2015.04.07
Ruper Ordorika

Ruper Ordorika

  • 1956
  • Oñati (Gipuzkoa)
  • Folka, Herri kanta, Rocka
  • Webgunea
Bilbo Hiria irratia. 20 urtez euskal taupada (Askoren artean)

PARTAIDEAK

  • Ruper Ordorika, ahotsa, gitarra
  • Rory McLeod, harmonika

EROSI
Guria ostatuan
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Ruper Ordorika, ahotsa, gitarra
  • Jamie Saft, pianoa, Hammond organoa, teklatuak
  • Kenny Wollesen, bateria, bibrafonoa, perkusioa
  • Tony Scherr, kontrabaxua, gitarra elektrikoa
  • Arkaitz Miner, biolina, biola, mandolina

EROSI
Lou Reed, mila esker (Askoren artean)
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Ruper Ordorika, ahotsa
  • Fernando Saunders, baxua
  • Mike Rathke, gitarra
  • Oliver Lee, gitarra
  • Dalibor Mraz, bateria
  • Arkaitz Miner, biolina
  • Paco Loco, panderoa

EROSI
Lurrean etzanda
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Ruper Ordorika, ahotsa, gitarra
  • Simon Edwards, baxua, kontrabaxua
  • Kenny Wollesen, bateria
  • Leo Abrahams, gitarra

EROSI
Azukre koxkorrak
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Ruper Ordorika, ahotsa, gitarra
  • Fernando 'Lutxo' Neira, baxua, ahotsak
  • Hasier Oleaga, bateria
  • Arkaitz Miner, gitarrak, biolina, mandolina

EROSI
Hodeien azpian
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Ruper Ordorika, ahotsa, gitarra akustikoa, gitarra elektrikoa
  • Skuli Sverrisson, baxua
  • Kenny Wollesen, bateria
  • Gerry Z, hammond eta rhodes organoak
  • Stephen Ulrich, gitarra elektrikoa

EROSI
Txinaurriak. Mikel Laboari ikasitako kantuak (Askoren artean)
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Ruper Ordorika, ahotsa, gitarra
  • Hasier Oleaga, bateria
  • Lutxo Neira, baxua
  • Arkaitz Miner, gitarra elektrikoa, loop-a

EROSI
Haizea Garizumakoa
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Ruper Ordorika, ahotsa, gitarra akustikoa
  • Ben Monder, gitarrak
  • Skuli Sverrisson, baxua
  • Kenny Wollesen, perkusioa, bateria

EROSI
Hamar t\'erdietan 10.30 p.m. zuzenean Kafe Antzokian
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Ruper Ordorika, ahotsa, gitarra akustikoa, gitarra elektrikoa
  • Alberto de la Casa, baxua
  • Nando de la Casa, bateria, ahotsak
  • Arkaitz Miner, mandolina, biolina, gitarra akustikoa, ahotsak
  • Dani Perez, gitarra akustikoa, ahotsak
  • David Soler, pedal steel gitarra, sanplerrak, gitarrak

EROSI
Memoriaren mapan
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Ruper Ordorika, gitarra akustikoa eta ahotsa
  • Peck Allmond, tronpeta
  • Chris Lightcap, kontrabaxua
  • Dani Perez, gitarra
  • Jon Piris, kontrabaxua
  • Jamie Saft, hammond, rhodes
  • Fernando Saunders, baxua
  • Kenny Wollesen, perkusioak

EROSI
Henry Bengoa Inventarium
EROSI
Kantuok jartzen ditut
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Jonathan Maron, baxu elektrikoa
  • Ben Monder, gitarrak
  • Kenny Wollesen, bateria
  • Ruper Ordorika, ahotsa, gitarra

EROSI
Ruper Ordorika
EROSI
Hurrengo goizean

PARTAIDEAK

  • Ben Monder, gitarrak
  • Fernando Saunders, baxu elektrikoa
  • Kenny Wollesen, bateria
  • Ruper Ordorika, ahotsa, gitarra

EROSI
Gaur
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Javi Antoñana, gitarra elektrikoa, ahotsa
  • Joseba Tapia, trikitixa, ahotsa
  • Angel Celada, bateria
  • Bixente Martinez, mandolina, gitarra akustikoa
  • Nando de la Casa, teklatuak, perkusioa, ahotsa
  • Iñigo Goldarazena, baxu elektrikoa, ahotsa
  • Ruper Ordorika, ahotsa, gitarra

EROSI
Dabilen harria
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Ben Monder, gitarrak
  • Skuli Sverrisson, baxu elektrikoa
  • Kenny Wollesen, bateria
  • Ruper Ordorika, ahotsa, gitarra

EROSI
So\'ik so\'
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Ruper Ordorika, ahotsa, gitarra
  • Angel Celada, bateria
  • Ben Monder, gitarrak
  • Laurent Vernerey, baxu elektrikoa
  • Jose Gereñu, baxu elektrikoa
  • Nando de la Casa, perkusioa, teklatuak, pianoa
  • Rory McLeod, ahosoinua
  • Josu Zabala, eskusoinua
  • Andrej Olejniczak, klarinetea
  • Bixente Martinez, gitarra akustikoa, mandolina

EROSI
Ruper Ordorika & Mugalaris
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Ruper Ordorika, ahotsa, gitarra
  • Javier Antoñana, gitarra elektrikoa, gitarra akustikoa
  • Amaia Apaolaza, akordeoia
  • Alberto de la Casa, baxua
  • Nando de la Casa, teklatuak, bateria

EROSI
Bilduma bat
play_buttonadd_button
EROSI
Ez da posible
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Javier Antoñana, gitarra elektrikoa, gitarra akustikoa, ahotsa
  • Alberto de la Casa, baxua
  • Nando de la Casa, bateria, perkusioa, teklatuak, pianoa, ahotsak
  • Ruper Ordorika, ahotsa, gitarra elektrikoa, gitarra akustikoa

EROSI
Bihotzerreak
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Kike Arzamendi, pianoa, teklatuak
  • Pedro Bartra, ahotsak
  • Alberto De la Casa, baxua
  • Nando De la Casa, bateria, perkusioa, programazioa
  • Jean Marie Ekai, gitarrak
  • Thierry Farrugia, saxofoia
  • Bixente Martinez, gitarra akustikoa
  • Ruper Ordorika, ahotsa, gitarra
  • Pedro Oses, gitarrak
  • Josu Zabala, trikitixa

EROSI
Ni ez naiz Noruegako errege
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Pedro Bartra, baxua, ahotsak
  • Angel Celada, bateria
  • Frederic Gaillardet, pianoa, teklatuak
  • Bixente Martinez, gitarra elektrikoa, gitarra akustikoa, mandolina
  • Ruper Ordorika, ahotsa, gitarra elektrikoa, gitarra akustikoa

EROSI
Hautsi da anphora
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Angel Celada, bateria
  • Jose Dufourg, baxua
  • Xabier Egidazu, biolina
  • Joseba Erkiaga, flauta
  • Bixente Martinez, gitarra elektrikoa, gitarra akustikoa, mandolina
  • Xabier Olloki, pianoa, teklatuak
  • Ruper Ordorika, gitarra akustikoa, ahotsa
  • Josu Zabala, akordeoia

EROSI
Lurrean etzanda
play_buttonadd_button

Bizitza eder denean

Lurrean etzanda

Ni ez naiz Noruegako errege
play_buttonadd_button

Galtzetan gordetzeko koblak

Ni ez naiz Noruegako errege

Guria ostatuan
play_buttonadd_button

Hamar negu

Guria ostatuan

Dabilen harria
play_buttonadd_button

Martin Larralde

Dabilen harria

Lurrean etzanda
play_buttonadd_button

Atako bandan

Lurrean etzanda

Guria ostatuan
play_buttonadd_button

Kontserba fabrikaren aurrean

Guria ostatuan

So'ik so'
play_buttonadd_button

Etzanda

So'ik so'

So'ik so'
play_buttonadd_button

Crack (pipa bat)

So'ik so'

Txikitatik musika izan du pasio handiena Ruper Ordorikak. Musika ikasitako senideak zituen etxean, eta gurasoen aldetik “ekimen artistikoarekiko begirunea” jaso zuen. Bateriarekin lehenengo, gitarrarekin ondoren… kantuan geroago hasi zen, Gasteizen. “Maiz esaten dut euskaraz hasi nintzela kantuan zegoen gauza debekatuena zelako. Gasteizen hala zen bereziki. Han bazegoen Bergarako mutil bat Gabon Kanta Sariketa batean parte hartu nahi zuena. Enteratu zen bazela oñatiar bat gitarra jotzen zuena eta eskatu zidan berarekin parte hartzeko. Irabazi egin genuen. Horixe izan zen kantuan jende aurrean egin nuen lehen aldia. Bestalde, Natxo de Felipek ezagutzen zituen nire kantutxoak, eta beti egoten zen nik kantuan atera behar nuela esanez. Modu berean esan behar dut kantuan ingelesez hasi nintzela. Beti ikasten nituen bluesak, rocka… Suertea izan nuen hemen, Oñatin ikusi bainituen banan-banan Benito Lertxundi, Xabier Lete, Mikel Laboa, Ez Dok Amairu banatu eta gero. Benito Lertxundik jo zuen egunean, nik hamabost urte nituela-edo, izan nuen berarekin elkarrizketa bat gerora niretzat garrantzitsua izan dena. Kantutegi zaharrean begiratzeko arau batzuk eman zizkidan. Aurretik eta gaur egun ere hori da nire zaletasunik handienetakoa” (1).

370

Ruper Ordorika, 80ko hamarkadan. (Luis Otaegi)

Oñatin jaio arren, Gasteizen hazitako musikaria da Ruper Ordorika. Hara joan zen familia bizitzera, Ruperrek 12 urte zituela. Hortaz, Hautsi da anphora (Xoxoa, 1980) lehen diskoa grabatzeko, Gasteizen ezagututako musikariez inguratu zen: Josu Zabala (Hertzainak), Angel Celada, Xabier Olloki (Potato)… Beste batzuk unibertsitatean ikasten ari zela Bilbon ezagututakoak ziren, Bixente Martinez (Oskorri, Izukaitz) kasu. Ordurako, kultur giroan ezaguna zen Ordorika, bai Gasteizen, bai Bilbon. Hiri horretan, hain zuzen, hainbat idazle gazterekin jarri zen harremanetan, denbora gutxira Pott literatur taldea osatu zutenekin: Bernardo Atxaga, Manu Ertzilla, Joxemari Iturralde, Jon Juaristi eta Joseba Sarrionandia. Horietako gehienek garrantzi handia izan dute Ordorikaren ibilbidean, Atxagak eta Sarrionandiak batez ere.

Hain zuzen, Atxagaren Etiopia (Pott, 1978) liburutik hartutako poemez osatuta zegoen Hautsi da anphora. Euskal kantagintzarentzat une apalak ziren, kantaldi politikoen beherakada zetorren eta artean Rock Radical Vasco delakoa (RRV) azaleratzeke zegoen. Ruper Ordorikaren musika ez zen egokitzen garai hartako ikuspegira, herri kantaren tradizioa eta rocka uztartzen baitzituen poetika hiritar eta moderno batekin. Haatik, diskoak laudorioak jaso zituen kritikarien artean, eta denborarekin euskal kantagintzan ikur bilakatu da. Sustatu.com webguneko erabiltzaileek, euskal diskorik onenen artean, Hautsi da anphora aukeratu zuten bigarren, Hertzainak (Soñua, 1984) lanaren ostean.

367

Lehen Mugalariekin: Nando de la Casa, Angel Celada eta Jose Gereñu. (1983)

Ni ez naiz Noruegako errege (Elkar, 1983) etorri zen ondoren. Aurrekoaren ildo elektro-akustikoan sakondu zuen, baina taldearen soinua eta elkar ulertzea sendotzea ekarri zuen. Disko horretan dago Berandu dabiltza, ziurrenik Ordorikaren abestirik ezagunena dena. Bakarlari oñatiarra lan honetan ausartu zen lehenengo aldiz bere hitzak sartzen, Joseba Sarrionandiak -kartzelan zegoela idatzi zuen Galtzetako koblak-, Joxemari Iturraldek eta Atxagak idatzitakoekin batera.

Denboraldi batez Londresen bizi ostean, Bihotzerreak (Elkar, 1985) kaleratu zuen, eta jarraitzaile gehiago bildu, RRVren unerik indartsuenean. “80an hasi nintzenean, euskaraz egiten ziren kantuen mundua lur jota zegoen (…). Benetan modaz kanpo zegoen esatea kantu bat maite zenuela. Gutxienez rock erradikalekoa izan behar zenuen (…). Jendea aurreko sasoi errebindikatibo eta aski panfletarioaren erreakzio batean zegoen. Ez hemen bakarrik, estatu guztian eta nik esango nuke Europan ere hala zela. Rock erradikalak sekulako bitamina ekarri zion hemen egoerari. Baina aldi berean, mugimendu hori aurrekoaren ukazioan oinarritu zen. Eta hortxe hasi nintzen ni kantuan. Tarte luze batean ez zen egon kantu egilerik, zentzu horretan. Zeuden kantu egileak rock taldeetakoak ziren. Baina zeharo bazterrean utzi zen gitarrarekin irteten zen pertsonaia hori. Sasoi hartan beti taldearekin ibili nintzen. Nahiz eta korronte baten kontra egon naizen, beti izan dut nire entzuleria” (1).

783

‘Ez da posible’ diskoko azalean erabilitako argazkia.

Musikan jarraitu nahi ote zuen zalantzak uxatu ostean, formaz eta interpretazioaz arduratu zen hirugarren diskoan, arlo musikala modu berezian zainduz. Disko horretako hitz guztiak berak idatzitakoak dira. Etenaldia egin zuen disko berrien sorkuntza prozesuari dagokionez, baina kontzertuak emateko aprobetxatu zuen, eta Hertzainak taldearen hirugarren estudioko lanean, Salda badago (Elkar, 1988) diskoan, ekoizle lanetan aritu zen. Segidan, Gasteizko taldea lagundu zuen Europako biran.

1990era arte ez zuen beste diskorik atera, baina ez zen gelditu. Henry Bengoa Inventarium Atxagarekin landutako ikuskizuna taularatu zuen, esaterako. Hurrengo lana, Ez da posible (Gasa-Wea, 1990), Madrilgo diskoetxe batekin argitaratutako lehenengoa izan zen. Rock soinura inoiz baino gehiago hurbildu zen Ordorika lan horretan, eta entzuleria zabalagoa bereganatu zuen, gero eta kontzertu gehiago emanez. Diskoan parte hartutako zenbait musikarirekin (Nando de la Casa, Jose de la Casa eta Javier Antoñana), Mugalaris taldea sortu zuen, eta haiekin grabatu zuen Ruper Ordorika & Mugalaris(Emak Bakia, 1992) disko txikia, Estatu Batuetara sei hilabeterako joan aurretik. New Yorkeko egonaldi hura erabakigarria suertatu zen Ordorikaren ondorengo ibilbidean, inprobisazioaren munduko musikari asko ezagutu eta esperientzia anitz pilatu baitzituen. Aurrerantzean maiz jo du New Yorkeko musikariengana soinu berri baten bila bere diskoetarako.

368

Ruper Ordorika & Mugalaris, 1993an. (Marisol Ramirez)

Lehen urratsa So’ ik’ so’ (Nuevos Medios, 1995) diskoan egin zuen, Ben Monder gitarrista gonbidatuz grabaziora eta euskal musikariekin elkartuz. Aldaketa antzematen zaio soinuan, ehundura berriak lortzeko ahalegina. Hurrengo lanak bide horretan sakontzeko baliatu zituen Ordorikak: Dabilen harria (Nuevos Medios, 1998), Hurrengo goizean (Metak, 2001) eta Kantuok jartzen ditut (Metak, 2003). Hiru diskoak New Yorkeko ospe handiko musikariekin grabatu zituen: Fernando Saunders, Ben Monder, Kenny Wollesen, Skulli Sverrisson eta Jonathan Maron. Tartean lehen zuzeneko diskoa grabatu zuen Bilboko Kafe Antzokian, Ordorika betidanik oso eroso sentitu den aretoan, Mugalaris taldearekin. Bere ibilbideko kantu ezagunenak bildu zituen Gaur (Esan Ozenki, 2000) izeneko lan horretan.

Urte hauetan guztietan Kuban, New Yorken, Galizian, Herrialde Katalanetan, Espainian, Txekian, Ingalaterran eta beste hainbat lekutan aritu da kantari Ruper Ordorika, eta Bernardo Atxagarekin literatura eta musika batzen dituzten emanaldiak egin ditu sarri. Estudioan grabatutako hurrengo diskoa Memoriaren mapan (Elkar, 2006) izan zen. Berriz ere AEBetako musikariekin egindako diskoa izan arren, aurrekoekiko ezberdina da, ahotsa eta gitarra akustikoa baitira kantuen oinarri nagusia. Diskoaren beste berezitasun nagusia hitzetan datza, guztiak Joseba Sarrionandiak lan honetarako beren-beregi idatzitakoak baitira. Kontzertuetan bikote formatuan aurkeztu zuen Ordorikak diskoa, Jon Piris kontrabaxu jotzaileak lagunduta.

781

Ruper Ordorika.

Hala ere, diskoaren aurkezpenekin hasi aurretik, 2006ko urrian bi kontzertu eman zituen Bilboko Kafe Antzokian, Mugalaris taldearen azken sei urteetako aroari agur esateko. Bi kontzertuok ekarri zuten Hamar t’erdietan. Zuzenean(Elkar, 2008).Ordorikarenbigarrenzuzeneko diskoaren argitalpena bi emanaldietatik aukeratutako sei kanturen irudiak jasotzen dituen DVD batez osaturik heldu zen. Urte berean Mugalaris talde eraberrituarekin itzuli da Ordorika kontzertuetara. Hasier Oleaga (bateria), Fernando “Lutxo” Neira (baxua) eta Arkaitz Miner (mandolina, gitarra) dira Mugalaris berriak.

Hiru urte geroago estudiora itzuli zen Ordorika, Haizea Garizumakoa (Elkar, 2009) grabatzeko. Lehen aldiz New Yorken grabatu zuen diskoa, aspaldi lagun bilakaturiko musikariekin: Ben Monder, Skuli Sverrisson eta Kenny Wollesen. Disko honetako hitz eta musika guztiak Ordorikak sortutakoak dira, eta Mikel Laboari eskainitako kantu bat dago, “Sekulabelardiko kantaria“. Geroago, Laboaren beraren kanta bat moldatu zuten, “Gure bazterrak“, Bidehuts zigiluak Laboaren omenez argitaratutako Txinaurriak diskorako.

776

2008ko Euskal Herria Zuzenean jaialdian, taldekide berriekin: Arkaitz Miner (gitarra), Hasier Oleaga (bateria) eta Lutxo Neira (baxua). (Bob Edme)

Hurrengo diskoa ere,Hodeien azpian (Elkar, 2011) New Yorken grabatu zuen, hango musikariekin, baina Ben Monderren ordez, Stephen Ulrich-ek grabatu zituen gitarra gehienak. Hala ere, zuzenekoetan ohiko hiru lagunekin aurkeztu zuen diskoa: Miner, Neira eta Oleaga. Hiru musikari horiekin grabatu zuen Azukre koxkorrak (Elkar, 2013). Ordorikaren ibilbidean oso berezia da disko hori, euskal talde eta abeslarien kantuen bertsioez osaturik dagoelako. Hain zuzen, Hertzainak, Oskorri, Itoiz, Kortatu, Koska, Balerdi Balerdi, Txomin Artola, Mikel Laboa, Delirium Tremens, Xabier Lete, Etxahun Iruri eta Errobiren kantuak grabatu zituen Ordorikak lan horretan.

Bakarkako ibilbidearekin batera, Hiru Truku taldea sortu zuen Ordorikak 90eko hamarkadan, beste bi musikari handirekin: Bixente Martinez eta Joseba Tapia. Euskal kantu tradizionalen interpretazio berri bat eskaini zuen hirukoteak hiru disko goraipatutan: Mendebaleko euskal baladak (Nuevos Medios, 1994), Mendebaleko euskal kantuak (Nuevos Medios, 1997) eta Nafarroako kantu zaharrak (Metak, 2004).

Testua: Jon Eskisabel

  • (1) Argia, 1.918. zenbakia, 2003ko azaroaren 2a

Atzera

Sarri sarri

Atzera

Hiriak

Atzera

'Haizea Garizumakoa' grabatzen

Atzera

Gure bazterrak

Atzera

Egin kontu

Atzera

Martin Larralde

Atzera

Giltz-gordea

Zuz: Angel Katarain

Atzera

Kalegorrian zikloan (Urretxu)

Atzera

Zaindu maite duzun hori (Kafe Antzokia, 2015-12-19)

Guria ostatuan
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Hamar negu

Ireki atea

Kontserba fabrikaren aurrean

Atzo, gaur edo bihar

Mare Nostrum

Mirariaren zain

Aingeru guardakoa

Munduko ostatuetan

Ezetz esatea

Ahots urrunak

Zatoz

Lou Reed, mila esker (Askoren artean)
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Romeo had Juliette

Lurrean etzanda
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Bizitza eder denean

Giltz gordea

Atako bandan

Zerutik gertu ez da ondo egoten

Liluraren ondotik

Euria atergabe

Ordu txiki hoietan

Orain barre, orain negar

Egia da

Itzala

Isidrorena

Azukre koxkorrak
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Sigarrillos Amariyos

Ezekielen prophezia

Sarri, Sarri

Garraztasuna

Txakurren partia

Kanpo

Emazurtz

Izarren hautsa

Nahia

Ama Euskadi

Non duzu zauria?

Gure bazterrak

Haizea Garizumakoa
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Zure etxera noa

Jakin nahi nuke

Urrun, urrun

Haizea Garizumakoa

Argia

Olhabideko bordan

Edertasunaz mintzo

Errekazola

Zorioneko moilan

Joan soseguz

Zuhaitz alferra

Sekulabelardiko kantaria (Mikel Laboari)

Henry Bengoa Inventarium

ABESTIAK:

Hung-Up

Kantuok jartzen ditut
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Haize goxoarena

Zaindu maite duzun hori

Mila legoa

Esan gabeko arrazoia

Ene gogoan zena

Iratzarri

Kantuaren gauza galdua

Ahal bezala

Gauza erabiliak

Euria lagun

Done ezer ezdaezinezko

Lagun erratuena

Ruper Ordorika

ABESTIAK:

Behera eta behera

Lerro zuzena non

Amets gaiztoak ahaztu

Martin Larralde

Egin kontu (5700 kultura ezberdin)

Belauniko

Crack (pipa bat)

Auzo trenean

Hemen nago

Nor da?

Trikuarena

Gaur
play_buttonadd_button

Gaur

2000

ABESTIAK:

Fas fatum

Erruduna

Nor da?

Bye bye gizontxo

37 galdera mugaz bestealde dudan kontaktu bakarrari

Hamabostean behin

Berreziketaren zailtasunari buruz

Galtzetan gordetzeko koblak

Aspaldian

Crack (pipa bat)

Zaldiak negarrez

Geldirik ez egon

Nire furgoi beltza

Ene begiek

Berandu dabiltza

Dabilen harria
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Hemen nago

Martin Larralde

Nor da?

Beltzarana

Amets gaiztoak ahaztu

Lerro zuzena non

Auzo trenean

Ia egunsentia da

Gutunei koblak

Nahia ta dagoena

Gordeta ditudanak

So'ik so'
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Crack (pipa bat)

Egin kontu

Etzanda

Behera eta behera

Xamurragoa zen orduan

Belauniko

Badoa denbora

Lehen pausoa

Etxe aldera

Trikuarena

Ruper Ordorika & Mugalaris
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Agurraren lezioa

37 galdera

Geldirik ez egon

Begira egiezu

Ez da posible
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Urtaroa

Ez da posible

Zaldiak negarrez

The Age of Self

Baltsean

Ene begiek

Ene herrian

Gizona endredaturik

Benetan

On gizona naiz

Aspaldian

Fas fatum *