2014.05.26
Oskarbi

Oskarbi

  • 1966
  • Herri kanta
Mendira naiz
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Maite Aizkorreta, ahotsa
  • Beronik Ondikola, ahotsa
  • Bakartxo Maritxalar, ahotsa
  • Jose Luis Treku, ahotsa
  • Iñaki Maritxalar, ahotsa, gitarra
  • Carlos Ruiz, ahotsa, akordeoia
  • Joana Ortega, pianoa, teklatuak
  • Gontzal Iñarra, flauta
  • Diego de Vera, perkusioa, atabala
  • Maite Irusta, biolina
  • Maite Lopez de Arbina, biolina
  • Itziar Jauregi, txalaparta
  • Lara Mitxelena, txalaparta

EROSI
Xirimiri
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Maite Aizkorreta, ahotsa
  • Beronik Ondikola, ahotsa
  • Bakartxo Maritxalar, ahotsa
  • Jose Luis Treku, ahotsa
  • Iñaki Maritxalar, ahotsa, gitarra
  • Carlos Ruiz, ahotsa, akordeoia
  • Maria Jose Bergara, pianoa, teklatuak
  • Gontzal Iñarra, flauta
  • Diego de Vera, perkusioa, atabala
  • Maite Irusta, biolina

EROSI
Olentzero
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Bakartxo Maritxalar, ahotsa
  • Agustina Pontesta, ahotsa
  • Elixabete Urreta, ahotsa
  • Iñaki Maritxalar, ahotsa, gitarra
  • Jose Luis Treku, ahotsa
  • Iñaki Zabaleta, ahotsa
  • Maite Aizkorreta, ahotsa
  • Beronik Ondikola, ahotsa
  • Karlos Ruiz, ahotsa
  • Antton Valverde, eres laguntzailea
  • Maria Jose Bergara, pianoa, teklatuak
  • Gontzal Iñarra, flauta
  • Maialen Maritxalar, biola
  • Beñat Ruiz, baxua
  • Diego de Vera, perkusioa, ttunttuna

EROSI
Esperantzari leiho bat: antologia 1966-2004

PARTAIDEAK

  • Iñaki Maritxalar, ahotsa, gitarra
  • Jose Luis Treku, ahotsa
  • Maite Aizkorreta, ahotsa
  • Bakartxo Maritxalar, ahotsa
  • Beronik Ondikola, ahotsa
  • Karlos Ruiz, ahotsa
  • Gontzal Iñarra, ahotsa

 
Euskara eta txakolina

PARTAIDEAK

  • Iñaki Maritxalar, gitarra, ahotsa
  • Jose Luis Treku, ahotsa
  • Elixabete Urreta, ahotsa
  • Iñaki Zabaleta, gitarra, ahotsa
  • Beronik Ordikola, ahotsa
  • Gontzal Iñarra, flauta, flautiña
  • Karlos Ruiz, akordeoia

 
Hitz urri batzuk

PARTAIDEAK

  • Bakartxo Maritxalar, ahotsa
  • Agustina Potesta, ahotsa
  • Elixabete Urreta, ahotsa
  • Iñaki Maritxalar, ahotsa
  • Joxe Luis Treku, ahotsa
  • Iñaki Zabaleta, ahotsa
  • Antton Valverde, eres laguntzak
  • Koldo Romero Eskamendi, zuzendaria

 
Olentzero

PARTAIDEAK

  • Bakartxo Maritxalar, ahotsa
  • Agustina Potesta, ahotsa
  • Elixabete Urreta, ahotsa
  • Iñaki Maritxalar, ahotsa
  • Jose Luis Treku, ahotsa
  • Iñaki Zabaleta, ahotsa
  • Antton Valverde, eres laguntzak
  • Koldo Romero Eskamendi, zuzendaria

 
Eskutari

PARTAIDEAK

  • Maria Jose Fernandez, ahotsa
  • Itziar Maritxalar, ahotsa
  • Maite Aizkorreta, ahotsa
  • Iñaki Maritxalar, ahotsa
  • Jose Luis Treku, ahotsa
  • Bakartxo Maritxalar, ahotsa
  • Koldo Romero Eskamendi, zuzendaria, txirula
  • Iñaki Maritxalar, gitarra
  • Antton Valverde, gitarra, moog sintetizadorea, ahotsa

 
Abesti zaharrak eta berriak

PARTAIDEAK

  • Iñaki Maritxalar, ahotsa
  • Jose Luis Treku, ahotsa
  • Maite Aizkorreta, ahotsa
  • Mari Jose Fernandez, ahotsa
  • Itziar Maritxalar, ahotsa
  • Koldo Romero, zuzendaria

 
Oskarbi

PARTAIDEAK

  • Iñaki Maritxalar, ahotsa
  • Jose Luis Treku, ahotsa
  • Kepa Garbizu, ahotsa
  • Karmelo Arren, ahotsa
  • Maite Aizkorreta, ahotsa
  • Mari Jose Fernandez, ahotsa
  • Itziar Maritxalar, ahotsa
  • Luis Romero, zuzendaria

 
Mendira naiz
play_buttonadd_button

Mendira naiz

Mendira naiz

Xirimiri
play_buttonadd_button

Xirimiri

Xirimiri

Olentzero
play_buttonadd_button

Haur txiki eder polit bat **

Olentzero

Xirimiri
play_buttonadd_button

Alarguntsa

Xirimiri

Xirimiri
play_buttonadd_button

Firlan girun

Xirimiri

Xirimiri
play_buttonadd_button

Gabon hitzak

Xirimiri

Olentzero
play_buttonadd_button

Aingeru batek Mariari *

Olentzero

Mendira naiz
play_buttonadd_button

Bai bai baina gero ez

Mendira naiz

Xirimiri
play_buttonadd_button

Lasturko miliaren eresia

Xirimiri

Mendira naiz
play_buttonadd_button

Hiru gauean

Mendira naiz

Oskarbi taldea 1966. urtearen hasieran sortu zen. Don Bosco haur abesbatzan ibilitako hainbat kidek talde berria egitea erabaki zuten. Berehala dezenteko sona lortu zuten. Baina hasierako hilabeteetan ez zuten zuzendaritza musikalik, eta zeregin horretarako Don Bosco abesbatzan ezagututako Koldo Romero gonbidatu zuten.

Ahots harmoniak ziren Oskarbiren ardatza. Taldeak “euskal jazza” delako musika egiten zuen: jazzaren, gospelaren eta 60-70eko hamarkadetako joera berritzaileen arteko nahasketa berezia. Ez zituzten partiturak estu errespetatzen, eta ahotsak modu espontaneo batez integratzen saiatzen ziren. Herri kantutegia eta taldeak berak sortzen zituen abestiak ziren haien musikaren oinarri nagusia. Euskal tradizioari modernitatea erantsi nahi zion Oskarbik. Jose Luis Treku taldekideak agertu zuenez, “Azkueren eta Aita Donostiaren kantuak hartu eta geure erara ikasi eta moldatzen genituen, eta guk geuk ere jasotzen genituen hainbat herritan. Baina horietaz gain, guk ere abesti berriak egiten genituen poeten hitzekin” (1).

Hitzei dagokienez, Bitoriano Gandiaga, JosAnton Artze eta Xabier Leteren olerki asko musikatu zituen taldeak. Horiez gain, Jorge Oteizak ere eragin handia izan zuen taldean; hark egin zituen Oskarbiren ikurra eta lehen disko txikiaren azala.

743

Oskarbi ahots taldea.

1968an, Eibarko San Joan jaietan Radio Juventudek antolatutako Primer Premio de Intérpretes de la Canción en Euskara-Gran Premio de Eibar lehiaketan euskal kantuaren lehen saria irabazi zuen taldeen atalean, Koldo Romerok sortutako “Gazteak gera” doinuarekin. Hala ere, kantuak ez zuen zentsuraren galbahea pasatu, eta ezin izan zuten grabatu. Hurrengo urtean, taldeak lehen disko txikia eman zuen argitara. Kantutegietatik hartutako lau abestik osatzen zuten, baina molde gaztea eta berritzailea emanez. Diskoa Urnietako Salestarren ikastetxean grabatu zuten, Bartzelonako talde tekniko baten laguntzaz. Herri Gogoa diskoetxeak eman zuen argitara.

Urte horietan, Ez Dok Amairu mugimenduan murgildu zen Oskarbi. Taldearekin hainbat emanaldi egin zituzten, eta Baga, Biga, Higa sentikarian bete-betean hartu zuten parte. Orduko euskal kulturan gertatzen ari ziren aldaketa garrantzitsuetan partaide zen taldea; hala ere, kantuak ez ziren momentuko egoerari erantzuteko sortuak.

Koldo Romerok honela azaldu zuen: “Guk ez dugu zirkunstantzia bati, edo momentu koiuntural bati bakarrik erantzungo dion abestirik egiten. Bapateko horiek, sarritan, bere eragina gogoan hartuz ere, berehala igarotzen dira, modatik pasatzen. Jakineko une bati ez ezik, gure herriaren norabideari erantzunaz jokatu nahi dugu. Abeslariaren eta herriaren artean etenik sortu gabe” (2). Bigarren diskoa Bartzelonan grabatu zuten, Lluis Llach eta Joan Manuel Serraten estudioko musikariekin: Abesti zaharrak eta berriak (Herri Gogoa, 1970). Baliabideak hobeak izan ziren, eta, abesti zaharrez gainera, taldearen hiru abesti sartu zituzten: “Ni bizi naizen lurrean“, “Txori txikiak eta “Iru gabean“.

OSKARBI

Oskarbi, 2004an. (Ander Gillenea)

Horren ondotik, taldeak hainbat aldaketa izan zituen. Batzuek, soldaduskara joan behar izan zuten; beste batzuk, ezkondu egin ziren. Hala ere, Oskarbik bizirik segitu zuen. Hirugarren diskoa, Eskutari (Herri Gogoa, 1972), Donostian grabatu zuten, Iñaki Beobidek zabaldutako estudioan, eta teknologia berriak baliatu zituzten: moog gailuaren erabilera izan zen berrikuntzarik handiena. Diskoan Koldo Romerok sortutako lau kantu zeuden: “Andro kanto, Kezka, Eskutari” eta “Bai, bai bainan gero ez“. Urte berean, Bakartxo Maritxalarrek lau kantuz osaturiko EP bat grabatu zuen, Kantu zaharrak (Edigsa / Herri Gogoa, 1972): “Xoxuak“, “Bart arratsian“, “Elizara dijoa” eta “Lau lagun” dira lan horretan jasotako abestiak.

1975. urtean bi disko batera argitaratu zituzten: Olentzero eta Hitz urri batzuk, biak Herri Gogoarekin. Lehena, gabon kantuz osatutako lana zen. Bigarrena, berriz, orduko egoera politikoaren ispilu garbia. Horretan dago “Esperantzari leiho bat” abestia, Gandiagak idatzitakoa eta taldearen ikur bihurtu zena. Kantu horrekin bukatzen ziren Oskarbiren emanaldiak.

1977an Koldo Romerok Oskarbi utzi zuen, baina taldeak iraun egin zuen. 1980an taldearen azken disko ofiziala agertu zen, Euskara eta txakolina (Elkar), eta 1984. urtean taldearen agurra iritsi zen, 400dik gora emanaldi eskaini ondoren. Hortik aurrera, Oskarbik oso tarteka eskaini ditu emanaldiak, ekitaldi berezietan, hala nola Gandiagari eta Oteizari eskainitako omenaldietan.

Oskarbiren antologia bat argitaratu zuen Elkar diskoetxeak 2004. urtean: Esperantzari leiho bat, bi diskoz osatutako bilduma. Bertan, sekula grabatu gabeko sei kantu agertzen ziren: “Ez dakit zergatik“, “Andre nobia“, “Mutil txaleko gorria“, “Lua lua“, “Ez zaude bakarrik” eta “Elizara dihoa. Horrez gain, 1976an argitaraturiko Olentzero diskoa konpaktu formatuan berrargitaratu zuten 2008an, Olentzero (Elkar), eta beste bost kantu grabatu berriak erantsi zizkioten.

3874

Oskarbi (2012).

Taldearen bigarren aro honek segida izan zuen Xirimiri diskoarekin (Elkar, 2012). Kanta tradizionalek osatzen dute diskoaren ardatzak, eta horietatik gehienak inoiz argitaragabeak dira. Diskoa aurkezteko agertokietara itzuli zen Oskarbi.

Hainbat lagun pasatu dira Oskarbitik taldearen sorreratik igaro diren 45 urteetan, baina gaur egun taldea osatzen dutenak honako hauek dira: Iñaki Maritxalar, Jose Luis Treku, Beronik Ondikola, Bakartxo Maritxalar, Maite Aizkorreta, Maria Jose Bergara, Karlos Ruiz eta Gontzal Iñarra. Horrez gain, Oskarbiren ibilbide luzean beste hainbat musikari pasatu dira taldetik: Mari Jose Fernandez, Kepa Garbizu, Karmelo Arren, Elixabete Urreta, Antton Valverde…

Testua: Gontzal Agote

  • (1) Berria, 2004ko urriaren 29a
  • (2) Argia, 716. zenbakia, 1976ko abenduaren 12a
Mendira naiz
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Mendira naiz

Hiru gauean

Marinela

Galai bat

Zazpi urte

Bai bai baina gero ez

Gotaineko kantoria

Xoruak burua

Txalaparta

Garagarrilean

Xirimiri
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Xirimiri

Firlan girun

Gabon hitzak

Trintxerpeko bilera

Alarguntsa

Ostalierra

Ale arraunean / Balearen arrantza

Andre gaztia jai jai

Kuku / Kukuak umeak

Xoxoak xo / Xoxaina

Leihorik leiho Ipar haizea

Tanborileruen kontrapasa

Lasturko miliaren eresia

Hitz urri batzuk

ABESTIAK:

Hitz urri batzuk

Xoxoa

Mila aldiz

Xoxoak xo

Derio

Esperantzari leiho bat

Perutxorena

Nik entzun dut

Bentara noa

Jaun Erretora

Arta zuriketa

Eskutari

ABESTIAK:

Eskutari

Etxola

Bai, bai, bainan gero ez

Trinidadeak ditu

Androkanto y sigo kantan

Adizan Grabiela

Ituringo arotza

Txorittua nurat hua

Aitak eta amak

Eijerra zira maitia

Kezka

Abesti zaharrak eta berriak

ABESTIAK:

Argizariak zelutik

Urzo bat jin izan da

Txorietan buruzagi

Baratzeko pikuak

Txamarra txartxo bat

Iru gabean

Ai zer plazerra

Atxia motxia

Txori txikiak

Usoak

Barberak esperantza

Gaztetasunak bainerabila

Ni bizi naizen lurrean

Oskarbi

ABESTIAK:

Pello Joxepe

Katalin

Astea luze

Iru andereak