2014.05.26
Pantxoa eta Peio

Pantxoa eta Peio

  • 1969
  • Herri kanta
Beste bat
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Peio Ospital, ahotsa
  • Pantxoa Carrere, ahotsa
  • Igor Telletxea, bateria, perkusioak
  • J. Michel Martineau, baxua
  • Mixel Ducau, gitarra akustikoa
  • Alberto Rodriguez, gitarra elektrikoa, mandolina
  • Mikel Urtxegi, eskusoinua
  • Ivan Allue, Irlandako gaita, flautak, panderoa, irrintzina
  • Laura Latienda, ahotsa

EROSI
Lurra eta maitasuna
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Pantxoa Carrere, ahotsa
  • Peio Ospital, ahotsak
  • Mixel Ducau, gitarrak, saxofoia
  • Julio Andrade, baxua, perkusioak
  • Igor Telletxea, bateria, kajoia, perkusioak
  • Ivan Allue, whistle, uilean pipe, txirula
  • Alberto Rodriguez, mandolina
  • Xabier Zeberio, biolina
  • Iñaki Dieguez, akordeoia, trikitixa, sintetizadorea

EROSI
Lapurtar koblariak
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Pantxoa Carrere, ahotsa
  • Peio Ospital, ahotsa
  • Javier Area, perkusioa
  • Ritxi Salaberria, kontrabaxua
  • Xabier Zeberio, biolina
  • Caroline Phillips, pianoa, zarrabetea
  • Iñaki Dieguez, akordeoia
  • Joseba Tapia, trikitixa
  • Luis Mª Moreno "Pirata", tuba
  • Arkaitz Miner, mandolina
  • Jean Pierre Dumoulin, txanbela
  • Mixel Ducau, gitarra, saxofoi sopranoa

 
Oles ta oles
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Pantxoa Carrere, ahotsa
  • Peio Ospital, ahotsa
  • Joseba Tapia, trikitixa
  • Philippe Ezkurra, eskusoinua
  • Carlos Rosat, flauta
  • Xabier Berasaluze "Leturia", panderoa
  • Bixente Martinez, mandolina
  • Monika Redondo, biolina
  • Mixel Ducau, gitarra, saxofoia, tin whistle, sintetizadoreak
  • Oinatz Martinez, Julen Ezkiaga, Manex Lete, Eva Zulaika, Alaitz Cartagena, Ainhoa Artola, Ainara Otamendi, Leire Larrarte, haurrak

 
1969-1991
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Pantxoa Carrere, ahotsa
  • Peio Ospital, ahotsa
  • Beñat Amorena, bateria
  • Mikel Artieda, baxua
  • Xabier Berasaluze "Leturia", panderoa
  • Mixel Ducau, gitarrak, saxofoi sopranoa
  • Frederic Gaillardet, teklatuak, akordeoia
  • Carlos Rosat, flauta
  • Xabi Pery, ordenagailua
  • Joseba Tapia, trikitixa
  • Gonzalo Tejada, kontrabaxua

 
Eguzkiaren musu
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Pantxoa Carrere, ahotsa
  • Peio Ospital, ahotsa
  • Pascal Lemaire, programazioa
  • Beñat Amorena, bateria
  • Boris Perrin, baxua
  • Frederic Gaillardet, teklatuak, akordeoia
  • Mixel Ducau, gitarra, saxofoiak
  • Andre Lassus, tuba, tronboia
  • Jacky Berekoetxea, tronpeta
  • Xabier Berasaluze "Leturia", panderoa
  • Kutxo Otxoa de Eribe, biolina
  • Xabier Unzu, bouzoukia
  • Aitor Amezaga, teklatuak

 
Bakezko besarkada batean...
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Pantxoa Carrere, ahotsa
  • Peio Ospital, ahotsa
  • Mario Gachis, gitarra
  • Jean Garin, pianoa
  • Guy Toucat, flauta
  • Jerome Curt, oboea
  • Michel Delatre, klarinetea
  • Sylvain Luc, biolontxeloa
  • Andre Lassus, tronboia, tuba
  • Frederic Gaillardet, akordeoia

 
Bai euskarari
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Pantxoa Carrere, ahotsa, gitarra
  • Peio Ospital, ahotsa
  • Jean Garin
  • Mario Gachis
  • Baionako Musika Eskolako musikariak

 
Ospital-Carrere
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Peio Ospital, ahotsa
  • Pantxoa Carrere, ahotsa eta gitarra

 
Peio / Pantxoa

PARTAIDEAK

  • Peio Ospital, ahotsa
  • Pantxoa Carrere, ahotsa eta gitarra

 
Aita kartzelan duzu

PARTAIDEAK

  • Peio Ospital, ahotsa
  • Pantxoa Carrere, ahotsa, gitarra
  • Peio Bidalun, gitarra

 
Ez dut saldu arima

PARTAIDEAK

  • Beñat Sarasola, ahotsa (1)
  • Joanes Borda, ahotsa (1)
  • Pantxoa Carrere, gitarra (1, 2), ahotsa (2)
  • Peio Ospital, ahotsa (2)

 
Itziarren semea

PARTAIDEAK

  • Peio Ospital, ahotsa
  • Pantxoa Carrere, ahotsa eta gitarra

 

Peio Ospital eta Pantxoa Carrere urte berean jaio ziren, 1948an, Ezpeletan (Lapurdi) eta Azkainen (Lapurdi), hurrenez hurren. Baionako Maitrise Episcopale ikastetxean ezagutu zuten elkar. Apezetxe horretan ikasi zuten kantuz, bereziki gregorianoa abesten, baita pianoa jotzen ere. 60ko hamarkadan, Mixel Labegerieren kantak ezagutu eta horiek abesten hasi ziren. Seminarioan ezagututako Manex Pagola eta Beñat Sarasolarekin ere hasi ziren kantatzen Baionako ostatu batean, igande arratsaldez. Garai hartan Pantxoa gitarra jotzen hasi zen. Bikotea urte haietan sortu zen Amaia Kultur Taldeko partaide izan zen.

383

Pantxoa Carrere eta Peio Ospital lehen kantaldi publikoan, Uztaritzen (Lapurdi), 1969ko maiatzean.

1968. urtean, Uztaritzen (Lapurdi), bikotearen ibilbidean garrantzi handia izango zuen pertsona bat ezagutu zuten: Telesforo Monzon. Bergararrak Pantxoa eta Peio abesten entzun eta liluratuta gelditu zen. Hurrengo urtean, hainbat kanta eskaini zien, haien artean “Itziarren semea” ospetsua. Peio Ospitalek gogoan du nolakoa izan zen elkar ezagutzea: “Amaia kultur taldeak hainbat ekimen antolatzen zituen, horien artean, kultur asteak. Kantatzeko eskatu ziguten, eta horrela ezagutu genuen Telesforo Monzon. Bera mintzaldi bat ematera jina zen, eta ondotik gu entzun gintuen. Gure ahotsak maite zituela adierazi zigun. 1969an ikustera jin zitzaigun, eta eskaini zigun lehen kantua “Itziarren semea” izan zen. Francoren garaiak ziren, eta askatasun egarri izugarria zegoen Euskal Herrian. Kantaldiak ziren Euskal Herriaren aitortza kolektiboa egiteko eremu bakarra” (1).

Itziarren semea“-rekin eta Manex Pagolak idatzitako beste hiru kanturekin (“Eñaut Bidegorri“, “Jo bezate ezkilek” eta “Ttakulin”) osatu zuen bikoteak lehen disko txikia (Diapason, 1969). Urte berean egin zuen bikoteak lehen kantaldia, Uztaritzen bertan. Ipar Euskal Herrian kantaldiak oraindik ez zeuden errotuta, baina sortzen ari zen belaunaldi musikal berri bat: Etxamendi eta Larralde, Beñat Sarasola eta Joanes Borda (Guk)…

384

Ortziken taldearekin, 1975ean.

Hego Euskal Herrian, Monzonen herrian abestu zuten lehen aldiz, Bergaran (Gipuzkoa), 1971n. “Harriturik egon ginen hango jendea ikustearekin. Jendea milaka, hemen hogeita hamar, edo ehun jenderen aitzinean arteko usaia bakarrik genuelarik. Francoren denboran zen eta nola jendeak ez zuen elgarrataratzeko okasionerik, kantalditara etortzen zen eta giro berezi bat sortzen zen hor, kasik “meeting” bat bilakatuz batzutan” (2). Ordurako, Beñat Sarasola eta Joanes Bordarekin partekatutako singlea grabatua zuen bikoteak. Monzonen adiskide Angel Arregiren etxean egin zuen, Donibane Lohizunen, Iñaki Beobidek eramandako grabagailuarekin. Arregik berak sorturiko Diskola zigiluaren lehen argitalpena izan zen, eta bertan agertu zen lehen aldiz “Lepoan hartu ta segi aurrera” kantu mitikoa. Hurrengo urtean bigarren disko txikia grabatu zuten, lehenengoa bezala Monzonen eta Manex Pagolaren kantuez osaturik.

Franco hil bitartean arazo ugari izan zuten Pantxoak eta Peiok Hego Euskal Herrian abesteko, debeku ugari jasan behar izan baitzuten. Gitarra eta ahotsak aski izan zituen bikoteak orduko euskal gizarteak zituen kezka nagusiak islatzeko, betiere engaiamendu politiko garbi batez. 1975ean, lehen disko luzea argitaratu zuten: Peio Ospital eta Pantxoa Carrere (Elkar). Egundoko arrakasta izan zuen, eta mugarria izan zen euskal kantagintzan. Bertan zeuden orduz geroztik klasiko bihurtu diren kantuetako batzuk: “Itziarren semea“, “Batasuna“, “Lepoan hartu“, “Aita kartzelan duzu“…

Hurrengo urteetan Euskal Herri osoan aritu ziren kantari, besteak beste Bai Euskarari jaialdi gogoangarrian, non izen bereko abestia jo zuten. Horrez gain, hainbat disko kaleratu zituzten: Peio/Pantxoa (Herri Gogoa-Edigsa, 1975) Euskalduna naiz eta maite dut herria (Elkar, 1977), Bakezko besarkada batean (Elkar, 1981) eta Eguzkiaren musu (Elkar, 1990).

cat 264

Peio Ospital eta Pantxoa Carrere. (Jessica del Campo Gallastegi)

1991n, geldialdi bat egin zuen bikoteak ordura arteko ibilbidean; atzera begira jarri zen, eta bere kantu ezagunenak moldaketa berriz horniturik grabatu zituen: 1969-1991 (Elkar, 1991). 1997ra arte iraun zen isiltasun garaiak. Urte hartan Oles ta oles (Elkar, 1997) argitaratu zuten, Ikastolen Elkartearekin eta Labayru elkartearekin egindako proiektu baten fruitua. Eguberriekin lotutako herri abestiak bildu zituzten disko horretan. Lan hori argitaratzearekin batera, berriro itzuli ziren plazetara, erritmo lasaiagoan.

2002an, Lapurtar koblariak (Elkar) argitaratu zuten, sorterriko lurraldeari egindako omenaldia. Lan horretan, hainbat olerkariren letrak musikatu zituzten: Manex Pagola, Martin Arrupe, Piarres Lafitte, Jose Mendiage. Alderdi musikalean, berriz, hainbat laguntzaile izan zituzten, horien artean Joseba Tapia, Caroline Philips eta Mixel Ducau.

2006. urtean Lurra eta maitasuna (Elkar) argitaratu zuten, izenburuak argi adierazten duen moduan bi gai horien inguruko eratutako lana. Hainbat herri kanturekin batera, besteak beste Etxahun-Iruri, Jean Louis Davant eta Manex Pagolaren hitzak baliatu zituzten.

2757

Pantxoak eta Peiok zuzeneko diskoa grabatu zuten Tolosan, 2009ko irailaren 11n (Andoni Canellada / Argazki Press)

40 urteko ibilbidea ospatzeko, zuzeneko diskoa grabatu zuten 2009ko irailaren 11n, Tolosako (Gipuzkoa) Leidor antzokian. Beste bat (Agorila, 2009) izeneko lan horretan, bere kanturik ezagunenak jaso ditu bikoteak, baita abesti berri bat ere,”Irria“. Bada beste sorpresa bat ere, Laura Latienda abeslari gazteak jartzen baitio ahotsa “Iduzki denean” kantu herrikoiari.

Testua: Gontzal Agote

  • (1) Berria, 2004ko urriaren 3a
  • (2) Argia, 1.108 zenbakia, 1986ko ekainaren 15a

Atzera

Bake mina

Beste bat
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Eñaut Bidegorri

Urtxintxak

Azken dantza

Maitasuna / Irria

Itsasoa

Iduzki denean

Eüskal Herriko lür maitia

Askatasuna

Itziarren semea

Txikia

Neurriak

Bake-mina

Greziako itsasontzia

Bai euskarari

Kanta aberria / Batasuna

Lepoan hartu ta segi aurrera

Lurra eta maitasuna
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Bai, amerri bakarra

Goiti eta beheiti

Bake bidean

Lehen orai eta bethi

Neurriak

Oihanian

Bake mina

Norat joan

Nere maitia, jeiki ta jeiki

Izarrei begira

Euskaldun-erdaldun?

Lagunt abertzaleak

Lapurtar koblariak
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Agur munduari!

Egun on aitatxiri-amatxiri

Xori kaiolatik ihes joan dena

Nere xorteko laguneri

Berriketariak

Aurten omen

Xuriko

Auzoan zer berri den

Gurea da

Neskatxa gazte

Ene maitea, xarmagarria

Eskual Herria gure ama da

Oles ta oles
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Oles ta oles

Dringilin dron

Oi Bethelem!

San Nikolas

Ur goiena, ur barrena

Gabonak dira eta: marijesiak

Erregeak datoz

Berri onakin gera

Airerik ederrenetan

Ez dauko bexiguak

Urte barri, barri

Nazaretako tenplu santuan: marijesiak

Dios te salve

Bestetako ongi nago

Olentzero

1969-1991
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Eñaut Bidegorri

Itziarren semea

Azken dantza

Aita kartzelan duzu

Lepoan hartu ta segi aurrera

Bai euskarari

Galerianoaren kantua

Ez dut bilatzen

Presoaren eskutitza

Batasuna

Sinisten dut

Ikastoletako ereserkia

Askatasuna

Askatasunaren adarra

Irria

Egunsenti hura

Greziako itsasontzia

Txikia

Ixil ixil doa

Lerro-lerro

Eguzkiaren musu
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Poeten aitari

Eder-mina

Zoriona

1987 urriak 3

Notableen Elizari koplak

Suaren sua

Iduzki denean

Sarako iheslariaren kantua

Greziako itsasontzia

Itsasoa

Bakezko besarkada batean...
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Askatasunaren adarra

Amodioa

Ixiltasunari

Minutako ixilune bat

Haitzpea

Bakearen urtxoa

Monzoni bertsoak

Euskal Herriko lur maitia

Bai euskarari
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Bai euskarari

Argirik gabeko bide bat

San Prudentzio, San Agustin

Astiri bat Garazin

Goazen alegeraki

Mattin Kokin

Esperantza kanta

Telebixta eta radio

Xarmengarria zira

Nun dago

Bai Euskarari (Askoren artean)

ABESTIAK:

Bai euskarari

Ortziken (Askoren artean)

ABESTIAK:

Kanta zak ottia

Aita kartzelan duzu

ABESTIAK:

Aita kartzelan duzu

Xurxuri baten gainean

Norat joan

Egun on amatxiri, aitatxiri

Ez dut saldu arima

ABESTIAK:

Ez dut saldu arima

Lepoan hartu ta segi aurrera