2019.03.27
Serge

Serge

  • 1975
  • Zarautz (Gipuzkoa)
  • Popa
Ispilu hautsien gainean

Ispilu hautsien gainean

Egilea: Nestor Urdanpilleta

Ahantzi ez nazazun

Ahantzi ez nazazun

Egilea: Nestor Urdanpilleta

Atzera

Ispilu hautsien gainean

Egilea: Nestor Urdanpilleta

Atzera

Ahantzi ez nazazun

Egilea: Nestor Urdanpilleta

Behin batean udazkena

BEHIN BATEAN UDAZKENA,
ETA GAUA MENDEETAN ZEHAR
ISILTASUNA ATERTU GABE ORBAINETAN
HERDOILDUTAKO FABRIKA ZAHARRAK
ETA ILUNTASUNA BESTERIK EZ
LARRUA ALDATZEA BEHARTUTAKO SUGEEN
BEGIETAN

ABANDONATUTAKO GELTOKIAK IZAN GARA NOIZBAIT
INORK BEGIRATZEN EZ DUEN ARGAZKI ZAHARRA SENTITU GARA

BEHINOLA EGUZKITAN EGON ETA GERO
ERORITAKO HOSTO LEHORRAK
MALKOEI ATSEDEN EMAN ETA, LURRIK EZ DUEN HERRIA,
FALTA ZARENETIK LANBROAK ARRATSERO
IDATZITAKO BIOGRAFIA
BIZITZA GORDINAGOA DA
BIHOTZA JOSTEKO MAKINATIK PASATZEAN

ABANDONATUTAKO GELTOKIAK IZAN GARA NOIZBAIT
INORK BEGIRATZEN EZ DUEN ARGAZKI ZAHARRA SENTITU GARA

BEHIN BATEAN UDAZKENA,
ETA GAUA MENDEETAN ZEHAR