2019.10.09
O.K. Korral

O.K. Korral

  • 1985 - 1989
  • Zarautz (Gipuzkoa)
  • Rock&rolla

Atzera

O.K. Korral
play_buttonadd_button
 

O.K. Korral

1986 - Elkar


  • Komantxe(Musika: Link Wray)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Mendi gainean(Musika eta hitzak: Dani Ulazia)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Nere zapatak(Musika eta hitzak: Dani Ulazia)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Tren bakartia(Musika: Glenn Moore, Milton Subotsky-Hitzak: Dani Ulazia)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Zikinentzat(Musika: Dani Ulazia-Hitzak: Mikel Insausti)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Paradisua(Musika: Wilko Johnson-Hitzak: Mikel Insausti)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Tximu gorri(Musika eta hitzak: Chuck Berry)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Baserriko neskatilak(Musika eta hitzak: Dani Ulazia)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Sagardotegian(Musika eta hitzak: Dani Ulazia)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Bule bule(Musika: Domingo Samudio-Hitzak: Dani Ulazia)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Azken azal gorria(Musika: Carlos Alvarez-Hitzak: Dani Ulazia)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Motozerrako mutila(Musika eta hitzak: Dani Ulazia)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon

Formatua: LP


Argi kodea: ELK-136


Azala: Rafa Serras


PARTAIDEAK

  • Lou Olangua, ahots bakarlaria eta pandereta
  • Eba, bateria eta ahotsa
  • Iñaki Brakamonte, baxua eta ahotsa
  • Dani Ulazia, gitarra akustikoa, gitarra elektrikoa eta ahotsa

GRABAZIOA

Elkar estudioa (Lasarte-Oria, Gipuzkoa), 1986ko iraila eta urria


SOINU TEKNIKARIA

Cesar Ibarretxe


LAGUNTZAILEAK

  • Hapo, harmonika
  • Karlox, saxofoia
  • Celes Albizu, pandereta, ahotsa

EKOIZPENA

Celes Albizu


GENEROA

Rock&rolla

Humedecidos taldetik sortu zen O.K. Korral, 1985. urte aldera. Humedecidosen estiloa anbiguo samarra zela eta, taldearen izena aldatu, musika ildoa zehaztu (rock-and-rolla, rockabillya, countrya…), eta gaztelaniaren ordez euskaraz abestea erabaki zuten Lou Olangua (ahotsa), Eba (bateria), Dani Ulazia (gitarra) eta Goiko (baxua) taldekideek. Euskal rockaren lehenengo emakume abeslarietakoa izan zen Lou Olangua (1960-2013). Berehala, Iñaki Brakamontek Goiko ordezkatu zuen baxuan, eta laukote horrek kaleratu zuen lehen diskoa, 1986an: O.K. Korral(Elkar).

Grabazioaren soinu akustikoak country musikaren jitea nabarmendu zuen Euskal Herriko baserri, traktore eta ukuiluetan girotutako kantuetan. Oihartzun handia izan zuen diskoak, “Baserriko neskatilak“, “Mendi gainean” eta “Bule, bule” abestiei esker. Azken hori Domingo Samudio Texasko kantariaren Woolly bully abestiaren moldaketa zen, baina ez zen bertsio bakarra: Link Wray (“Komantxe“), Wilko Johnson (“Paradisua”), Glenn Moore & Milton Subotsky (“Tren bakartia”) eta Chuck Berry ere (“Tximu gorri”) bere egin zituen laukoteak. Mikel Insausti zinema kritikari eta Big Crunch, The Covers eta Lusty Men taldeetako kide ohiak idatzi zituen hitzetako batzuk.

1314

Lou Olangua, Dani Ulazia, Alberto eta Fermin Iraola. (DV)

Diskoa kaleratu eta berehala, Ebak taldea utzi eta Albertok haren lekua hartu zuen. Geroago, Iñaki Brakamonteren ordez Fermin Iraola sartu zen taldean. Laukote horrek grabatu zuen Beti gogor beti mozkor bigarren diskoa, 1989an. Diskoak hiru bertsio jaso zituen: “Rumble” (Link Wray), “Jo Mari, jo” (The Stranglers) eta “Txanogorritxu” (Ronald Blackwell). Mendiko baserritik kostaldeko tabernetara eta girora jaitsi zen taldea bigarren disko honetan, eta sexuari, alkoholari, rock-and-rollari eta zinemari (John Huston…) buruzko erreferentziez jositako kantuak idatzi zituen.

Diskoa aurkezteko kontzerturik apenas eman ez, eta, zenbait istiluren ostean, taldea desegitea erabaki zuten. Lou kantaria kanpoan geratu zen, eta besteek beste izen batekin jarraitzea erabaki zuten. Labanak sortu zuten, eta sei kantuz osaturiko disko homonimoa kaleratu zuten 1990ean, O.K. Korralen diskoen ildo berean. Dani Ulazia (ahotsa eta gitarra), Fermin Iraola (gitarra), Alberto Lizaso (baxua) eta Alberto Inza (bateria). Bi gitarra izateak taldearen soinua gogortu zuen. 1991n, Nor da pobre, nor da aberats maxi LPa (Munster/La-Abana Diskak) grabatu zuten zuzenean, eta bi bertsio jaso zituzten: “Jack the ripper” (M. Cooper, Link Wray) eta “Breaks my heart” (Deniz Tek). Handik gutxira, taldearenak egin zuen, baina horren aurretik “Askizu” mini-LPa atera zuten. “Jo ta hautsi”, Dictators taldearen kantuaren bertsioa jaso zuten lan horretan.

OK KORRAL

Dani Ulazia eta Lou Olangua. (Marivi Ibarrola)

Geroago, Fermin Iraola Kiowak eta Noise Hole taldeetan aritu zen, eta Dani Ulazia The Covers taldean, Mikel Insausti zinema kritikoarekin. Lou Olanguak The Lusty Men taldearekin kolaboratu zuen eta Las Lagartas osatu zuen. Iñaki Brakamonte ere zenbait taldetan aritu da: Kiowak, Arakajun, Pareak Bai… 2005eko maiatzaren 20ean taldea berriz elkartu zen, Zarauzko Arraio irratiaren aldeko kontzertu bat eskaintzeko, Putzuzulo gaztetxean.

Bi taldekide ohi hil dira azken urteetan: Fermin Iraola 2010. urtean, eta Lou Olangua 2013ko urtarrilaren 12an, birikako minbiziak jota.

Testua: Jon Eskisabel