Peio Serbielle

Peio Serbielle

Zara
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Gilles Servat, ahotsa ("Egun berria", "Zugan", "Haia Haia")
  • Karen Matheson, ahotsa ("Egun berria", "Tigrean Woman's Prayer")
  • Peio Serbielle, ahotsa

EROSI
Naiz

PARTAIDEAK

  • Peio Serbielle, ahotsa
  • Renaud, ahotsa
  • Nadine Rossello, ahotsa, errezitatzea
  • Xaramela abesbatza, ahotsa
  • Arnaud Agergarai, lehen biolina
  • Olivier Parrot, bigarren biolina
  • Olivier Seube, biola
  • Emmanuelle Bouillier, biolontxeloa
  • Philippe Ezkurra, akordeoia, bandoneoia
  • Pierre Dayraud, perkusioak
  • Patrick Le Mercier, biolina, bonbarda, musugitarra, flautak
  • Pajaro Canzani, bongoak, marakak, bonboak, tinpleak
  • Daniel Diaz, kontrabaxua
  • Patrick Bebey, pianoak, teklatuak
  • Claude Py, gitarrak

EROSI
Euskadi kanta lur

PARTAIDEAK

  • Peio Serbielle, ahotsa, koruak
  • Arantxa Irazusta, ahotsa, koruak
  • Maddi Oihenart, ahotsa
  • Elisabeth Colard, harpa
  • Olatz Zugasti, harpa zeltiarra
  • Remi Causse, teklatuak, programazioak, moldaketak, zuzendaritza musikala
  • Kepa Junkera, trikitixa
  • Txomin Larronde, txalaparta
  • Pascal Indo, txalaparta
  • Vincent Godement, txirula, ttun-ttuna
  • Pierre Dayraud, bateria, perkusioak
  • Patrick Lemercier, biolinak, danborra, flauta, lija, bodhran, salterioa
  • Christian Loiseleur, biolina
  • Alain Masson, biolina
  • Philippe Tripot, biolontxeloa
  • Marc Lequerrec, altoa
  • Laurent Gilly, gitarra
  • Jose Montealegre, ahotsa, txaloak
  • Antonio Ruiz, txaloak
  • Nicolao Nif, koruak
  • Ametsa abesbatza, ahotsa

EROSI
Zuk egin gaua
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Peio Serbielle, ahotsa
  • Robin Boult, gitarra
  • Pierre Jaconelli, gitarra
  • Remi Mouillerac, gitarra
  • Remi Causse, teklatu programazioak, hari moldaketak, pianoa
  • Jean-Pierre Mader, Jx3p
  • Ian Thomas, bateria
  • Yves Sanna, bateria
  • Bernadette Mouillerca, koruak
  • Nicolao Nif, koruak
  • Frederic Rollando, belinbau, bonboa, kaxoia
  • Sophie Pradel, Helene Medous, Vincent Filiatro, Emmanuel Bleuse, hari laukotea
  • Ramuntxo Partarrieu, deiadar, corne de brume
  • Groupe Kilimon, joaldunak
  • Frederic Gaillardet, pianoa

EROSI
Peio Serbielle

PARTAIDEAK

  • Peio Serbielle, ahotsa, gitarra
  • Remi Causse, sintetizadore programazioak
  • Serge Lopez, gitarra flamenkoa
  • Peio Menta, txalapartak
  • Andre Zarate, akordeoia
  • Patrick Lemercier, biolin elektrikoa, flautak
  • Thierry Eliez, piano akustikoa
  • Jean Mora, sintetizadoreak
  • Philippe Delettrez, sintetizadoreak
  • Serge Faubert, gitarrak
  • Jean-Pierre Mader, jx3p, ahotsa
  • Dominique Grimaldi, baxua, "stick" baxua
  • Patrick Guise, perkusioak
  • Thierry Garrugia, saxofoiak
  • Bob Seller, teklatuak
  • Marie-Ange Damestoi, ahotsa

EROSI
Peio Serbielle

PARTAIDEAK

  • Peio Serbielle, ahotsa
  • Bob Sellers, pianoa, teklatuak, programazioak
  • Mari-Ange Damestoi, ahotsa

 
Zara
play_buttonadd_button

Zugan

Zara

Zuk egin gaua
play_buttonadd_button

Ziburutik Sarara

Zuk egin gaua

Zuk egin gaua
play_buttonadd_button

Zure begietan

Zuk egin gaua

Zuk egin gaua
play_buttonadd_button

Orioko elizan

Zuk egin gaua

Zuk egin gaua
play_buttonadd_button

Anaia (Ami)

Zuk egin gaua

Zuk egin gaua
play_buttonadd_button

Bizia motza baita

Zuk egin gaua

Zuk egin gaua
play_buttonadd_button

Maite zuregana

Zuk egin gaua

Zuk egin gaua
play_buttonadd_button

Sarajevo dantzan

Zuk egin gaua

«Ni musikarekin bizi naiz txikitatik eta hasi naiz ikusirik mundu honetan ez nuela gauza handirik egitekorik, musikarekin nituen harremanak eta horietarik hartzen nituen plazer batzuk. Pixkanaka lan egin dut, gitarrarekin hasi eta pianoarekin loturak hartu ditut. Ni baino trebeago batzuekin topatu naiz eta lan hori konponketa lana da…». Hala definitu du Peio Serbiellek bere musika ulertzeko modua. Baina bere musika ulertzeko moduak ez ezik, bere ahotsaren erabilera bereziak ezberdintzen du mauletarrak. Pantxoa eta Peioren kantu bat entzunda hasi ei zen konposatzen. Gitarrarekin hastapenetan, pianoa jotzen azkenaldian.18 urte zituela, euskara ikasi zuen, eta 80ko hamarkadaren erdialdean Urrakoa kantu ikuskizuna eratu zuen Txomin Hegi kantari, antzezle eta idazlearekin. Garai hartako borroka kantutik atera eta zerbait pertsonala eta barnekoia eskaini nahi zuten. Orduan hasi zen kantuak sortzen, besteren poemak abestuz sarritan (Itxaro Bordapoetarenak bereziki).

751

Peio Serbielle kantari zuberotarra. (Christophe de Prada)

1989an argitaratu zuen lehen diskoa, Agorila diskoetxearekin: marrazki batean harridura ikur bat ikusten da diskoaren azalean. 1990ean, Radio Francek antolatutako lehiaketa irabazi zuen, Perigueux hirian, eta Universal diskoetxe multinazionalak bi diskorako kontratua egin zion. Bigarren diskoak Peio Serbielle (Polydor-Universal, 1992) zuen titulu. Hartan bildu zituen “Ara nun diran” eta “Maiteminaren kantuak” abestiak. Montrealen (Quebec), Bulgarian, La Rochellen (Frantzian), Parisen eta Alemanian abestu zuen, 1993 eta 1994. urteetan.

1994an kaleratutako diskoan (Zuk egin gaua, Polydor-Universal), maitasuna da gai nagusia. «Amodiozko istorioak unibertsalak dira. Herri bakoitzak badu amodiozko istorioari buruz errateko manera bat, bere forma. Horrekin joaten gara besteengana», azaldu zuen elkarrizketa batean (1). Sarajevori abestu zion kantu batean, “Sarajevo dantzan,” baina «beste edozein herritakoa izan daiteke» bertan agertzen duen egoera aldrebesa. Bi disko horietan Jean Pierre Mader musikari eta ekoizle frantziarrarekin lan egin zuen Serbiellek. Ordurako kantari profesionalaren bidea hartua zuen, eta ez zitzaion damu. «Aukera hori egiten delarik, bizitza triste batetatik ateratzeko, arnasaren hartzeko egiten da, pixka bat ametsetan biziz ere (…). Uste dut gure lurra galtzen ari garela, bizi baikara galdu bagenu bezala. Alta, bortxatuak gara irabaztera: mundua horretara doa, ezberdintasunetara, ez da beste aterabiderik. Zergatik hain hertsiak egon?» (2).

1997an, bere obrarik garrantzitsuena argitaratu zuen:Euskadi kanta lur (Sony, 1997). Musikari eta abeslari asko bildu zituen lan horretan (Maddi Oihenart, Arantxa Irazusta, Olatz Zugasti, Kepa Junkera, Txakuntaldeko Pascal Indo eta Txomin Larronde, Ametsa abesbatza…), herri kantuen bestelako ikuspegia eskaintzeko. Disko hori, Serbielleren hitzetan, «bidaia moduko bat da: etxetik atera, eta beste auzo, bizilagun, herri, jente batzuk aurkituz eta ezagutuz bere burua aberasten duenaren bidaia».

Isilik eman zuen denbora bat, diskorik argitaratu gabe, munduan bidaiari, munduko jende, leku eta musikak ezagutzen. Ekialdeko Alemanian, Bulgarian, Korsikan, Kanadan eta Espainian zehar, bere musikak besteenekin nahasiz. Horren froga dira besteren diskoetarako egin izan dituen laguntzak. Besteak beste, Richard Gallianorekin, Bulgariako Angelite abesbatzarekin eta Sweetness gospel abesbatzarekin lan egin izan du.

Frantziako Poliziak 2004ko urrian atxilotu zuen, ETA erakunde armatuaren aurkako operazio batean, eta hamasei hilabetez egon zen kartzelan. Euskal Herriko eta Frantziako hainbat kulturgile eta politikarik Serbielle aske uzteko eskatu zuten idazki baten bidez. Idazkia sinatu zutenen artean, Renaud eta Georges Moustaki kantariak, Didier Borotra Miarritzeko auzapeza, Jakes Abeberri Miarritzeko zinegotzia eta Gerard Onesta Europako Parlamentuko lehendakariordea zeuden. Atxilotu zutenerako amaituta zeukan bere hurrengo lana, eta hasieran Sony diskoetxeak argitaratzeari uko egin bazion ere, kontratua bete eta Egon: le chant des légendes basques (2006) kaleratu zuen. Xavier Marcos eta Philippe Pallaro konpositore eta ekoizleekin ondutako disko horrekin, aspaldiko amets bat bete zuen Serbiellek: Aizkoa koruarekin eta Bordeleko Orkestra Nazionalarekin lan egitea. Urrats bat aurrera, bere musika ibilbideko lanik handinahiena egiteko asmoa zuen: lan hirukoitz bat, Euskal Herriko eta munduko hainbat musikarirekin elkarlanean.

serbielle_peio_naiz

2007an ‘Naiz’ argitaratu zuen, azken diskoa orain arte. (Gaizka Iroz)

2006ko otsailean kartzelatik irten eta askatasuna dastatu ostean argitaratu zuen triptiko horretako lehena: Naiz (H.K. Records, 2007). «Horrelako bizipen batetik ez da dohainik ateratzen», esan zuen Serbiellek. Eta kartzelako egonaldiak sakonki markatu zuela aitortu. Renaud kantari frantziarra, Nadine Rossello errezitatzaile italiarra, Xaramela abesbatza, Arnaga hari laukotea eta Philippe Ezkurrak, besteak beste, lagundu zioten Serbielleri diskoa osatzen. Naiz diskoa hirukoaren lehen oina da, gero Zara eta Gara lanak gauzatzeko helburua baitu dagoeneko Serbiellek.

2008. urtean Xan naiz ni film laburrean parte hartu zuen Serbiellek, Marc Large diseinatzaile eta idazlearekin eta Patrice de Villemandy zinemagilearekin. Pirinioetako mitologia eta kondairei buruz Largek idatzitako Xan de l’ours liburuan oinarrituta dago filma. Serbiellek ahotsa eta musika jarri ditu.

Testua: Jon Benito

  • (1) Argia, 1.286. zenbakia, 1990eko apirilaren 1a
  • (2) Euskaldunon Egunkaria, 1994ko abenduaren 11

Atzera

Zugan

Zara
play_buttonadd_button

Zara

2014

ABESTIAK:

Egun berria

Matte

Tigrean Woman's Prayer

Zure gain

Zugan

Yuna

Zuretzat

Haia Haia

Contre la haine

Sokamets

Naiz

Naiz

2007

ABESTIAK:

Babel

Bedatsiaren

Diu vi salvi Regina

Muxu

Xupeti

Kixmi

Tango de risas

Gernika 2

Aita gurea

Mezuak

Otoitza

Izarpe

Leloa

Egon: le chant des légends basques

ABESTIAK:

Haurtxo txikia

Izarren laztana

Kantua

Pilota partida bat

Zatoz jaungoiko maite

Aitorren lurra

Amaia

Elurra mara-mara

Caminando

Agur Maria

Akelarre

Maitia nun zira

Nahia

Ez ahantz

Euskadi kanta lur

ABESTIAK:

Alageraz

Gitarra joilea

Xoriñoak kaiolan

Berhueta

Hitz urri batzuk

Txori erresiñula

Egüntto batez

Neure andrea

Euskal Herrian ixiltasuna (silence)

Bortian ahüzki (instrumental)

Txori erresiñula (a capella)

Gaztetasunak

Oihaneko zuhametan

Xorittua nurat hua

Bortian ahüzki

Txalaparta

Alaitasunez

Zuk egin gaua
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Ziburutik Sarara

Koplak

Orioko elizan

Bizia motza baita

Zure begietan

Anaia (Ami)

Sarajevo dantzan

Gogoan *

Gure pittilina

Maite zuregana

Eta gaua

Peio Serbielle

ABESTIAK:

Ene soek

Hire larru

Bakus

Ara nun diran

Erran bezate

Huts sentimental

Maite minaren kantuak

Poeta

Euri artean

Koblalariak

Peio Serbielle

ABESTIAK:

Poeta

Erran bezate

Begiratzen dut gogoan

Hire larru

Ene soek

Bakus'en kantua

Euri artean

Koblalariak