2018.11.12
Paxkal Irigoien

Paxkal Irigoien

  • 1988
  • Ainhize-Monjolose (Nafarroa Beherea)
  • Post-rocka, Rocka

Oihartzunik gabeko oihuak (indiferentzia)

Ustelkeria guziaz itsuturik uzten gitu gure bizi erosoen dirdira itzal ezinak, iguzkiak oraindik azkar argitzen duelako ur azalean

Indiferentzian igerika, segitzen ahal ginuke sarearen uhinen mugen barnean
podereak baieztutako ideologiaren korrontean

Akuario barnean kondenatuak
sekretuan ito ditezen, gelditzen zaizkien oihartzunik gabeko oihuak

Itsutuki, betetzen segitzen ditugu gobernatzen gituzten multinazionalek eraikitako presondegiak,
izaiterik ez dutenak