2015.08.26
Oskorri

Oskorri

  • 1971 - 2015
  • Bilbo
  • Folka, Herri kanta
Hauxe da despedidia
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Natxo de Felipe, ahotsa, panderoa, okarina, gitarra klasikoa
  • Anton Latxa, gitarra akustikoa, tronpeta, ahotsa
  • Bixente Martinez, gitarra elektrikoa, mandolina, mandogitarra elektrikoa
  • Xabier Zeberio, biolna, nyckelharpa, ahotsa
  • Jose Urrejola, flauta, flageoleta, ewia
  • Iñigo Egia, perkusioak
  • Gorka Eskauriaza, baxu elektrikoa
  • Iker Goenaga, trikitixa

EROSI
Dantza kontra dantza
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Natxo de Felipe, okarinak, boza, pandero eta urratsak
  • Anton Latxa, 6 eta 12 hariko gitarra akustikoak, tronpeta, fliskornoa eta boza
  • Bixente Martinez, mandolina, gitarra eta mandogitarra elektrikoak, dobroa, dobro elektrikoa, bouzoukia
  • Josu Salbide, txirula, flauta, alboka, flageoleta, ttunttuna, gaita nafarra, bouzoukia, uillean pipe-a
  • Xabier Zeberio, nyckelharpa, biolina, biola, kontrabaxua, kalinba, boza
  • Iñigo Egia, tabla, kaxoia, bonboa, derbuka, danbor afrikarra, platoak, bodhrama, canjira, riq-a, rascador-a, shakerrak, djembea, eta gainerako perkusio guztiak
  • Gorka Eskauriaza, baxu elektrikoak, boz efektuen programazioak

EROSI
Banda Band
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Natxo de Felipe, ahotsa, okarinak, panderoa
  • Anton Latxa, ahotsa, gitarra akustikoak, tronpeta, fliskornoa
  • Bixente Martinez, gitarra elektrikoa, mandolina
  • Josu Salbide, flauta, xirula, flageoletak, alboka
  • Xabier Zeberio, biolina, nyckelharpa, ahotsa
  • Iñigo Egia, kaxoia, bongoa, platoak, tabla, bodhrana, canjira, riq-a, derbuka, rascadora, shakersak
  • Gorka Eskauriaza, baxu elektrikoak
  • Iker Goenaga, trikitixak
  • Xabier Lakunza, gaita nafarra
  • Jose Luis Fraile, gaita nafarra
  • Leire Martinez, koruak
  • Alazne Aizpurua, koruak
  • Bilboko Udal Banda (zuzendaria, Rafael Sanz Espert)

 
Doktor Do Re Mi eta Benedizebra
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Natxo de Felipe, ahotsa, okarinak, panderoa
  • Anton Latxa, ahotsa, 6 eta 12 hariko gitarra akustikoak
  • Bixente Martinez, mandolina, gitarra elektrikoa
  • Josu Salbide, alboka, flauta, xirula, flajeoletak, gaita nafarra, uillean pipesa, atabala, zapatak, ttun-ttuna
  • Xabier Zeberio, biolina, nyckelharpa, glockenspila, klabezinak, ahotsa
  • Iñigo Egia, djembea, darbuka, shakerrak, tambourinak, bodhrana, txilinak, klabeak, bongoak, tamborak, guiroa, tximeak, bateria, toberak, txalaparta
  • Gorka Eskauriaza, baxu elektrikoak
  • Iker Goenaga, trikitxiak

 
Ekidazu
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Natxo de Felipe, kalinba, glockenspiele-a, ahotsa
  • Bixente Martinez, gitarra akustikoa eta elektrikoa, mandolina, ahotsa
  • Txarli de Pablo, baxu elektrikoa, kontrabaxua
  • Josu Salbide, xirula, flauta, alboka, zapatak
  • Xabier Zeberio, biolina
  • Iñigo Egia, shaker, kajoia, surdoa, güira, bodharana
  • Iker Goenaga, trikitixa
  • Erlantz Fernandez, tronpeta

 
Desertore
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Natxo de Felipe, boza, okarina eta kalinba
  • Anton Latxa, boza eta gitarra akustikoak
  • Bixente Martinez, mandolina, bouzoukia eta gitarra elektrikoa
  • Josu Salbide, alboka, flauta, xirula, flageoletak, gaita nafarra, zapatak eta ttun-ttuna
  • Xabier Zeberio, biolina, nyckelarpa eta boza
  • Iñigo Egia, tabla, kaxoia, derbuka, platoak, bendirra, tarra, udua, hanga, shakerrak, dun-duna, djembea, kalabazak, toberak eta krotaloak
  • Gorka Eskauriaza, baxu elektrikoa eta kontrabaxua
  • Iker Goenaga, trikitixak

 
Vizcayatik... Bizkaiara
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Natxo de Felipe, ahotsa, okarina
  • Anton Latxa, gitarra, ahotsa, cromharpa
  • Bixente Martinez, mandolina, bouzoukia
  • Txarli de Pablo, kontrabaxua, baxu elektrikoak
  • Jose Urrejola, flauta, banbuzko flauta
  • Josu Salbide, xirula, alboka, gaita nafarra, flageoleta, flauta, uillean pipesa, ttun-ttuna
  • Xabier Zeberio, biolina, ahotsa

 
Ura
play_buttonadd_button

Ura

2000 - Elkar

PARTAIDEAK

  • Natxo de Felipe, ahotsa, okarina
  • Anton Latxa, gitarra akustikoa, ahotsa
  • Bixente Martinez, gitarra elektrikoa, mandolina, cavaquinhoa, bouzoukia
  • Txarli de Pablo, baxu elektrikoa
  • Jose Urrejola, saxofoi sopranoa, flauta, saxofoi tenorea, banbuzko flauta
  • Josu Salbide, alboka, xirula, flageoleta, gaita nafarra, flauta, koruak
  • Xabier Zeberio, biolina

 
Iparragirre bueltan etxera
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Natxo de Felipe, ahotsa
  • Anton Latxa, gitarra akustikoa
  • Bixente Martinez, bouzoki
  • Txarli de Pablo, baxu elektrikoa
  • Jose Urrejola, flauta
  • Josu Salbide, flauta, flageoleta
  • Xabier Zeberio, biolina

 
Oskorri & The Pub Ibiltaria 1
play_buttonadd_button
EROSI
Marijane kanta zan!
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Natxo de Felipe, ahotsa, okarina, perkusioak
  • Antxon Latxa, ahotsa, gitarra akustikoa
  • Bixente Martinez, gitarra elektrikoa, gitarra akustikoa, mandolina
  • Txarli de Pablo, baxu elektrikoa, kontrabaxua
  • Jose Urrejola, flauta, saxofoia
  • Juantxe Aguiar, biolina, ahotsa, tinplea
  • Josu Salbide, txirula, gaita, uilleann pipesa, flauta, flageoleta

 
25 kantu urte
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Natxo de Felipe, ahotsa, akordeoia, perkusioa
  • Anton Latxa, ahotsa, tronpeta, fliskornoa, gitarra akustikoa
  • Bixente Martinez, gitarra elektrikoa, mandolina
  • Txarli de Pablo, baxu elektrikoa, kontrabaxua
  • Jose Urrejola, flauta, saxofoia
  • Juantxe Aguiar, biolina, ahotsa, tinplea, atabala
  • Josu Salbide, txirula, alboka, gaita, flageloeta, flauta, ttun-ttuna
  • Kepa Junkera, trikitixa
  • Joserra Fernandez, armonika

 
Landalan
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Natxo de Felipe, ahotsa, okarina, perkusioak
  • Anton Latxa, ahotsa, gitarra akustikoak
  • Bixente Martinez, gitarra elektrikoa, mandolina, bouzoukia, cavaquinhoa
  • Txarli de Pablo, baxu elektrikoa, kontrabaxua
  • Jose Urrejola, flauta, saxofoia, flautina
  • Juantxe Aguiar, biola, ahotsa, tinplea, atabala
  • Josu Salbide, xirula, gaita, flageoleta, uillean pipesa, ttun-ttuna

 
Katuen testamentua
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Bixente Martinez, gitarra elektrikoa, mandolina, bouzoukia, programazioak
  • Anton Latxa, ahotsa, gitarra akustikoa, tronpeta
  • Juantxe Aguiar, biolina
  • Josu Salbide, xirula, alboka, flageolet, gaita
  • Natxo de Felipe, ahotsa, okarina, perkusioak
  • Txarli de Pablo, baxu elektrikoa
  • Jose Urrejola, saxofoia, flauta

 
Badok hamahiru
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Natxo de Felipe, ahotsa, akordeoia, perkusioa
  • Anton Latxa, ahotsa, gitarra akustikoa
  • Bixente Martinez, gitarra elektrikoa, gitarra akustikoa, mandolina
  • Fran Lasuen, ahotsa, biolina
  • Txarli de Pablo, baxu elektrikoa
  • Jose Urrejola, flauta, saxofoia
  • Aitor Gorostiza, txirula, flageolet, alboka

 
Hi ere dantzari
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Natxo de Felipe, ahotsa, perkusioa
  • Anton Latxa, ahotsa, gitarra akustikoa
  • Bixente Martinez, gitarra elektrikoa, mandolina
  • Fran Lasuen, ahotsa, biolina
  • Txarli de Pablo, baxu elektrikoa
  • Jose Urrejola, saxofoia, flauta
  • Aitor Gorostiza, xirula, txistua, xirularrua
  • Joserra Fernandez, armonika
  • Kepa Junkera, soinu txikia
  • Motriko, panderoa
  • Xabier Lakuntza, gaita
  • Jose Luis Fraile, gaita

 
Datorrena datorrela
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Natxo de Felipe, ahotsa, akordeoia, perkusioa
  • Anton Latxa, ahotsa, gitarra akustikoa
  • Bixente Martinez, gitarra elektrikoa, mandolina
  • Fran Lasuen, ahotsa, biolina
  • Joserra Fernandez, alboka, txirula, armonika
  • Txarli de Pablo, baxu elektrikoa
  • Jose Urrejola, saxofoia, flauta

 
Hamabost urte... eta gero hau!
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Natxo de Felipe, ahotsa, perkusioak
  • Anton Latxa, ahotsa, gitarra akustikoak
  • Bixente Martinez, gitarra elektrikoa, mandolina
  • Fran Lasuen, ahotsa, biolina
  • Joserra Fernandez, alboka, txirula, armonika
  • Txarli de Pablo, baxu elektrikoa
  • Jose Urrejola, saxofoia, flauta

 
In fraganti
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Natxo de Felipe, ahotsa, perkusioak, akordeoiak
  • Anton Latxa, ahotsa, gitarra akustikoak
  • Bixente Martinez, gitarra elektrikoa, mandolina
  • Fran Lasuen, ahotsa, biolina
  • Joserra Fernandez, alboka, xirula, armonika
  • Txarli de Pablo, baxu elektrikoa
  • Jose Urrejola, saxofoia, flauta

 
Hau hermosurie!
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Natxo de Felipe, ahotsa, perkusioak, akordeoiak
  • Anton Latxa, gitarra akustikoa, ahotsa
  • Bixente Martinez, gitarra elektrikoa, mandolina
  • Fran Lasuen, biolina, ahotsa
  • Txarli de Pablo, baxu elektrikoa

 
Adio Kattalina
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Aingeru Bergizes, baxua, trikitixa, bonbardinoa
  • Anton Latxa, 6 eta 12 sokako gitarra akustikoa, ahotsa
  • Bixente Martinez, gitarra elektrikoa, gitarra akustikoa
  • Fran Lasuen, biolina, ahotsa
  • Jose Ramon Fernandez, alboka, xirula
  • Natxo de Felipe, akordeoia, gitarra, ahotsa
  • Polin Gurrea, flauta, saxofoia
  • Xabier Lakuntza, dultzaina
  • Jose Luis Fraile, dultzaina
  • Beñat Amorena, perkusioa
  • Bego Gonzalo, klarinetea

 
Eta Oskorri sortu zen
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Natxo de Felipe, ahotsa, gitarra
  • Anton Latxa, gitarra akustikoa
  • Bixente Martinez, gitarra elektrikoa
  • Xabier Lakuntza, gaita
  • Jose Luis Fraile, gaita
  • Polin Gurrea, saxofoia, flauta
  • Aingeru Bergizes, baxua, akordeoia
  • Fran Lasuen, biolina
  • Jose Manuel Cacho, biola
  • Jose Ramon Fernandez, txistua
  • Javier Cortes, atabala

 
Plazarik plaza
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Aingeru Bergizes, baxua, bonbardinoa, pianoa, ahotsa
  • Anton Latxa, 6 eta 12 sokako gitarra akustikoa, ahotsa
  • Jose Manuel Cacho, biolina, biola, ahotsa
  • Natxo de Felipe, akordeoiak, panderoa, gitarra, ahotsa
  • Polin Gurrea, flauta, saxofoia, ahotsa
  • Bixente Martinez, gitarra elektrikoa, mandolina
  • Xabier Lakuntza, gaita
  • Jose Luis Fraile, gaita
  • Jose Ramon Fernandez, alboka, txirula

 
Oskorri
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Anton Latxa, gitarra akustikoa, harmonika, baxua, auto-harpa, tronboia, ahotsa
  • Bixente Martinez, gitarra elektrikoa, txistua, txirula, mandolina, bonbarda, ahotsa
  • Natxo de Felipe, gitarra, akordeoia, flauta, ahotsa
  • Polin Gurrea, saxofoia
  • Xabier Lakuntza, dultzaina
  • Pako Diaz, bateria, bonbardinoa
  • Vicky Arcilla, klarinetea
  • Begoña Gonzalo, klarinetea
  • Fernando G. Elejalde, oboea
  • Antonio Gimenpuig, tronpa

 
Mosen Bernat Etxepare 1545
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Anton Latxa, gitarra akustikoa, tronboia
  • Bixente Martinez, gitarra elektrikoa, txistua, txirula, mandolina
  • Karlos Gimenez, perkusioa, klarinetea, flautak, saxofoia, teklatuak
  • Natxo de Felipe, ahotsa, gitarra, soinuak
  • Santi Gimenez, kontrabaxua, bonbardinoa, ahotsa
  • Juan Mari Beltran, dultzaina

 
Egia da / Anaitasuna

PARTAIDEAK

  • Zelaida Biurrun, biolina
  • Natxo de Felipe, ahotsa, gitarra
  • Anton Latxa, gitarra akustikoa
  • Bixente Martinez, baxua, gitarra elektrikoa
  • Polin Gurrea, flauta

 
Gabriel Arestiren oroimenez
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Bixente Martinez, baxua, gitarra elektrikoa
  • Zelaida Biurrun, biolina
  • Natxo de Felipe, biolontxeloa, ahotsa, gitarra, akordeoia, trikitixa
  • Polin Gurrea, flauta, klarinetea, saxofoia, txistua
  • Anton Latxa, gitarra akustikoa

 
Aita-semeak / Gosetea

PARTAIDEAK

  • Zelaida Biurrun, biolina
  • Natxo de Felipe, ahotsa, gitarra
  • Anton Latxa, gitarra akustikoa
  • Bixente Martinez, gitarra elektrikoa
  • Xabier Lakuntza, dultzaina
  • Jose Luis Fraile, dultzaina
  • Tomas Diaz, atabala
  • Xabier Lakunza, txistua
  • Miguel Bullido, bateria
  • "Chicho" L. Hipolito, baxua
  • Carlos Carcamo, flauta

 
In fraganti
play_buttonadd_button

Arratseko fadoa

In fraganti

In fraganti
play_buttonadd_button

Ostatuko neskatxaren koplak

In fraganti

Badok hamahiru
play_buttonadd_button

Marinel batzu

Badok hamahiru

Hauxe da despedidia
play_buttonadd_button

Hauxe da despedidia / Gora ta gora beti (zuzenean)

Hauxe da despedidia

Badok hamahiru
play_buttonadd_button

Ezin ahaztu

Badok hamahiru

Datorrena datorrela
play_buttonadd_button

Inork agintzen ez didalako

Datorrena datorrela

Mosen Bernat Etxepare 1545
play_buttonadd_button

Lantzeko ihauteria

Mosen Bernat Etxepare 1545

Vizcayatik... Bizkaiara
play_buttonadd_button

Markanokin Ameriketara

Vizcayatik... Bizkaiara

Oskorri 1971n sortu zen, Deustuko Unibertsitatean emandako kantaldi baten harira. Natxo de Felipe da garai hartatik taldean jarraitzen duen kide bakarra. De Felipe bera bakarlari gisa hasi zen kantuan 60ko hamarkadan, eta 1969an Abrako II. Sariketa irabazi zuen, “Nire maiteari” eta “Inoren menpe” kantuekin. Ondoren, Itziar Gallastegi kantariarekin (Bozkari taldean ibilitakoa) bikotea osatu zuen 1970-71. urteetan. Taldearen izena Gabriel Arestirekin batera sortutako Oskorri gaitz lehen ikuskizunetik dator. Ikuskizun hori erdi klandestinoa zen, eta oso leku gutxitan eman zuten. Oskorri sortzerakoan musika eta antzerkia uztartu nahi zituen egitasmoa zuten buruan. Nahiz eta betiere jarraitua eta emankorra izan den taldeak antzerkigintzarekin eduki duen harremana, musika talde bilakatu zen handik bi urtera Oskorri.

Oskorri 1

Oskorri, 1977an: Natxo de Felipe, Bixente Martinez, Karlos Gimenez, Anton Latxa eta Santi Gimenez. (Garcia Frances)

Taldea sortu eta bi urtera, lehen aldaketa sakonak gertatu ziren. De Felipek, bakarrik geratu, eta musikari berriekin osatu zuen taldea. Batez ere, txikitatik ezagutzen zuen Antxon Latxa (gitarra akustikoa eta ahotsa) eta Eibar aldeko (Gipuzkoa) gitarra jotzaile gazte bat, Bixente Martinez (gitarra elektrikoa, mandolina, bouzukia…) bilakatu ziren Oskorriko kide berriak. Polin Gurrea (flauta, klarinetea eta saxofoia) eta Zelaida Biurrunekin batera (biolina) taldea osatu eta grabatu zuten lehen lana, Gabriel Arestiren oroimenez (CBS, 1976).

Aspaldikoa zen Natxo de Feliperen eta Gabriel Arestiren arteko harremana. Bartzelonan ezagutu zuten elkar, 1969an, eta gero Oskorriren sortzailea “poetaren hitzak” musikatzen hasi zen. Arestiren eraginez hasi zen De Felipe herri musika ikertzen, eta idazleak antzerkiari zion zaletasunak zerikusi handia eduki zuen taldearen hasierako asmoekin. Ez da harritzekoa Oskorriren lehen diskoa, beraz, hil berria zen idazle bilbotarraren omenezkoa izatea.

Diskoaren egitasmoa asko atzeratu zen, zentsurarekin zituzten arazoak zirela medio. Dena dela, disko luzea kaleratu baino lehen, bi single plazaratu zituzten; batean, “Aita semeak”, taldearen lehen kantu ezaguna, eta “Gosetea” agertzen ziren (CBS, 1975); bestean, “Egia da” eta “Anaitasuna” (CBS, 1976). Bi single horiek lortutako erantzunari esker kaleratu zuten disko luzea. Diskoaren zabalkunde irregularrak eta taldeak “españolismoa” zela-eta edukitako gorabeherek (boikota eta abar…) diskoaren oihartzuna mugatu bazuten ere, bertako kantu batzuk klasiko bilakatu dira Oskorriren kantutegian: “Gora ta gora beti”, “Astoarena”…

Bigarren diskoa ere idazle bati, Mosen Bernat Etxepareri, eskainitako monografikoa gertatu zen. Mosen Bernat Etxepare 1545 (CBS, 1977) grabatzeko, aldaketak gertatu ziren taldean. Musikalitate landuagoa lortzeko asmoz, Karlos Gimenez (pianoa) eta Santi Gimenez (saxofoia) aritu ziren oinarrizko hirukoarekin (De Felipe, Martinez, Latxa) lanean. Elkarlan horrek, ordea, ez zuen luze iraun, diskoa kaleratu eta zuzeneko hainbat emanaldi egin eta gero Gimenez anaiek taldea utzi baitzuten eta Klabelin Komik osatu. Ondoren, bi disko grabatu zituzten Imanol kantariarekin: Sentimentuen hauspoz (IZ, 1979) eta Jo ezan (IZ, 1981).

Hurrengo diskoa, Oskorri (Xoxoa, 1979), funtsezkoa gertatu zen taldearen bilakaerarako. Alde batetik, ordu arteko diskoetan poeten kantuak musikatzeaz arduratu baziren ere, hirugarren honetan kantu eta doinu tradizionalen bertsio berritzaileak agertu ziren, askotan instrumentalak. Orduz geroztik ildo musikal hori Oskorriren jardunaren ezaugarri nagusietakoa bilakatu zen. Gainera, errekonozimendu publikoaren garaia iritsi zen. Besteak beste, urte horretako Durangoko Azokako disko onenaren saria jaso zuen. Azkenik, taldearen nortasun musikalaren definizioa markatu zuen diskoa ere bada. Latxa, De Felipe eta Martinez ziren taldearen motorra, eta haien arteko kimika musikalaren emaitza ere bazen, disko sosegatu, biluzi eta esanguratsua.

oskorri 2

Oskorri taldea, tartean Kepa Junkera dagoela (eskuinetik hirugarrena).

Bixente Martinez taldea utzita Izukaitz-era joan bazen ere, taldearen arrakasta geldiezina zen. Aingeru Bergizes (baxua) eta Jose Manuel Cacho (biolina) sartu ziren taldean Plazarik plaza (Xoxoa, 1980) grabatzeko. Arrakasta masiboaren diskoa da. Oskorri Euskal Herriko talderik ezagunenetakoa zen, bai hemen eta bai atzerrian. 1978an egin zituzten lehen emanaldiak Alemanian eta Frantzian. Handik aurrera taldearen sonoritatearen hainbat ezaugarri nagusi agertu ziren harribitxiz betetako disko horretan. “Gaztelugatxe”, “Violetaren martxa”, “Furra furra”… bezalakoetan agerian daude balada gozoak zein dantzarako kantu arinak egiteko gaitasuna, ironia eta umorearen erabilera kritikoa, folklorearen irakurketa berritzailea eta tresna elektrikoek jantzitako sonoritate gehienbat akustikoa.

oskorri 3

Flaco Jimenez mexikarrarekin.

Izukaitzekin bi urte eman ondoren, Oskorrira bueltatu zen Bixente Martinez (Hiru Truku, Igelaren Banda), eta harekin Fran Lasuen biolin jotzailea ere (Izukaitz, Eguen Banda, Fran Lasuen eta Eskuadra Zarra). Haiekin eta Txarli de Pablo (baxua) eta Polin Gurrearekin osatuko da Oskorriren formaziorik klasikoena. Ehunka emanaldi eta zortzi disko izan ziren 80ko hamarkadaren uzta. Taldeak sari ugari jaso eta emanaldi ugari egin zituen Euskal Herritik kanpora.

Zentsurak debekatutako hainbat kantuz osatutako Natxo de Felipe… eta Oskorri sortu zen diskoa (Xoxoa, 1981) kaleratuz hasi zuten hamarkada. Ondoren etorri zen taldekideen ustez Oskorriren ordu arteko lanik borobil eta landuena, Adio Kattalina (Elkar, 1982). Plazarik plaza-ren jarraipen zuzena da disko hori: balada goxoak (“Euskal Herrian euskaraz”, “Nafarroa”) eta kantu dantzagarriak (“Gu gaituzu Oskorri”, “Kalera noa ihesi”). Baina formulak horretan eman zuen bere fruiturik dirdiratsuena. Arrakasta handia gertatu zen diskoa: 15.000 ale saldu zituzten, kopuru bikaina garai hartako euskal talde batentzat. Ildo berekoak dira hurrengo disko gehienak; handik aurrera bada Oskorri identifikatzen duen musika ulertzeko modu bat.

Taldeak Europan zuen arrakastaren seinale da hurrengo diskoa, Alemanian euskaraz (Elkar, 1984). Berez, Alemaniako Folk Freak-Pläna diskoetxeak Europara begira kaleratutako bilduma baten Euskal Herrirako edizioa zen. Diskoan, Oskorriren kanturik ezagunenetako batzuen bertsio berrituak agertu ziren, eta arrakasta lagun izan zuten Euskal Herrian ere. Hamarkada hartako diskoetan daude taldearen kanturik ezagunenetako batzuk (“Hau da debilidadea”, “Irlandar abiadoreak bere heriotza igarri du”…). Idazle ezagunen hitzak musikatzeaz gain (Sarrionandia, Aresti, Izagirre, Mirande, Joxe Austin Arrieta…), gero eta gehiago lan egiten hasi ziren bertsolariekin, hala nola Xabier Amuriza eta Jon Sarasuarekin, alde batera utzi gabe bertsolaritzaren altxorretatik jasotako koplak eta bertso askotan anonimoak. Kantuen hitzak izugarri zaintzea izan da Oskorriren beste ezaugarrietako bat hasieratik.

oskorri 4

80ko hamarkadako emanaldi jendetsu batean.

Urte hauetan ez da diskoetan bakarrik garatzen Oskorriren lan musikala. Besteak beste, Kalabaza tripontzia (Juanba Berasategi, 1985) marrazki bizidunetako lehen euskal film luzerako musika osatu zuten. Horretaz gain, Maskarada antzerki taldearen bi lanetako musika ere ondu zuten: Marc Legasseren Gaztinbeltzako Karabinak (1985) eta Arestiren inguruan osatutako Harrizko Aresti hau (1986). Horretaz gain, beste hainbat egitasmotan ere parte hartu zuten, bai talde gisara eta bai bakoitzak bere aldetik.

Oskorrik 15 urte betetzen zituela-eta, bi emanaldi berezi egin zituen Bilboko Arriaga antzokian 1987ko martxoaren 21 eta 22an. Emanaldi horien grabazioetatik sortu zen taldearen zuzeneko lehen diskoa: Hamabost urte… eta gero hau (Elkar, 1987). Taldearen emanaldietan lortzen zen berotasunaren lekuko zuzena da. Urte hartan bertan sortu zen handik hiru urtera gauzatu zen beste egitasmo garrantzitsu bat, Oskorriren kantutegia liburu bakarrean biltzea: Ehun ta hamaikatxo kantu (Elkar, 1990).

Herri musikaren inguruko ikerketa lana izan da taldearen beste ezaugarri nagusietako bat. Hi ere dantzari (Elkar, 1991) izan zen alor horretako lehen lan monografikoa. Disko horretan, Euskal Herriko 17 dantza ezagunen bertsioak egin zituzten. Ez zen bakarra izan: Katuen testamentua (Elkar, 1993) bizkaierazko haur kantutegiaren errepaso eder eta freskoa gertatu zen. Disko horrek, gainera, haur musikaren bidea zabaldu zion, handik aurrera taldearen lan eremua gertatuko zena. Ildo horren hurrengo aleak izan ziren Marijane kanta zan! (Elkar, 1997), Marijane Minaberrik idatzitako testuekin egindako kantuez osatutakoa, eta Doktor Do Re Mi eta Benedizebra (Elkar, 2005) Gipuzkoako haur kantuez betetakoa.

Oskorri 5

‘Landalan’ diskoaren promozioko irudia (1996).

Taldearen 25. urtemuga ospatzeko 1996an Getxoko Folk Jaialdiko egitarauaren barnean egindako emanaldi entzutetsua izan zen taldearen unerik azpimarragarrienetakoa. Euskal Herriko (Joseba TapiaMikel LaboaFermin MuguruzaRuper Ordorika…) zein atzerriko (Martin Carthy, Liam O’Flim, Gabriel Yacoub, Anton Reixa, Albert Pla…) hainbat musikariren laguntzarekin, bere kantagintzari begiratu bat eman zioten; gerora, ikuzkizuna telebistarako saio eta disko bikoitz bilakatuko zen: 25 kantu urte (Elkar, 1997). Oskorriren lanik arrakastatsuena da, ziurrenik.

Hurrengo urtean sortu zen aurrera begira Oskorriren beste lan ildo ezagun bilakatuko zena: Oskorri & The Pub Ibiltaria, urtero San Tomas egunean Bilboko Areatzan gertatzen den taldearen eta entzuleen arteko kantu festa, diskora eramana. 2009ra arte 13 ale kaleratu dituen bilduma horrek begiratu ederra ematen dio euskal kantutegiari.

Lehengo ildoko hainbat diskoren ondoren —Ura (Elkar, 2000), Vizcayatik… Bizkaiara (Elkar, 2001)…—, taldean izandako eboluzio etengabearen seinaletzat jo daiteke Desertore (Elkar, 2003). Alde batetik, hiru musikari gazte sartu ziren taldean: Iñigo Egia, Gorka Eskauriaza eta Iker Goenaga. Idazle gazteen hitzak dira nagusi: Jon Maia, Maialen Lujanbio, Harkaitz Cano… Eta haustura musikal handirik ez badakar ere, nabaria da sonoritate sendoago baten bilakaera, alde batera utzi gabe, noski, taldearen ezaugarri nagusia, alegia, akustikotasuna. Diskoa World Music Chart Europe izeneko “munduko musiken” hileroko zerrenda ezagunean 20. lekura iritsi zen 2004ko otsailean. Ohikoa da Oskorriren izena Europako folk jaialdien zirkuituan.

Oskorri 6

Bilboko Arriaga antzokian, ‘Banda Band’ grabatzeko saioetan.

Banda Band (Elkar, 2007) taldearen 35. urtemuga ospatzeko taldeak kaleratutako 33. diskoa da. Berriro ere zuzeneko emanaldi bat, eta berriro ere Arriaga antzokian. Bilboko Udal Bandarekin batera grabatutako disko horretan, herri musika ulertzeko bi modu uztartzen dira: modu herrikoia eta modu akademikoa. Kantuei dagokienez, 25. urtemugako ospakizunetik kanpo geratutako taldearen hainbat kantu historiko berreskuratu zituzten.

2013ko otsailean Gabriel Aresti bizsitan emanaldi akustikoa estreinatu zuen Oskorrik, eta 2015ean taldearen desegitea iragarri zuen. Azken zortzi emanaldi eskaini zituen Getxon, Baionan, Gasteizen, Donostian, Bartzelonan, Iruñean, Maulen eta Bilbon.

Testua: Andoni Tolosa

Atzera

Festival Folk Benidorm 1983

Atzera

Ezpatadantza (1996-09-13)

Atzera

Aita-semeak (1988-12-04)

Atzera

Emazurtz (zuzenean)

Atzera

Gu gaituzu Oskorri

Atzera

Hauxe da despedidia / Gora ta gora beti

Antzinako bitxikeria ineditoak (1971-2002)
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Oskorriren asmoak / Kristo, ni eta gaiztoak

Jakin nahi dut

Agotaren kanta

Gabriel Arestiren hitzak / Gosetea

Gabriel Arestiren hitzak / Sokrates

Gabriel Arestiren hitzak / Anaitasuna

Gabriel Arestiren hitzak / Guretzat

Ene maiteari II

Itsasoan urak

Bertolt Brechten gorazarrez

Glu, glu, glu, glu

Bilbao song

Kalabaza tripontzia / Tarteko gaia

Kalabaza tripontzia / Rock

Bat eta bat (Ibilaldia 1986)

Pausorik pauso beti (Nafarroa Oinez 1990)

Horra Mari Domingi

Ez zaitut katibu nahi (Off-eko maitasuna)

Hizkuntza hau ipurdiz gora (Herri Urrats 2002)

Mundua hankaz gora, Aste Nagusia

Hauxe da despedidia
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Hauxe da despedidia / Atzo goizean (zuzenean)

Guretzat (zuzenean)

Euskaldun berriaren balada (zuzenean)

Ezpatadantza (zuzenean)

Gaztelugatxe (zuzenean)

Emazurtz jaio hintzen (zuzenean)

Aita gurea (zuzenean)

Hauxe da despedidia / Violetaren martxa (zuzenean)

Ostatuko neskatxaren koplak (zuzenean)

Tirauki (zuzenean)

Euskal Herrian euskaraz (zuzenean)

Sautrela (zuzenean)

Ez zaitez joan oraindik (zuzenean)

Aita semeak (zuzenean)

Hauxe da despedidia / Gora ta gora beti (zuzenean)

Katupourri (zuzenean)

Arin bero (zuzenean)

Mode (zuzenean)

Hauxe da despedidia / Furra furra (zuzenean)

Dantza kontra dantza
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Ehun dukatekoa eta Betronio txikia

Amorea, Margaritatxo

San Sebastian

Napartxo

Galantak

Betronio haundia

Punta motz

Azalandare

Upelategi

Mizpirotz

Quarrentako erregela

Erribera

Erregela zaharra

Hondarrabia txikia

Banda Band
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Emazurtz jaio hintzen

Forjarien kanta

Arin bero

Desertore batendako burkoa

Gipuzkoako buelta

Bizkaipourri

Aita gurea

Argi oilarrak

Gerradantza bakerako

Adios, ene esposa

Lamikizko sukaldaria

Umepourri

Furra furra

Doktor Do Re Mi Euskal Herrian

ABESTIAK:

Kapitulu 1: Doktor Do Re Mi Euskal Herrian

Barku zaharrian jun

Do, Re, Mi

Txolin, txolin barbero

Runkuttunku ttun

Kapitulu 2: Doktor Do, Re, Mi Donostian

Nik baditut zapatilak

Txalopin txalo

Trontxolari

Kapitulu 3: Doktor Do, Re, Mi Iruñean

Atso zaharraren atorra zaharra

Adi zan neska

Ale arraunean

Kapitulu 4: Doktor Do, Re, Mi Gasteizen

Ttunkurrun ttunkurrunera

Oiloa galdu zaio

Eragiozu

Bat, bi, hiru, lau

Kapitulu 5: Doktor Do, Re, Mi Baionan

Maritxu berritsu

Euria dakar

Honek ta honek

Señor maestro

Kapitulu 6: Doktor Do, Re, Mi Bilbon

Hakio, hakio Miren gogotik

Benedizebra

Zaldibiko plazan

Doktor Do Re Mi eta Benedizebra
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Bat, bi, hiru, lau

Maritxu berritsu

Maria goikoa

Nik baditut zapatillak

Runkuttunku ttun

Do, re, mi

Hakio, hakio Miren gogotik

Señor maestro

Trontxolari

Euria dakar

Barku zaharrian jun

Honek ta honek

Txolin, txolin barbero

Atso zaharraren atorra zaharra

Adi zan neska

Ale arraunean

Ttunkurrun ttunkurrunera

Benedizebra

Marikita, mutxatxa

Eragiozu

Oiloa galdu zaio

Txalopin-txalo

Zaldibiko plazan

Oskorri & The Pub Ibiltaria 8
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Guardasol kirten motz bat

Kantuz

Gerrako gure ibilerak

Loreak udan (Izazu nitaz kupira)

Belateko lapurrak (Gauza bat deklaratzen)

Festara

Biba kaka zaharra

Iruten ari nuzu

Tan, tan, tan, tan / Kadira dantza

Hondarribia herri txikia

Ai, ai, ai mutilak! / Azpeitiko neskatxak

Gauden gu euskaldun / Zazpi Euskal Herriek / Agur eta ohore Euskal Herriari

Iruñeko ferietan

Hark errefusatu eta

Xarmagarria zira

Dantzaria

Ia guriak egin du

Ttukurrukuttukuttuku

Oskorri & The Pub Ibiltaria 7
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Ai, ai, ai! Ama, buruan min dut!

Ardoa eta gizona

Miru zuria

Eperra

Lapur famatua (Ai, hau nere suerte!)

Goizeko izarra

Soldadu joan behar det

Ama (Ai, zer plazera!)

Mari Joan Igoaren kanta

Intxauspeko alaba

Lau aeroplano pasata (Bermeoko portuan) (Egixe da)

Lurraren pean

Galtzaundi

Zure ikustera jiten nitzaizu

Gerlako koplak. Luis XIV

Jai-jai! (Behin batean Loiolan)

Orain kantatuko dut

Boga, boga

Ekidazu
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Hau da Ekidazu

Arantzaren balada

Fausto astoa

Leontzioren rapa

Tritsch-Tratsch polka

Astotxoa, gure astotxoa

Joan dira garairik onenak

Karrera

Ekidazu

Desertore
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Maurizia pandero joleari

Alferreko jolasak

Ezin erran nizun hitzez

Gerradantza bakerako

Begirakun sorgin bat

Altzoko Handiaren balada

Desertore batendako burkoa

Nire begi ninia

Lamikizko sukaldaria

Ume horren eskua

Ilberriz

Negarrez jaio nintzan

Bart ikusi dut euskara

Vizcayatik... Bizkaiara
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Bilbotik Ipiñaburura

Joan nintzan Madrilera

Matxango

Euskaldun bat Veracruzen

Zortzi nobio

Txanton Pipirri

Astodunak

Belaskilloren kantia

Bizkaiko bazter baten

Txakur famatua

Arbola bat zan

Markanokin Ameriketara

Gure herrien dago gizon bat

Arratiako neskatilen eresia

Uribarriko lirio eder

Oskorri & The Pub Ibiltaria 4
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Madalenara (Neskazaharrak)

Limosnatxo bat

Maitea, nahi badezu

Agur jaunak!

Amak ezkondu ninduen

Ez da filosoforik

Lili eder bat badut nik

Iturengo arotza

Ilunabarra

Ezkongaietan

Apezen kontra

Maritxu malas mañas

Azkoitiako huelga

Ai, hori begi ederra!

Habanara joan ginen

San Miguelen bertsoak

Sagardoari (Bedeinkatua izan dedila)

Ostiraletan duzu

Ura
play_buttonadd_button

Ura

2000

ABESTIAK:

Udabarriko lora ederra

Buhameak

Ingrat baten maitatzeak

Argi oilarrak

Amodio ohantzea

Albaiterua

Adios, ene esposa

Ai, ene Maialentxo!

Txikertxu polit hori

Iturri zaharretik

Aizkora etxean

Ihintza

Kaka zuretzako

Letzion de epistolea *

Oskorri & The Pub Ibiltaria 3
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Begiak barrez barrez

Adios izar ederra

Markoxen txarrixe

Gaskoiniara bidea

A, a, a, ardo gorri nafarra

Ai, hau dolorea!

Aurten gaztaina urte da

Argi-azkorrian jinik (Agota)

Ziburutik Sarara

Roxali

Hauxe da bada kostuna

Hamalau heriotzak

Ai, Angela!

Ene izar maitea

Baratzeko pikuak

Haika mutil

Aitorren hizkuntz zaharra

Iparragirre bueltan etxera
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Kantari euskalduna (gitarra zahartxo bat da)

Nere izarra

Errukarria

Mendi maiteak (itsas galerna)

Nere maitearentzat (ume eder bat)

Aloña mendi

Arren, ez bedi galdu euskera!

Alegiako traperoari

Adio Euskal Herriari (gazte-gaztetanikan)

Bilbao eta fueroak, pakearentzat

Mairuen bandera

Zugana Manuela

Glu, glu, glu, glu

Euskal Herria eta Amerika

Nere herriko gazteei

Xardina berriak

Nere amak baleki (Zibilak esan naute)

Nafarroako Alkarkidari

Nere ongile maiteari

Jaungoikoa eta arbola

Nere etorrera lur maitera (hara nun diran)

Mozkorraren kantua

Gernikako arbola

Oskorri & The Pub Ibiltaria 2
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Ama begira ezazu

Itsasoa laino dago

Manuelatxo

Ardoari kantak

Bautista Bazterretxe

Ikusi nuenean

Pelegrinoak gatoz

Txori erresinula

Atxiketan-potxiketan

Biarritzen etxe batean

Maria nora zoaz?

Markesaren alaba

Ni hiltzen naizenean

Haurtxo polita

Pello Joxepe

Madalen Buzturingo

Oi, Pello, Pello!

Jeronimo

Oskorri & The Pub Ibiltaria 1
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Haurrak ikasazue

Erreguetan

Antoni eta Anton

Nik badut maiteño bat

Basatxoritxu

Gure aitak amari

Maiteak galdegin zautan

Haurtxo txikia

Andre Madalen

Salamancara

Aldapeko

Ala kinkiri, ala kunkuru

Edurra teilatuan

Baserritarrak

Uso zuria

Pipa hartuta

Ikusi mendizaleak

Marijane kanta zan!
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Marijane kanta zan

Pin pan pin

Euria

Tiruliruli xoria kantari

Buruko mina

Gatu eta sagu

Altxalilia

Kukurruku

Xerri kuttin

Trikiti trakata

Bubaño

Ahateak

Bil bil bil

Lertsunak

Maritxu alegera

Arbolatik hostoa

Kukua

Mixelengo zubittoan

Xoria kaiolan

Marigorri

Mattin hartza

Hiru otso beltz

Itzul burua

Pottoka

25 kantu urte
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Ezpatadantza

Bizkaiko aberatsak

Ostatuko neskatxaren koplak

San Petrike dantza

Gaztelugatxe

Horra hor goiko

Insumisoarena

Kalera noa ihesi

Itsasotik ilargira

Euskaldun berriaren balada

Zalaparta

Katupourri

Guretzat

Nafarroa

Lantzeko ihauteria

Violetaren martxa

Topa dagigun

Mode

Atzo goizean

Aita semeak

Tirauki

Kattalin

Gora ta gora beti

Euskal Herrian euskaraz

Furra furra

Landalan
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Galiziara noa

Orain nahi eta ezina

Ilhun nabarrez

Udaberri jaiak

Amaiaren ipuina

Euskal Euskaldunaren balada

Alabaren ezkontza

Vitoria-Gasteiz

Sagar dantza

Ni gizon ergela naiz

Agirretarren bandera

Insumisioarena

Txirritaren heriotza

Zubietan

Topa dagigun

Idahoko berriak

Deskalabratua naiz

Badok hamahiru
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Mode

Ezin ahaztu

Euskaldun berriaren balada

Osagarriak

Alabatxoaren kantua

Zeruan zaude izarrak

Negu partean mizpira

Haur baten beharra

Bilbo-Bilbao

Ilusio saltzailea

Kausino, euskal filosofo

Marinel batzu

Hi ere dantzari
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Axuri beltxa

Polka pik

Nafarroa Behereko martxa

Fandango

Arin-arin

Fasioren martxea

Zazpi jauziak

Aintzina pika

San Petrike dantza

Zapatagin dantza

Esku dantza

Bolant dantza

Txulalai

1. Kontradantza

2. Kontradantza

3. Kontradantza

Xilo-xilo eta 4. Kontradantza

Datorrena datorrela
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Gaur dala bihar dala

Zeru ertzetik

Horra hor goiko

Arin reggae

Amoriua

Arta ganbaran

Negu minean

Zalaparta

Irlandar abiadoreak bere heriotza igarri du

Ez zaitez joan oraindik

Aizkorriko lamia

Tantum ergo

Inork agintzen ez didalako

Ilargia nahi zuen atzeman

Hamabost urte... eta gero hau!
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Gu gaituzu Oskorri

Oinaz eta Ganboa

Haurrak

Amoros gaixoa

Sautrela

Zeren esperoan dago

Mosen Bernat Etxepareren kantua

Astoarena

Igelak

Adela

Gora ta gora beti

Itsasotik ilargira

Korrika

Laugarrenez Nerea etorkizunaren aurrean

Kalera noa ihesi

Maldizio betikoa

Egia da

Kaio luma zikina

Mozkorri

In fraganti
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Aita San Miguel

Ostatuko neskatxaren koplak

Hau da debilidadea

Arratseko fadoa

Hiri porru

Martin Galox

Atzo goizean

Biolin musikaz

Arin bero

Obabatxue

Kyrie Eleison

Hau hermosurie!
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Goiztiri

Martinatxo andrea

Amoros gaixoa

Igelak

Ene maitiak

Xikito

Kattalin

Kukubiltxo / Ezpatadantza

Parisko kale batean

Gaitak

Aita gurea

Ibiza aldean

Iparragirre. Zure oroiz (Askoren artean)

ABESTIAK:

Glu, glu, glu

Eta Oskorri sortu zen
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Bertolt Brechten gorazarrez

Kristo ni eta gizonak

Non zaude ez dakit

Txili

Dabil beharrean

Agur jaunik

Aiangizko herrian

Kexa eta promesa

Kapitain pilotu

Zergatik zara zu mitozale

Ene maiteari

Ogi lurrari

Plazarik plaza
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Tirauki

Basa andere

Violetaren martxa

Zortziko berri bat

Gaztelugatxe

Furra furra

Etxahun

Kaio luma zikina

Bai Euskarari (Askoren artean)

ABESTIAK:

Lantzeko ihauteria

Egia da / Anaitasuna

ABESTIAK:

Egia da

Anaitasuna

Aita-semeak / Gosetea

ABESTIAK:

Aita-semeak

Gosetea