2017.01.03
Skunk

Skunk

  • 1990 - 2006
  • Hendaia (Lapurdi)
  • Ska-rocka
Gure Irratia, zure rokanrrola (Askoren artean)
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Rafa Rodrigo, gitarra, ahotsa
  • Kristof Saint Georges, baxua
  • Iñaki Plaa, bateria, koruak
  • Xabi Leon, teklatuak, koruak, pandereta
  • Alexandra Theard 'Xaxa', saxofoia
  • J.S., tronpeta

EROSI
Giltzak
play_buttonadd_button

Giltzak

2004 - Gor

PARTAIDEAK

  • Rafa Rodrigo, gitarra eta ahotsa
  • Iñaki Plaa, bateria, perkusioak eta ahotsa
  • Kristof Saint Georges, baxua
  • Patxi Delpech, gitarra eta ahotsa
  • Filipe Aldako, tronpeta
  • Frank Lopepe, tronboia
  • Alexandra Theard "Xaxa", saxofoia, Zugarramurdiko flauta eta oihua
  • Xabi Leon, teklatuak eta ahotsa
  • Celine Ditxarri, harpa

 
Kinki

Kinki

2002 - Metak

PARTAIDEAK

  • Iban Alzue, gitarra, ahotsa
  • Iñaki Plaa, bateria, perkusioak, ahotsa, e-volv 
  • Kristof Saint Georges, baxua, ahotsa
  • Filipe Aldako, tronpeta, saxofoia, ahotsa
  • Stephane Paulini "Pollux", tronboia
  • Rafa Rodrigo, gitarra, ahotsa

 
Skunk #1

PARTAIDEAK

  • Fidel Perrot, ahotsa, teklatuak
  • Goiatz Arizkorreta, saxofoi altua
  • Iban Alzue, gitarra, ahotsak
  • Kristof Saint Georges, baxua
  • Julio Folgueras "Momo", atabalak
  • Filipe Aldako, tronpeta, ahotsa
  • Stephane Paulini "Pollux", tronboia, ahotsak
  • Rafa Rodrigo, gitarra, ahotsak

 
Enbata
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Julio Folgueras "Momo", atabalak, perkusioak
  • Kristof Saint Georges, baxua
  • Iban Alzue, gitarra, ahotsak
  • Rafa Rodrigo, gitarra, ahotsak, gitarra klasikoa, gitarra tailandarra, txarangoa, kina
  • Fidel Perrot, ahotsa, teklatuak
  • Stephane Paulini "Pollux", tronboia, ahotsa
  • Filipe Aldako, tronpeta, ahotsak, zubazofona
  • Goiatz Arizkorreta, saxofoi altua, ahotsak

 
Lankktalo
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Fidel Perrot, ahotsa, teklatuak
  • Rafa Rodrigo, gitarra, ahotsa
  • Iban Alzue, gitarra, ahotsa
  • Lisa Martinez Lizardui, saxofoia, ahotsa
  • Filipe Aldako, tronpeta
  • Juanjo Garcia, perkusioak, ahotsa
  • Kristof Saint Georges, baxua
  • Julio Folgueras "Momo", bateria
  • Stephane Paulini "Pollux", tronboia, ahotsa

 
Eh beh, ze pasatzen da??

PARTAIDEAK

  • Juanjo Garcia, atabalak
  • Kristof Saint Georges, baxua
  • Christophe Donnat, gitarra, ahotsa
  • Iban Alzue, gitarra bakarlaria, ahotsak
  • Fidel Perrot, teklatuak, ahotsak
  • Stephane Paulini 'Pollux', tronboia
  • Lisa Martinez Lizardui, saxofoia
  • Filipe Aldako, tronpeta

 

Skunk 1990ean sortu zuten Hendaiako lau gaztek, eta lehen urteetan punk doinuak jorratu zituzten. Bost urte geroago haize atala sartu zen, eta horrela hasi ziren reggae, ska eta punk musikak nahasten. Ipar Euskal Herriko zenbait taldek sortutako ZTK (Zimako Talde Koordinakuntza) elkartearen bidez argitaratu zuten lehen diskoa, Eh beh, ze pasatzen da?? (1996), eta “Argi gogoan” kantuari esker hasi zen ezagun egiten Skunken izena, hala Ipar Euskal Herrian nola Hego Euskal Herrian, talde askok lortzen ez dutena. Urte berean Herri Urrats Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko jairako kantua sortzeko enkargua jaso zuen. Orduz geroztik musikari ugari pasatu dira taldetik, baina taldekide kopurua ez da sekula zazpitik jaitsi, batzuetan 11 ere izateraino. Estiloak nahasteko eta agertokian jarduteko moduagatik, Mano Negra izan da taldearen erreferentzia nagusia; hain zuzen, Mano Negra illegal omenezko disko bilduman parte hartu zuten, “Indios de Barcelona” kantuaren moldaketarekin.

Ez da harritzekoa, beraz, Esan Ozenki diskoetxeak arreta jarri izana euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez abesten zuen taldean. Lankktalo (1997) Kaki Arkarazorekin grabatu zuten, eta segidan Euskal Herritik kanpora jotzen hasi zen: Bretainian, Katalunian, Belgikan, Italian, Ipar Irlandan… Halaber, izen handiko artistekin partekatu zituen agertokiak: Laurel Aitken, Sargento García, Lee Perry, Mad Professor, Tagada Jones, Def Con Dos, Kargols, Voodoo Glow Skulls… Esperientzia ugari izan ostean, estudiora itzuli zen taldea, Enbata (Esan Ozenki, 1999) hirugarren diskoa grabatzeko, berriz ere Kaki Arkarazorekin. Taldearen izpiritu nazioartekoak eta taldekideen jatorri ezberdinek hibrido musikal berezia sortu zuten beste behin, reggae, ska, hardcore, jazz, hip hop, raï eta Hungariako musika zingaroa nahastuz. Kolaboratzaileen artean, Beñat Axiari eta Bordeleko Rageous Gratoons taldea zeuden. Hitzetan berriz, umorea, kritika, ironia eta konpromezu soziala ageri zituzten.

Taldearen sorreraren hamargarren urteurrena ospatzeko, zenbait ekimen abian jarri zituen Skunkek. Skunk Diskak zigilua eta banatzailea sortu zituen, aurrerantzean bere lanak ekoizteko. Hala ere, diskoak beste diskoetxe baten lizentziarekin argitaratu izan ditu, Espainiako zein Frantziako estatuetan. Zigilu propioa zabaltzeko, Skunk #1 bilduma (2000) kaleratu zuen, bitxikeriez eta argitaratu gabeko kantuez osatua. Euskal Herria Zuzenean jaialdirako 1999an egindako kantua, The Clash taldearen “Kontrol osoa“, eta Laurel Aitken jamaikarraren kolaborazioa dira horietako batzuk. Horrez gain, Quebecen eta Libanon aritu zen jotzen 2000ko ekainean.

Hurrengo lana, Kinki (Metak, 2002), Belgikan grabatu zuten, Andre Gielen soinu teknikariaren estudioan. Skunken ohiko nahasketa eskaintzen du laugarren disko horrek, ska, reggae, punk eta rock-and-roll doinuak biltzen ditu, eta, bilakaera antzematen bada ere, estiloz sailkaezina izateko joerari eutsi zion taldeak. Italieraz abestutako kantu bat dago lan horretan, “Ti amo ancora”, eta amodioa ez ezik, faxismoaren hedapena, Batasunaren legez kanporatzea eta bestelako gaiak ditu hizpide.

1805

Skunk taldea 2004. urtean. (Gaizka Iroz)

Beste bost taldekide sartu ziren Giltzak (Gor, 2004) diskoaren grabazioan. Aurrera jo eta ateak ireki beharraren ideia adierazi nahi izan zuten izenburuan. Ezohiko soinu teknikari batekin grabatu zuten, Karlos Osinagarekin (Lisabö), eta, ohi bezala, ska, reggae, punk, rock, hardcore eta ekialdeko doinuak batzen ditu. Lan hori aurkezteko Suitzan eta Belgikan aritu zen taldean, Euskal Herrian ez ezik. Hala ere, gero eta gehiago dira kanpoan eskaintzen dituen emanaldiak.

Skunk Diskaken azken argitalpena International Reggae Martxaska bilduma bikoitza (2005) izan zen. Skunkekin lotura duten nazioarteko 36 talde biltzen ditu, besteak beste, The Special Guest (Berlin), Persiana Jones (Torino, Italia), Antidoping (Mexiko), 99% FAT (Melbourne, Australia), Inadaptats (Katalunia), The Moon Invaders (Belgika)….

Hasieratik aldaketa ugari izan ziren Skunkeko taldekideen artean, baina bizkarrezurra berbera izan zuen: Kristof Saint Georges (baxua), Rafa Rodrigo (gitarra, ahotsa) eta Filipe Aldako (tronpeta). Rafa Rodrigo Willis Drummond taldean ari da gaur egun, eta Iban Rusiñolek The Sparteens sortu zuen duela urte batzuk. Bertan Skunk-eko beste taldekide ohi batekin elkartu zen: Stephane Paulinirekin.

Testua: Jon Eskisabel

Gure Irratia, zure rokanrrola (Askoren artean)
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Eta lurra itzulika

Giltzak
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Dena ongi doa

CFP2T

Nolakoak gara

Zer bitxia

L'été

Egunero

Giltzak

P'adelante

Kein mensch ist illegal

AK eguna

Haizea salgai

Giltzak
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Nolakoak gara

Goazen

Dena ongi doa

Haizea salgai

Jai bukaezina

Zu zeu

Chut! On fait du bruit (Askoren artean)

ABESTIAK:

L'homme a la massue

Mano Negra illegal (Askoren artean)

ABESTIAK:

Indios de Barcelona

Kinki

Kinki

2002

ABESTIAK:

Ikutu gabe

Kinki

Etor daitezela

Ti amo ancora

Ibantxo

Kuzeb 10 PM

Tartalo

I forokomantzé

Galdera berbera

Kontrol

Banopzioa

Zu zeu

Dbktuta

Gaztetxeak martxan!! (Askoren artean)
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Etor daitezela

Skunk #1

ABESTIAK:

Yo no soy rasta

Dub lanetik

Zutik

Bailando Ska

Sorgin

Goazen

Gilipollas

Maria Txutxena

Jira ta bira

Kontrol osoa

Ongi etorki

Herri urrats '96

Edan nuen gau guztian

Bartzelonako indioak

100 Mph

Ale Txomin

Ongi gaizki

Bai bai bai

Bai baleki

EHZ '99

Rafaren farra Nafarroan

Enbata
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Enbata

Etsipena

Bixentenia 1

Gauza gogorrak eta gauza biguinak

I Will Die

Dirua

Matte Dub

Jai bukaezina

Hapetenia Ska Jazz Ensemble

Mr. Puet Puet

N-áj foszt tu lînga miny (Edan nuen gau guztian)

Ongi etorki

Rock in Time

Mangeons du poulet (Oilaskoa jan dezagun)

Jiratabira

Txine Goody Paradise

Bixentenia 2

Herbestaldia

Lankktalo
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Ongi gaizki

Lankktalo

Skutxa

Gilipollas

Skasalda

Potota / Zakila

Eperra

Zutik

Maria Txutxena

Skimalak

Ale Txomin

Basajaun bezala

Bad Manu

Goazen

La rosa

Herri Urrats 96

Eh beh, ze pasatzen da??

ABESTIAK:

Argi gogoan

Eskunk beltza

Ttipi ttapa

Hendaia

Eh beh, ze pasatzen da??

Jon eta Maritxu

Koropiloa

Skultura

Hektoren Tripia

Bizian ibil

Sorgin

Ez ez ez (zuzenean)

Bailando ska (zuzenean)

Bai bai bai