2017.05.08
Sorotan Bele

Sorotan Bele

  • 1992 - 1996
  • Folk-rocka

Atzera

Mundu hegian
play_buttonadd_button
EROSI

Mundu hegian

1994 - Elkar


  • Mundu hegian(Musika: Mikel Errazkin-Hitzak: Itxaro Borda)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook iconhitzak icon
  • Irix nait(Musika eta hitzak: Mikel Errazkin)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook iconhitzak icon
  • Cora(Musika eta hitzak: Mikel Errazkin)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook iconhitzak icon
  • Crow's jigs(Musika: Eskoziako herrikoia)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Ezezagunen abestia(Musika eta hitzak: Mikel Errazkin)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook iconhitzak icon
  • Sing-sing-ati-ko folk&rolla(Musika eta hitzak: Mikel Errazkin)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook iconhitzak icon
  • Jeckill doktorea(Musika: Mikel Errazkin)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Aterki berdea(Musika eta hitzak: Mikel Errazkin)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Gorritxo(Musika eta hitzak: Mikel Errazkin)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook iconhitzak icon
  • Datorrena, datorrela(Musika eta hitzak: Mikel Errazkin)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook iconhitzak icon
  • Hilargi non zaude?(Musika eta hitzak: Mikel Errazkin)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook iconhitzak icon

Formatua: CD-LP


Iraupena: 45' 51"


Argi kodea: ELK-398


Azala: Mikel Louvelli


PARTAIDEAK

  • Mikel Errazkin, programazioak, ahotsak
  • Mikel Izulain, biolina
  • Gorka Sarriegi, ahotsa, gitarra elektrikoa
  • Urbil Artola, gitarra akustikoa, tin & low whistle-a, ahotsak
  • Ixiar Amiano, Hammond organoa, pianoa, teklatuak
  • Ritxi Salaberria, baxua
  • Aitor Etxaniz, baxua

GRABAZIOA

Elkar estudioa (Donostia), 1994ko udazkena


SOINU TEKNIKARIA

Cesar Ibarretxe


EKOIZLEA

Mikel Errazkin


GENEROAK

Folk-rocka, Popa

Euskadi Gazteak antolaturiko maketa lehiaketak egin zuen ezagun Sorotan Bele. Hondarribiko eta Lezoko zazpi gaztek (17-18 urte ingurukoak ziren gehienak) osatu zuten, 1992an: Gorka Sarriegi (ahotsa, gitarra), Mikel Errazkin (flauta), Ritxi Salaberria (baxua), Aitor Etxaniz (bateria), Ixiar Amiano (teklatuak, pianoa), Urbil Artola (ahotsa, gitarra) eta Mikel Izulain (biolina). Txomin Artola kantariaren etxean -Urbil haren semea da- grabatutako maketa batekin aurkeztu ziren aipatutako lehiaketara, eta sari nagusia irabazi zuten. Elkar diskoetxeak taldearen aldeko apustua egin aurretik, maketako hainbat kantu oso ezagunak ziren, eta taldekideak berak ere harrituta zeuden. Uste baino azkarrago gertatzen ari zen dena. Udako agenda kontzertuz beteta zeukaten diskoa argitaratu aurretik. Sorotan Bele (Elkar, 1993) udaberrian kaleratu zen, eta oso denbora gutxian izugarrizko oihartzuna izan zuen, “Arratsalde honetan”, “MariƱelaren zai” eta “Zortzi orduko ekaitza” kantuei esker, besteak beste. Sorotan Beleren emanaldi kopurua are gehiago handitu zuen diskoak, eta urtebetean 20.000 ale saldu ziren.

SOROTAN BELE

Gorka Sarriegi eta Ritxi Salaberria, Sorotan Beleren hastapenetan.

Sarriegi eta Errazkin ziren taldearen buruak, musika eta hitzak sortzeaz arduratzen zirenak. Euskal folkaren esparrura hainbat berritasun ekarri zituen Sorotan Belek: Irlandako doinu eta harmonien aberastasuna, rockaren kadentziak eta freskotasuna. Osagai horiekin, adin guztietako entzuleekin bat egitea lortu zuen, rock taldeen nagusitasunari lehia eginez. Lehen disko hartan, Txomin Artolaren aholkularitza jaso zuten, eta Iker Goenaga trikitilariak ere parte hartu zuen diskoan, Joxe Mari Irastortzarekin batera.

Donostiako Viktoria Eugenia antzokian aurkeztu zuen Sorotan Belek bere bigarren diskoa, Mundu hegian (Elkar, 1994), Festaroa 94 egitarauaren barnean. Mikel Errazkinek sortu zituen doinu guztiak, baita hitz gehienak ere. Hilabete batzuk lehenago jasandako buruko tronbosiaren ondorioz, txirula jotzeari eta zuzeneko emanaldietan aritzeari utzi behar izan zion Errazkinek, eta konposizioan jarri zuen arreta. Estilo aldetik aldaketarik ez badago ere, taldeetan ohikoa den bilakaera erakusten du diskoak: musikariak trebatuagoak dira, eta kantuak landuagoak. Halaber, soinua gogortzeko eta pop-rock aldera jotzeko joera ageri da. Diskoak ez zuen aurrekoaren zirrara sortu, baina, hala ere, “Sing-sing-ati-ko folk&rolla” eta “Jeckill doktorea” kantuek jendearengana iristeko taldearen gaitasuna baieztatu zuten.

796

Sorotan Bele (1996): Urbil Artola, Ixiar Amiano, Mikel Izulain, Gorka Sarriegi, Aitor Etxaniz (makurtuta), Ritxi Salaberria eta Mikel Errazkin.

Ia hastapenetatik taldea murgilduta zegoen zirimola baretzen hasi zen bigarren diskoa kaleratu eta gero. Kontzertu kopurua murriztu egin zen, eta hurrengo diskoa prestatzeko denbora gehiago hartu zuen taldeak. Hortaz, 1996ra arte ez zen iritsi hirugarren diskoa, eta, Elkarren ordez, Errazkinek sortutako Hirusta diskoetxeak kaleratu zuen.Jonen kezkak diskoan, pop-rock amerikarrera jo zuen taldeak, gitarrari protagonismo handiagoa emanez, eta Irlandako folkaren kutsua bigarren lerroan gordez. Kantuen konposizioa taldean landu zuten, baina Mixel Ducauren (Errobi, Zaldibobo) laguntza izan zuten. Hala ere, diskoak ez zuen oihartzun handirik izan, eta espero baino lehen, 1996ko urrian, desegin egingo zela jakinarazi zuen taldeak. Lau urtean hiru disko atera eta hamaika kontzertu eman ondoren pilatutako nekea eta talde barruko ardurak kanpoko zereginekin bateratzeko ezintasuna aipatu zituzten Sorotan Beleri azkena emateko arrazoien artean.

Donapaleun eta Bilboko Kafe Antzokian agurreko emanaldiekin hasi ondoren, 1996ko azaroaren 30ean eman zuen Sorotan Belek azken kontzertua, Irungo Amaia antzokian. Handik gutxira kaleratu zen bi urte lehenago Donostiako Viktoria Eugenia antzokian egindako kontzertuaren bideoa. Sorotan Bele berriz elkartzeko aukeraz hitz egin izan dute taldekideek urte hauetan, baina oraingoz ez da horrelakorik gertatu.

Taldea desegin eta gero, Gorka Sarriegik bakarkako pop disko bat kaleratu zuen, Gorka Sarriegi (Hirusta Records); Ritxi Salaberriak hainbat taldetan parte hartu du (Orgasmic Toothpics, Zaldibobo, Bidaia, Samar, Los Del Gas…) eta musikari askorekin kolaboratu du (Amaia Zubiria, Pantxoa eta Peio, Mikel Markez…); Mikel Errazkinek hainbat disko kaleratu zituen, bai bereak eta bai beste artista batzuenak, Hirusta diskoetxean, harik eta 2008. urtean zendu zen arte.

Testua: Jon Eskisabel