2017.05.08
Sorotan Bele

Sorotan Bele

  • 1992 - 1996
  • Folk-rocka

Atzera

Victoria Eugenia antzokian, zuzenean
 

Victoria Eugenia antzokian, zuzenean

1996 - Larrazabal


  • Jeckill dotorea(Musika: Mikel Errazkin)
    facebook iconfacebook icon
  • Datorrena datorrela(Hitzak eta musika: Mikel Errazkin)
    facebook iconfacebook iconhitzak icon
  • Uxo zuria(Hitzak eta musika: Gorka Sarriegi)
    facebook iconfacebook icon
  • Aterki berdea(Hitzak eta musika: Mikel Errazkin)
    facebook iconfacebook icon
  • Ezezagunen abestia(Hitzak eta musika: Mikel Errazkin)
    facebook iconfacebook icon
  • Irix nait(Hitzak eta musika: Mikel Errazkin)
    facebook iconfacebook icon
  • Ilundu-txa(Hitzak eta musika: Gorka Sarriegi)
    facebook iconfacebook icon
  • Aspaldiko kontu bat(Musika: Herrikoia / Moldaketa: Mikel Errazkin)
    facebook iconfacebook icon
  • Amaren besoetan(Hitzak eta musika: Gorka Sarriegi)
    facebook iconfacebook icon
  • Arratsalde honetan(Hitzak eta musika: Gorka Sarriegi)
    facebook iconfacebook icon
  • Gorritxo(Hitzak eta musika: Mikel Errazkin)
    facebook iconfacebook icon
  • Sing-sing-ati-ko folk & rolla(Hitzak eta musika: Mikel Errazkin)
    facebook iconfacebook icon
  • Mundu hegian(Hitzak: Itxaro Borda-Musika: Mikel Errazkin)
    facebook iconfacebook icon
  • Amodioaren eza(Musika: Mikel Errazkin, Mikel Izulain)
    facebook iconfacebook icon
  • Argiaren hiria(Hitzak eta musika: Gorka Sarriegi)
    facebook iconfacebook icon
  • Ilundu aurretik(Hitzak eta musika: Gorka Sarriegi)
    facebook iconfacebook icon
  • Gari(Hitzak: Gorka Sarriegi-Musika: Sorotan Bele)
    facebook iconfacebook icon

Formatua: VHS


Iraupena: 65'


Azala: Manolo Gil


PARTAIDEAK

  • Ixiar Amiano, teklatuak
  • Aitor Etxaniz, bateria
  • Urbil Artola, gitarra, ahotsa
  • Mikel Errazkin, teklatuak, programazioa
  • Mikel Izulain, biolina
  • Ritxi Salaberria, baxua
  • Gorka Sarriegi, ahotsa, gitarra elektrikoa

GRABAZIOA

Viktoria Eugenia antzokia (Donostia), 1994. urtea


SOINU TEKNIKARIA

Jean Phocas


GENEROA

Euskadi Gazteak antolaturiko maketa lehiaketak egin zuen ezagun Sorotan Bele. Hondarribiko eta Lezoko zazpi gaztek (17-18 urte ingurukoak ziren gehienak) osatu zuten, 1992an: Gorka Sarriegi (ahotsa, gitarra), Mikel Errazkin (flauta), Ritxi Salaberria (baxua), Aitor Etxaniz (bateria), Ixiar Amiano (teklatuak, pianoa), Urbil Artola (ahotsa, gitarra) eta Mikel Izulain (biolina). Txomin Artola kantariaren etxean -Urbil haren semea da- grabatutako maketa batekin aurkeztu ziren aipatutako lehiaketara, eta sari nagusia irabazi zuten. Elkar diskoetxeak taldearen aldeko apustua egin aurretik, maketako hainbat kantu oso ezagunak ziren, eta taldekideak berak ere harrituta zeuden. Uste baino azkarrago gertatzen ari zen dena. Udako agenda kontzertuz beteta zeukaten diskoa argitaratu aurretik. Sorotan Bele (Elkar, 1993) udaberrian kaleratu zen, eta oso denbora gutxian izugarrizko oihartzuna izan zuen, “Arratsalde honetan”, “MariƱelaren zai” eta “Zortzi orduko ekaitza” kantuei esker, besteak beste. Sorotan Beleren emanaldi kopurua are gehiago handitu zuen diskoak, eta urtebetean 20.000 ale saldu ziren.

SOROTAN BELE

Gorka Sarriegi eta Ritxi Salaberria, Sorotan Beleren hastapenetan.

Sarriegi eta Errazkin ziren taldearen buruak, musika eta hitzak sortzeaz arduratzen zirenak. Euskal folkaren esparrura hainbat berritasun ekarri zituen Sorotan Belek: Irlandako doinu eta harmonien aberastasuna, rockaren kadentziak eta freskotasuna. Osagai horiekin, adin guztietako entzuleekin bat egitea lortu zuen, rock taldeen nagusitasunari lehia eginez. Lehen disko hartan, Txomin Artolaren aholkularitza jaso zuten, eta Iker Goenaga trikitilariak ere parte hartu zuen diskoan, Joxe Mari Irastortzarekin batera.

Donostiako Viktoria Eugenia antzokian aurkeztu zuen Sorotan Belek bere bigarren diskoa, Mundu hegian (Elkar, 1994), Festaroa 94 egitarauaren barnean. Mikel Errazkinek sortu zituen doinu guztiak, baita hitz gehienak ere. Hilabete batzuk lehenago jasandako buruko tronbosiaren ondorioz, txirula jotzeari eta zuzeneko emanaldietan aritzeari utzi behar izan zion Errazkinek, eta konposizioan jarri zuen arreta. Estilo aldetik aldaketarik ez badago ere, taldeetan ohikoa den bilakaera erakusten du diskoak: musikariak trebatuagoak dira, eta kantuak landuagoak. Halaber, soinua gogortzeko eta pop-rock aldera jotzeko joera ageri da. Diskoak ez zuen aurrekoaren zirrara sortu, baina, hala ere, “Sing-sing-ati-ko folk&rolla” eta “Jeckill doktorea” kantuek jendearengana iristeko taldearen gaitasuna baieztatu zuten.

796

Sorotan Bele (1996): Urbil Artola, Ixiar Amiano, Mikel Izulain, Gorka Sarriegi, Aitor Etxaniz (makurtuta), Ritxi Salaberria eta Mikel Errazkin.

Ia hastapenetatik taldea murgilduta zegoen zirimola baretzen hasi zen bigarren diskoa kaleratu eta gero. Kontzertu kopurua murriztu egin zen, eta hurrengo diskoa prestatzeko denbora gehiago hartu zuen taldeak. Hortaz, 1996ra arte ez zen iritsi hirugarren diskoa, eta, Elkarren ordez, Errazkinek sortutako Hirusta diskoetxeak kaleratu zuen.Jonen kezkak diskoan, pop-rock amerikarrera jo zuen taldeak, gitarrari protagonismo handiagoa emanez, eta Irlandako folkaren kutsua bigarren lerroan gordez. Kantuen konposizioa taldean landu zuten, baina Mixel Ducauren (Errobi, Zaldibobo) laguntza izan zuten. Hala ere, diskoak ez zuen oihartzun handirik izan, eta espero baino lehen, 1996ko urrian, desegin egingo zela jakinarazi zuen taldeak. Lau urtean hiru disko atera eta hamaika kontzertu eman ondoren pilatutako nekea eta talde barruko ardurak kanpoko zereginekin bateratzeko ezintasuna aipatu zituzten Sorotan Beleri azkena emateko arrazoien artean.

Donapaleun eta Bilboko Kafe Antzokian agurreko emanaldiekin hasi ondoren, 1996ko azaroaren 30ean eman zuen Sorotan Belek azken kontzertua, Irungo Amaia antzokian. Handik gutxira kaleratu zen bi urte lehenago Donostiako Viktoria Eugenia antzokian egindako kontzertuaren bideoa. Sorotan Bele berriz elkartzeko aukeraz hitz egin izan dute taldekideek urte hauetan, baina oraingoz ez da horrelakorik gertatu.

Taldea desegin eta gero, Gorka Sarriegik bakarkako pop disko bat kaleratu zuen, Gorka Sarriegi (Hirusta Records); Ritxi Salaberriak hainbat taldetan parte hartu du (Orgasmic Toothpics, Zaldibobo, Bidaia, Samar, Los Del Gas…) eta musikari askorekin kolaboratu du (Amaia Zubiria, Pantxoa eta Peio, Mikel Markez…); Mikel Errazkinek hainbat disko kaleratu zituen, bai bereak eta bai beste artista batzuenak, Hirusta diskoetxean, harik eta 2008. urtean zendu zen arte.

Testua: Jon Eskisabel