako doinu anitzekin uztartuz.

Onddo bila

Onddo bila

Bideokliparen grabaketa: Joseba 'Josevisky' Larratxe

Bideokliparen muntaia eta playmobilaren animazioa: Raul Garcia Etxeberria eta Mathilde Brugière-Garde

Zaku arra eta ehunzangoa

Zaku arra eta ehunzangoa

Egilea: Joseba Larratxe

Zer duzu?

Zer duzu?

Errealizazioa: Raul Garcia Etxeberria eta Mathilde Brugiere-Garde

Atzera

Onddo bila

Bideokliparen grabaketa: Joseba 'Josevisky' Larratxe

Bideokliparen muntaia eta playmobilaren animazioa: Raul Garcia Etxeberria eta Mathilde Brugière-Garde

Atzera

Zaku arra eta ehunzangoa

Egilea: Joseba Larratxe

Atzera

Zer duzu?

Errealizazioa: Raul Garcia Etxeberria eta Mathilde Brugiere-Garde