2019.12.26
Raust!

Raust!

  • 2015
  • Bilbo
  • Metala, Rocka

Harriak

Oharkabean, konturatu gabe,
garunak lo zorroan sartu dabez.
Ignoranteen egi, adituen gezur,
senaren tolesduren beldur.

Oharkabean berriz, konturatu gabe,
hitzak galazotu dabez.
Zentzugabekeriaren normalizazioan
zozoak beleari: zer esan, zer pentsa, zer senti.

Itsu, mutu, gor.

Harriak bagara itsu, mutu, gor,
zeinek aginduko du hemen eta hor?

Baina harria da borrokatzeko,
harria apurtzeko.
Baina harria da borrokatzeko,
harria eraikitzeko.