2017.12.21
Physis versus Nomos

Physis versus Nomos

  • 1989
  • Donostia
  • Folka

Erantzun IV

Morokila aberatsek esnez
hartzen zuten garaietan
konformatu egiten ginen
elkar mintzatzen etxeetan.

Eta jakinik orain gaudela
inpasse handi batean bezela.
Besteek gure etorkizuna idatziz
eta gu haiek barkamenez jantziz.

Euskaldunak al gara euskararen
oztoporik handiena?
Herria lehen, hizkuntza orain,
ahazturen konplize garela.

Erantzunik gabeko galderak
dira bizitza guztiak.
Koertzioz justifikatuz
gure bizi bereziak.

Erantzunik gabeko galderak.
Erantzuna kenduaraziz bidean.
Koertzioz justifikatuz
nortasuna hausten digutenean