2019.12.26
Raust!

Raust!

  • 2015
  • Bilbo
  • Metala, Rocka

Hitzez

Hitzez azal nahi nizkizuke gauza andana,
hitzez esan nahi nizuke non jaioko ortzadarra.
Hitzez azaldu nahi nizuke bizitza oso laburra dala,
zein luze somatzen dut azken bolada.

Hitzekin ezin azal, senetik kanpo dagoena.

Hitzez azal nahi nizkizuke Lurraren lautadak, borobila bada.
Hitzez azaldu nahi nizuke, zer ikusiko ote, izar bakar baten begiradak.

Hitzekin ezin azal minean barne dagoena.

Hitzen mugetan murgilduta,
hitzez azaltzea baino hitzak azaltzea.