2016.04.12
Petti

Petti

  • 1973
  • Bera (Nafarroa)
  • Folka, Bluesa, Rocka
  • Webgunea
Hotzikarak
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Petti, ahotsa, gitarra akustikoa, gitarra elektrikoa
  • Joseba Irazoki, gitarra elektrikoa, banjoa, lap steel gitarra
  • Igor Telletxea, bateria, perkusioa
  • Iñigo Telletxea, baxua

EROSI
Lou Reed, mila esker (Askoren artean)
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Petti, ahotsa, gitarra
  • Fernando Saunders, baxua
  • Karlos Aranzegi, bateria
  • Dalibor Mraz, bateria
  • Paco Loco, gitarra

EROSI
Astirtitan
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Petti, ahotsa, gitarrak
  • Iñigo Telletxea, baxua
  • Igor Telletxea, bateria
  • Karlos Aranzegi, perkusioak

EROSI
Imanol Urbieta, bakarrik eta libre (Askoren artean)
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Petti, ahotsa, gitarra
  • Andoni Zubiaga, koruak

EROSI
Xabi ta Petti
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Petti, ahotsa, gitarra
  • Xabi Garro, ahotsa, gitarra
  • Chris Casello, steel gitarra
  • Jose Martinez, bateria
  • Mikelini (Ultracuerpos), kontrabaxua
  • Kiko (Ultracuerpos), gitarra
  • Oscar de la O, kajoia, erritmoak
  • David Escuredo, esku erritmoa
  • Rafa Aceves, pianoa
  • L. M. Moreno 'Pirata', saxofoia
  • Naroa Gaintza, koruak

EROSI
Petti eta Barrence Whitfield
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Barrence Withfield, ahotsa
  • Petti, ahotsa, gitarrak
  • Joseba Irazoki, gitarrak
  • Iñaki Guantxe, bateria
  • Beñat Irureta, baxua

EROSI
Awañak
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Petti, ahotsa, gitarra
  • Rafa Aceves, pianoa

EROSI
On
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Petti, gitarra akustikoa, gitarra elektrikoa, ahotsa
  • Joseba Irazoki, gitarra elektrikoa
  • Ekain Elortza, bateria eta perkusioak
  • David Gonzalez, baxua
  • Arkaitz Miner, biolina eta mandolina
  • Txus Aranburu, akordeoia, hammond, fender, rhodes

EROSI
Hauxe
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Petti, ahotsa, gitarra
  • Rafa Rueda, ahotsa, gitarra
  • Txuma Murugarren, ahotsa
  • Natxo Beltran, bateria
  • Ekaitz Hernandez, baxua
  • Rafa Aceves, teklatuak
  • Rufo Urbina, bateria
  • David Gonzalez, baxua
  • Mikel Azpiroz, hammond c3, north electro, sintetizadoreak
  • Josu Zabala, trikitixa
  • Bingen Mendizabal, bioelektra
  • Alex Ruiz de Azua, harmonika

 
Anari ta Petti
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Anari,gitarra, ahotsa
  • Petti, gitarra, ahotsa
  • Joseba Irazoki, gitarra
  • Xabi Strubell, gitarra
  • Jon Oiartzun 'Jomes', teklatuak, zerra, xilofonoa
  • Maite Arroitajauregi, biolontxeloa
  • Xabier Olazabal 'Drake', baxua

EROSI
Etxeko uzta
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Petti, ahotsa, gitarra
  • Iñigo Telletxea, baxua
  • Joseba Irazoki, gitarra
  • Aitor Garzia 'Maikel', bateria
  • Bernardo Goietxe, koruak

EROSI
Arrazoiak
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Petti, ahotsa, gitarra
  • Jimmy Arrabit, perkusioa
  • Jabi Arteaga, teklatuak
  • Raul Garcia, armonika
  • Marina Beraetxe, biolina
  • Bingen Mendizabal, biolina
  • Anxel Iraola, baxua
  • Fermin Iraola, gitarra
  • Beñardo Goietxe, ahotsa

EROSI
Amets bat
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Petti, ahotsa, gitarra
  • Kristina Arzallus, biolontxeloa
  • Garbiñe Goia, teklatuak
  • Fernan Irazoki, bateria
  • Mikel Irazoki, baxua
  • Beñardo Goietxe, koruak
  • Aitor Garzia 'Maikel', e-bow-a
  • Fresko, klarinetea
  • Saioa Ataun, koruak
  • Joseba Irazoki, slide gitarra

EROSI
Astirtitan
play_buttonadd_button

Erramurik gabeko gauak

Astirtitan

Astirtitan
play_buttonadd_button

Suerteren bluesa

Astirtitan

Hotzikarak
play_buttonadd_button

Ez barkatzen

Hotzikarak

Etxeko uzta
play_buttonadd_button

Hitz jarioa

Etxeko uzta

Hotzikarak
play_buttonadd_button

Argiak errepidean

Hotzikarak

Hotzikarak
play_buttonadd_button

Ni naiz

Hotzikarak

On
play_buttonadd_button

Argia heldu da

On

Hauxe
play_buttonadd_button

Xoria kantari

Hauxe

Juan Luis Perez Mitxelena da Pettiren jatorrizko izena (Bera, 1973ko urriaren 24a). Musikarekin lehenengo kontaktua Noise Hole taldean izan zuen, hamasei urterekin. Geroago, bide esperimentalago bati ekin zion Zup taldearekin batera, baina 1997ra arte ez zen bakarka aritzera ausartu. Haren izena Gaztelupeko Hotsak zigiluari lotuta dago; izan ere, Soraluzeko (Gipuzkoa) diskoetxearekin argitaratu ditu orain arteko lan guztiak. Lehenengoa Amets bat(Gaztelupeko Hotsak, 1999) izan zen, Billy Bragg, Nick Cave eta Nick Drakeren eraginpean egindako diskoa. Lan horretatik hasita, lan guztietan hainbat lagun izan ditu alboan; gehienak, Berako musikariak. Beñardo Goietxek (Morau eta Agotak) lagundu dio beti koruetan eta hitzak idazten, adibidez.

759

Petti, 2001. urtean.

Bi urte geroago, Arrazoiak(Gaztelupeko Hotsak, 2001) kaleratu zuen. Arima rockzalea duen diskoa izan arren, folk delakora begira jarri zen bakarlari beratarra, abestiak gitarra eta ahots soilez eratuz. Urte berean, Nafarroako Bertsozale Elkarteak kaleratutako Nafarroa, hitza dantzan bilduman (Gor, 2001) parte hartu zuen, “Isiltasuna oihuka” abestiarekin. Etxeko uztahirugarren lana (Gaztelupeko Hotsak, 2002) izen bereko taldearekin grabatu zuen: Iñigo Telletxea (baxua), Joseba Irazoki (gitarra) eta Aitor Garzia Maikel (bateria). Disko elektrikoa da, Pettik grabatu duen rockeroena. 2003ko Gasteizko Azkena Rock jaialdian aurkeztu zuen, besteak beste The Hellacopters, Steve Earle eta Iggy Pop & The Stooges taldeekin. Halaber, zenbait kontzertu eman zituen Terry Lee Hale songwriter estatubatuarrarekin Euskal Herrian eta Espainian zehar.

760

Etxeko Uzta taldearekin: Iñigo Telletxea, Aitor Garzia ‘Maikel’ eta Joseba Irazoki.

Anari kantariaren Habiak (Esan Ozenki, 2000) diskoan kolaboratu ondoren bi artisten artean sortutako adiskidetasunak Anari ta Petti EP partekatua (Metak-Pil Pil Sessions, 2003) ekarri zuen. Pettik bi abesti konposatu zituen (“Asperkeria” eta “Bergmanen mamuak”) eta Anarik beste bi (“Orbainak” eta “Inon izatekotan”), eta grabatzeko orduan batak bestearen kantuetan lagundu zuen. Lana aurkezteko kontzertu gutxi batzuk eman zituzten elkarrekin. Segidan, bolada batez agertokietatik desagertu zen Petti. Zuzenean jotzeari utzi zion, arazo pertsonalak zirela medio, eta 2006. urtera arte ez zen haren berririk izan. Estepan Urkiaga Lauaxetaren omenezko Ehungarrenean hamaika diskoan (Gaztelupeko Hotsak, 2005) parte hartu ondoren, hura aurkezteko emanaldietan itzuli zen agertokietara. Disko horren grabazioan ezagutu zuen Rafa Rueda (Pi.L.T.), eta, geroztik, harreman estua izan dute bi musikariek. Horrela, Pettiren hurrengo lana beste disko partekatu bat izan zen, Hauxe (Gaztelupeko Hotsak, 2006), Rafa Rueda eta Txuma Murugarrenekin. Abeslari bakoitzak bi kantu eman zituen (Pettirenak, “Argia heldu da“eta “Txomin Iantziren kantua“), hirurek elkarrekin konposatu eta abestutako “Gaua eta kea” bikainaz gain. Disko horretarako, Ekaitz Hernandez (baxua), Natxo Beltran (bateria) eta Rafa Acevesek (teklatuak) osatu zuten talde laguntzailea.

MURUGARREN,_RUEDA_ETA_PETTI

Txuma Murugarren eta Rafa Ruedarekin, ‘Hauxe’ diskoaren aurkezpenean. (Luis Jauregialtzo / Argazki Press)

Bost urtean bakarkako diskorik kaleratu gabe igaro ostean, On (Gaztelupeko Hotsak, 2007) plazaratu zuen, ia erabat berritutako talde batekin grabatutako lana: Joseba Irazoki (gitarra), David Gonzalez (baxua; PI.L.T., Berri Txarrak, Cobra), Ekain Elorza (bateria; Seiurte), Arkaitz Miner (biolina eta mandolina) eta Jexux Aranburu (akordeoia, hammond eta fender rhodes). Rafa Rueda arduratu zen diskoaren ekoizpenaz, eta antzematen da kantuak janzteko moduan. Folk kantu biluziak, blues gordina, soul iluna, pop harribitxiak… topa daitezke doinuen aldetik Pettiren lanik osatuena den horretan. Andoni Tolosa, Xabier Montoia, Mixel Labegerie, JosAnton Artze eta Beñardo Goietxeren hitzak musikatu zituen.

Bere hurrengo lana Awañak izan zen (Bonberenea Ekintzak, 2008), Rafa Aceves pianistarekin (Mamba Beat) Tolosako Bonberenean grabaturiko zuzeneko diskoa. 2009ko uztailean Katarain estudioan sartu zen Barrence Withfield kantari estatubatuarrarekin eta egun gutxitan disko bat grabatu zuten: Barrence Whitfield eta Petti & The Bloodyhotsaks (Bloody Hotsak, 2009). Hainbat kontzertutan aurkeztu zuten diskoa.

PETTI_-_BARRENCE_WHITFIELD

Barrence Whitfield estatubatuarrarekin disko bat grabatu zuen 2009an. (Juxe)

Ondoren, Xabi Garre abeslari eta gitarrista donostiarrarekin (Señor No) kontzertu akustikoak ematen hasi zen. Rock & roll, rhythm & blues eta soul egileen bertsioak eskaintzen zituen bikoteak (Ray Charles, David Bowie, Andre Williams, Jimi Hendrix, Rory Gallagher…), eta horietako batzuk disko batean jaso zituen. Diskoan, besteak beste, Chris Casello gitarristak hartu zuen parte.

Halaber, 2011. urtean Xabier Lete idazle eta kantariaren omenez antolatutako kontzertuetan parte hartu zuen Pettik, Alex Sardui (Exkixu, Gatibu), Eñaut Elorrieta (Ken Zazpi), Mikel Urdangarin, Pier Paul Berzaitz eta beste zenbait musikari, idazle eta bertsolarirekin batera; haren harira, Sortuko dira besteak ikuskizuna sortu zuten 2012n, Euskal Herriko zein nazioarteko abeslari eta taldeen kantuen moldaketak eskaintzeko. Horietan ere parte hartu zuen Pettik.

Halaber, Harkaitz Cano idazlearekin eta Joxan Goikoetxea musikariarekin, Gau beranduan taularatu zuen Pettik 2013an. Urte berean, Balerdi Balerdi taldean jotzen hasi zen.

Testua: Xabier Doncel

Atzera

Zuzenean Putzuzulon

Atzera

Alde hemendik (Awañak)

Atzera

Biharamuna (Usurbil 2914)

Atzera

Argiak errepidean

Zuz: Lander Garro

Atzera

Gordin: Petti

Egilea: Oier Aranzabal

Atzera

Erreka / The River (Apolo, 2016-12-02)

Atzera

Argitasuna (Twobaskos Sessions)

Kantuz 1965-2015. Memoria eta desira (Askoren artean)
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Xalbadorren heriotzean

Astirtitan
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Erramurik gabeko gauak

Egunero

Suerteren bluesa

Hil arte edan

Argiak (N121-A)

Imanol Urbieta, bakarrik eta libre (Askoren artean)
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Uztaiak gora (Ran Roberran)

Xabi ta Petti
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Hideaway

I never cared for you

Baby it's you

Satorra

I got a woman

Díselo

Mr. Jones

Amaren seme

Beltza. Bye, bai, Cash (Askoren artean)

ABESTIAK:

Folsom Prison Blues

Petti eta Barrence Whitfield
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Bat ez bada bertzea

Sugar Falls

Ehiza

Kerosene Men

The Lonesome Cowboy

No Reason

Solasaldia

Veteran's Day

Thousand Dollar Car

Min ixila

Oroitzapenerako kantak III (Askoren artean)

ABESTIAK:

Caminito de Erandio

Oskarria-Burgos 1970

Awañak
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Hitz jarioa

Bera

Aurrera

Sobera erraza

Punk

Lasai

Xalbadorren heriotzean

Ilusio antzuak

Argia heldu da

Erran gabeko hitzak

Izan fedea nigan

Eman eta hartu

Amaiur gaztelu baltza

Itsuak

Alde hemendik

Ene begiek

Ilusio antzuak

On
play_buttonadd_button

On

2007

ABESTIAK:

Oasia

Jakin edo ez jakin

Galdutakoak

Argia heldu da

Eman eta hartu

Xorieri mintzo zen

Erran gabeko hitzak

Argitasuna

Galdera trinkoak

Txomin Iantziri kantua

Hauskorrak

Bakardadea ehizan

Hauxe
play_buttonadd_button

Hauxe

2006

ABESTIAK:

Gaua eta kea

Xoria kantari

Han dena errazagoa da beti

Hodeietan

Txomin Iantziren kantua

Atean joka

Boga boga

Ehungarrenean hamaika. Lauaxeta 2005 (Askoren artean)
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Amayur gaztelu baltza

Anari ta Petti
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Orbainak

Asperkeria

Inon izatekotan

Bergmanen mamuak

Nafarroa, hitza dantzan (Askoren artean)
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Isiltasuna oihuka

Etxeko uzta
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Hitz jarioa

Ziztak irauli

Aurrera

Lagunak

Agurra

Iraganaren putzuan

Pendulua

Punk

Arrazoiak

Nazkatuta

Bera

Eroriko naiz

Biharamuna

Arrazoiak
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Blues gore

Bihotzeko harriak

Ixiltasuna

Sobera erraza

Itsuak

Arrazoiak

Dirdira hori

Alegia

Ilusio antzua

Garaia

Ez pentsatzea

Tabernan

Amets bat
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Bera

Perika

Ilusioa

Lasai

Egun bat gehiago

Askatasunik gabe

Zeru infernu

Kapitalista

Ezinezkoa da

Nick Drake

Zu