2018.02.27
Sagarroi

Sagarroi

  • 2000 - 2010
  • Rocka, Reggaea, Ska
  • Webgunea
Haikua
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Iñigo Muguruza, gitarra akustikoak, ahotsa
  • Miren Gaztañaga, ahotsa
  • Carlos Zubikoa, baxua
  • Asier Ituarte, tronboiak, melodika, teklatuak, koruak
  • Iban Larreboure, bateria, kajoia

EROSI
Baleike
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Iñigo Muguruza, gitarra, ahots nagusia
  • Asier Ituarte, tronboia, teklatua
  • Gorka Baskaran, bateria, perkusioa
  • Carlos Zubikoa, baxua
  • Miren Gaztañaga, ahotsa

EROSI
Toulouse
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Carlos Zubikoa, baxua, koruak
  • Asier Ituarte, tronboiak, melodika
  • Iñigo Muguruza, gitarrak, ahots nagusia
  • Gorka Baskaran, bateria, koruak

 
Euria ari duela
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Gorka Baskaran, bateria, perkusioa
  • Iñigo Muguruza, gitarra, ahots nagusia
  • Carlos Zubikoa, baxua, koruak
  • Asier Ituarte, tronboi tenore eta altua

EROSI
Meatzaldea
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Gorka Baskaran, bateria, koruak
  • Iñigo Muguruza, gitarra, ahotsa
  • Carlos Zubikoa, baxua, koruak

 
Meatzaldea
play_buttonadd_button

Bizitza triste eta ederra

Meatzaldea

Toulouse
play_buttonadd_button

Kunbia sol minor-en

Toulouse

Baleike
play_buttonadd_button

Sagarroiak

Baleike

Baleike
play_buttonadd_button

Korsario modernoak

Baleike

Meatzaldea
play_buttonadd_button

X izpiak

Meatzaldea

Haikua
play_buttonadd_button

Berandu da oraindik

Haikua

Baleike
play_buttonadd_button

Basalilia

Baleike

Baleike
play_buttonadd_button

Gu mukizapirik gabe!

Baleike

Baleike
play_buttonadd_button

Viasconen ragga-runba

Baleike

Toulouse
play_buttonadd_button

Ia gainontzekoa lez

Toulouse

Iñigo Muguruzak (ahotsa eta gitarra), Carlos Zubikoak (baxua) eta Gorka Baskaranek (bateria) osatu zuten Sagarroi, 2000. urtean. Joxe Ripiaurekin jorratutako doinu bero eta karibeñoak alde batera utzi eta, proiektu berrian, hardcorea lantzeko asmoa zuen Muguruzak. Horretarako beste bi musikari bildu zituen: Carlos Zubikoa Apurtu taldean aritua zen aurretik, eta Gorka Baskaran Gatazka eta Be Quiet taldeetan. Meatzaldea (Metak, 2001) izan zen taldearen aurkezpen txartela. Izenak iradokitzen zuen bezala, rock doinu ilun eta dentsoak biltzen ditu lan horrek. Hamalau kantuen artean hiru bertsio daude: “En el claro de la luna” (Silvio Rodriguez), “Homo homini lupus” (Beti Mugan) eta “Bizitza triste eta ederra” (Joxe Ripiau).

egb_jpgakikusi2-3.pl.jpeg

Iñigo Muguruza, Carlos Zubikoa eta Gorka Baskaran, Sagarroiko lehen hiru taldekideak. (Alberto Markuerkiaga)

Euskal Herrian ez ezik, Madrilen, Bartzelonan, Suitzan, Zagreben, Belgraden eta Kuban aurkeztu zuen diskoa zuzenean. Hala ere, diskoak ez zuen taldeak espero zuen harrera izan, eta norabide musikala aldatzea erabaki zuen Muguruzak. Joxe Ripiaun taldekide izandako Asier Ituarte tronboi jotzailea sartu zen Sagarroin, eta horrek beste ildo bat ireki zuen: “hardcore-festa-raggamuffin-kontzientea”, Muguruzaren hitzetan (1). Euria ari duela (Metak, 2003) bigarren diskoan islatu zen aldaketa. Gonbidatu ugari izan zituen laukoteak lan horretan: Francis Diez (Doctor Deseo), Amparo Sanchez (Amparanoia), Sergio Ordoñez (Joxe Ripiau, Esne Beltza), Oskar Benas (The Solanos, Fermin Muguruza Dub Manifest), Fernando Gimeno (Kuraia, Estricalla, Matxura, El Corazon del Sapo). Disko honetako kantu guztiak Sagarroik sortutakoak dira.

???????????????????????????????

‘Toulouse’ diskoaren aurkezpenean. (Marisol Ramirez / Argazki Press)

Berehala heldu zen Toulouse (Metak, 2004). “Aniztasuna, elkartasuna, pentsamendu ezkertiarra, herrien kulturen arteko errespetua, nahasketa aberasgarri bat” gogora ekartzen dituelako hautatu zuten hiri horren izena hirugarren diskoa bataiatzeko (2). Joxe Ripiauren diskoetan bezala, zinemari buruzko erreferentziak aurkitu daitezke lan honetako zenbait kantutan (“Bowling for Colombine“, “Ez eman begirik“…), eta diskoaren azalean Anthony Quinn aktorea ageri da. Ska eta reggae doinuak finkatu ziren taldean eskaintzan, eta doinu latinoetara ere zabaldu zen. Afrika Bibang kantariak (Etsaiak) lagundu zuen ahotsean.

Laukotea boskote bihurtu zen laugarren diskoan, Baleike-n (Kasba Music, 2006). Miren Gaztañaga aktorea sartu zen taldean abeslari gisa. Aurretik, 200ean, Antzerkiola Imaginarioa antzerki taldearen Ezekiel ikuskizunean lan egin zuten elkarrekin Sagarroik eta Gaztañagak. Beste berrikuntza bat diskoetxe aldaketa izan zen. Metak desagertu ostean, Katalunian aurkitu zuen Sagarroik bere lan berria argitaratzeko etxea, Kasba Music. La Kinki Beat eta Cheb Balowskiren diskoetxe berbera. Disko beroa eta alaia da Baleike, “taldeak bizi izan duen une on batean sortu da, gauza politak gertatu dira taldearen inguruan”, azaldu zuen Muguruzak (3). Anekdota gisa, flamenko doinuetara hurbildu zen taldea disko honetan, Marco Viascon galiziarraren bertsio bat egiteko (“Viasconen ragga-runba“). Halaber, Muguruzaren aita zenari egindako omenaldiak ixten du diskoa (“Bihotzaren minean“).

3745

Iban Larreboure, Iñigo Muguruza, Miren Gaztañaga, Asier Ituarte eta Gorka Baskaran, ‘Haikua’ diskoa grabatu zuen boskotea.

Sagarroiren bosgarren eta azken diskoa hiru urte geroago heldu zen, Haikua (Sagarroi Ekoizpenak, 2009). Autoekoizpenera jo zuen boskoteak lana argitaratzeko, diskoetxeekin “zenbakiek ez dutelako ematen” (4). Jatorrizko taldekideetako batek, Gorka Baskaranek, taldea utzi eta Iban Larrebourek hartu zuen haren lekua disko honetan. Kantu guztien hitzek Japoniako haiku poemen 17 silabako egitura dute, eta Iñigo Muguruzak eta Karmelo Jaio idazleak idatzitakoak dira. Diskoak soinu akustikoa du, eta aurreko lanak baino pausatuagoa eta malenkoniatsuagoa da.

Diskoa plazaratu eta urtebetera taldea desegiteko erabakiaren berri eman zuen Sagarroik.

Iñigo Muguruzak Lurra taldea sortu zuen 2012n.

Testua: Jon Eskisabel

  • (1) Entzun! aldizkaria, 2003-04-12
  • (2) Gaztezulo aldizkaria, 48. zenbakia, 2005. urtea
  • (3) Berria, 2006ko abenduaren 24a
  • (4) Berria, 2009ko apirilaren 25a
Berandu da oraindik

Berandu da oraindik

Zuz: Ander Odriozola

Atzera

Berandu da oraindik

Zuz: Ander Odriozola

Haikua
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

O leonzinho

Bakardadea

Doktrinarik ez

Berandu da oraindik

Euskal ametsak

Bread and Roses

Askatasuna

Basabelarra

Ariman kea

Elur malutak

Haizearen txistua

Herriko plazan

Negarrez

Baleike
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Korsario modernoak

Basalilia

Radiochango

Sagarroiak

Gu mukizapirik gabe!

Libre

Viasconen ragga-runba

Kaos artistikoa

Siesta

Bihotzaren minean

Irungo AEK-ko beteranoak (Askoren artean)
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Istorio bakarra

Toulouse
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Ia gainontzekoa lez

Dana ongi da

Bowling for Colombine

Oinez

Anthony Queen

Tonton Macoute

Ez eman begirik

Kunbia sol minor-en

Naïf

Neska txinatarra

Isilunea

Zirkoan beti

Com gairebé tota la resta

Makala Oinez

Euria ari duela
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Nahi dudan guztia

Komantxeroak

Istorio bakarra

Jo-jo

Beldurrik gabeko emakumeak

Argazki batez

Euria ari duela

Begi estalitako indioa

Patxamama

Loren

Ehun metrotako begirada

Hondoko itsasoa

Topa!

Meatzaldea
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

X izpiak

Irribarrea

Ezin soseauk

Sagarroiak

Homo homini lupus

Bizitza triste eta ederra

Ehun mila junkie etzanda

Ta miresgarria ez dela ezer

Iglu

Murphy

Papa miseriaren ametsgaiztoa

En el claro de la luna

Hutsik (punk-rock)

Hotzikara