2016.10.28
Su Ta Gar

Su Ta Gar

Maitasunari pasioa
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Aitor Gorosabel Garai, ahotsa, gitarrak eta teklatuak
  • Xabi Bastida, gitarrak
  • Igor Diez, baxua
  • Galder Arrillaga, bateria

EROSI
Bizirik gaude
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Aitor Gorosabel, ahotsa, gitarra
  • Xabi Bastida, gitarra
  • Galder Arrillaga, bateria
  • Igor Diez, baxua

EROSI
Imanol Urbieta, bakarrik eta libre (Askoren artean)

PARTAIDEAK

  • Aitor Gorosabel, ahotsa, gitarra
  • Xabi Bastida, gitarra
  • Igor Diez, baxua
  • Galder Arrillaga, bateria

EROSI
Ametsak pilatzen
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Galder Arrillaga, bateria
  • Xabi Bastida, gitarra elektrikoa eta akustikoa
  • Aitor Gorosabel Garai, ahotsa, gitarra elektrikoa eta akustikoa, baxua

EROSI
20 urte
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Aitor Gorosabel, ahotsa, gitarrak eta pianoa
  • Igor Oiarbide, baxua, koruak
  • Xabi Bastida, gitarra, koruak
  • Galder Arrillaga, bateria

EROSI
Une iraunkorrak

PARTAIDEAK

  • Aitor Gorosabel Garai, gitarra, ahotsa
  • Xabi Bastida, gitarra
  • Asier Osoro, baxua, koruak
  • Galder Arrillaga, bateria

EROSI
Jainko hilen uhartean
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Galder Arrillaga, bateria eta koruak
  • Asier Osoro, baxua eta koruak
  • Xabi Bastida, gitarra eta koruak
  • Aitor Gorosabel Garai, gitarra eta koruak

EROSI
Itsasoz beteriko mugetan
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Aitor Gorosabel Garai, ahotsa, gitarrak, koruak
  • Asier Osoro, baxua, koruak
  • Xabi Bastida, gitarra, koruak
  • Galder Arrillaga, bateria, koruak

EROSI
Jo ta ke
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Aitor Gorosabel Garai, ahotsa, gitarra
  • Asier Osoro, baxua, koruak
  • Xabi Bastida, gitarra
  • Iban Zugarramurdi, bateria

EROSI
Homo Sapiens? Tour
EROSI
Su Ta Gar, 1987-1989
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Aitor Gorosabel Garai, gitarrak, ahotsa
  • Xabi Bastida, gitarrak
  • Asier Osoro, baxua, koruak
  • Borxa Arrillaga, bateria

 
Homo Sapiens?
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Aitor Gorosabel Garai, ahotsa, gitarrak, soloak
  • Asier Osoro, baxua, koruak
  • Xabi Bastida, gitarra
  • Iban Zugarramurdi, bateria

EROSI
Agur jauna gizon txuriari
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Xabi Bastida, gitarra
  • Asier Osoro, baxua
  • Iban Zugarramurdi, bateria
  • Aitor Gorosabel Garai, gitarra, ahotsa

EROSI
Sentimenak jarraituz
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Asier Osoro, baxua, koruak
  • Borxa Arrillaga, hitzak
  • Xabi Bastida, gitarra, koruak
  • Galder Arrillaga, bateria
  • Aitor Gorosabel Garai, ahotsa, gitarrak

EROSI
Munstro hilak
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Aitor Gorosabel Garai, ahots nagusia, gitarra, soloak, koruak, tam-tamak
  • Xabi Bastida, gitarra, koruak
  • Asier Osoro, baxua, koruak
  • Borxa Arrillaga, bateria, koruak

EROSI
More Volumen Tour 93

PARTAIDEAK

  • Aitor Gorosabel Garai, ahotsa, gitarra
  • Borxa Arrillaga, bateria
  • Asier Osoro, baxua, koruak
  • Xabi Bastida, gitarra

 
Hortzak estuturik
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Aitor Gorosabel Garai, gitarra erritmikoak, gitarra soloak, gitarra akustikoak, pianoa, ahots nagusia
  • Xabi Bastida, gitarra erritmikoak, gitarra akustikoak
  • Asier Osoro, baxua, koruak
  • Borxa Arrillaga, bateria, teklatuak

EROSI
Jaiotze basatia
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Aitor Gorosabel Garai, gitarrak, ahotsa
  • Xabi Bastida, gitarrak
  • Asier Osoro, baxua, koruak
  • Borxa Arrillaga, bateria

EROSI
Sentimenak jarraituz
play_buttonadd_button

Sentimenak jarraituz

Sentimenak jarraituz

Maitasunari pasioa
play_buttonadd_button

Erresistentziara kondenatuak

Maitasunari pasioa

Maitasunari pasioa
play_buttonadd_button

Nor naizen jakin

Maitasunari pasioa

Bizirik gaude
play_buttonadd_button

Bizirik gaude

Bizirik gaude

Bizirik gaude
play_buttonadd_button

Bihotzeko su gar hau

Bizirik gaude

Bizirik gaude
play_buttonadd_button

Ez etsi orain

Bizirik gaude

Euskal Herrian punk eta folk doinuen garaia zenean, Eibarko lau gaztek pixkanaka hedatzen ari zen heavy metal musika euskaraz jorratzeari ekin zioten. Hala, 1987. urtean musika talde bat sortzeko xedearekin batu ziren Aitor Gorosabel Garai (gitarra eta ahots nagusia), Asier Osoro (baxua eta koruak), Xabier Bastida (gitarra) eta Borxa Arrillaga (bateria). Gorosabelek eta Bastidak Napal taldean jotzen zuten, baina, hura desegin ondoren, egitasmo berrian jarri zituzten indarrak. 1988ko abuztuaren 14an, Ondarroako gaztetxean (Bizkaia) lehen kontzertua eman baino astebete lehenago, taldeari Su Ta Gar izena jarri zioten. Entsegu lokalean musika tresnak behar bezala gobernatzen ikasi eta lehen kantuak konposatu ondoren, 1989an lehen maketa kaleratu zuten. Izan zuen harrera ona ikusita, urte bereko abenduan IZ estudioan sartu ziren, bigarrena grabatzera. Maketa horretan topa daiteke aurreneko aldiz Mikel Laboaren “Haika mutil” kantuaren bertsioa, Txerokee (IZ-Seaska-Elkar, 1990) haren omenezko diskorako egin zutena.

396

Asier Bastida, Borxa Arrillaga, Aitor Gorosabel eta Asier Osoro, estudioan. (Silvia Arosa)

1990. urtea zinez oparoa izan zen eibartarrentzat. Urte hartan, Zarauzko Estigia taldearekin batera, Bilbo Hiria Lehiaketako lehen saria lortu zuten. Sari gisa, bi taldeek disko bat erdi bana grabatzeko aukera izan zuten. Alabaina, Su Ta Garrek aukera baztertu, eta Jaiotze basatia (IZ-Zarata, 1991) lehen diskoa plazaratu zuen. Grabazio lanak berriro ere IZ estudioan egin zituzten,Kaki Arkarazo soinu teknikariarekin. Diskoak sekulako arrakasta lortu zuen, eta “Jo ta ke”, “Begira” nahiz “Mari” kantuak berehala bihurtu ziren ereserki euskaraz egindako heavy musika sekula entzun gabeko milaka gazterentzat. Disko hartako kantu askoren letrak, eta baita hurrengo diskoetan agertu diren beste hainbat ere, Iker Rokandio taldekideen lagunak idatzitakoak dira. Musikaren sortzaile, berriz, Aitor Gorosabel izan da kasu gehienetan.

Aurreneko lana kaleratu ondoren, eibartarrek Euskal Herrian ez ezik Alemanian, Suitzan eta Austrian kontzertuak jotzeko aukera izan zuten. 1992. urtean, berriz, Hortzak estuturik bigarren diskoa argitaratu zuten, Esan Ozenkidiskoetxearekin. 1993. urtean, More Volumen Tour izeneko bira egin zuten Europan, taldearekin batera. Bereziena, ordea, Eibarren eman zuten birako azken kontzertua izan zen. Kontzertu hura bideoan grabatu, eta urte berean kaleratu zuten. Urte bereko irailean, nahiko abesti konposatu ondotik, Berrizko Lorentzo Records estudioan sartu, eta hirugarren diskoa grabatu zuten, Aitor Ariño teknikariarekin: Munstro hilak (Esan Ozenki, 1993). Urteekin, Su Ta Gar taldearen bigarren etxea bihurtu da Berrizko estudioa. Hurrengo urte erdian, kontzertu asko eman zituzten. Tartean, Frantzian, Italian, Austrian eta Alemanian izan ziren.

399

Xabi Bastida eta Aitor Gorosabel, ‘Euskaldunon Egunkaria’-ren aldeko jaian, Iurretan. (1993)

Hurrengo lana prestatzen ari zirela, 1995eko maiatzean, Borxa Arrillagak istripua izan zuen Donostiako kaian, eta elbarri geratu zen. Borxak berak animatuta, Galder Arrillaga anaia sartu zen taldean bateria jotzera. Laukotea berriro osatu ostean, Sentimenak jarraituz (Esan Ozenki, 1996) laugarren diskoa plazaratu zuten. Aurreko lanarekin batera, disko berriak taldearen eboluzioa agerian utzi zuen. Doinu heavyak baziren arren, thrash eta rock doinuak jorratu zituzten. Era berean, ska musika oinarri zuen kantu bat egitera ausartu ziren (“Errepide hontan galdurik“). Kontzertu bira amaitu ondoren, beste aldaketa bat izan zen taldean. Iban Zugarramurdik Galderren lekua hartu zuen, eta 1997an Agur jauna gizon txuriari (Esan Ozenki) bosgarren lana argitaratu zuten. “Rotaflexa garrasika” (Itoizko urtegiaren aurkako sabotajeari buruzkoa) eta “Gau iluna amaitu da” kantuek arrakasta handia izan zuten. Urte bereko azaroan, taldeak estreinakoz Kuban bira egin zuen. Udan, berriz, Gaur olerkiak bihar presoak Euskal Herrirat! bildumarako “Eromena” kantua grabatu zuten.

1994

Aitor Gorosabel, Galder Arrillaga, Asier Osoro eta Aitor Bastida. (Norton)

Jarraitzaileen eskaerari erantzunez, 1999. urtean Su Ta Gar 1987-89 lehen bi maketen berrargitalpena kaleratu zuten, Gaztelupeko Hotsak diskoetxearekin. Nostalgiak, ordea, ez zuen luze iraun, eta taldea gertu zen ibilbideko seigarren lana kaleratzeko. Hala, diskoetxez aldatu, eta urtea bukatu aurretik Homo_Sapiens? diskoa plazaratu zuten, Gor zigiluarekin. Zale askoren ustez, hori da Eibarkoen bigarren aroko diskorik ederrena. Hurrengo hilabetean, laukoteak aurkezpen bira profesionala egin zuen. Soinu eta argi tresneria onak lagunduta, Euskal Herrian zehar kontzertu ugari eman zituen. Bira horren testigantza uzteko, Iholdin (Nafarroa Beherea) emandako azkena zuzenean grabatu, eta 2000. urtean bideo formatuan plazaratu zuten. Urtea bukatu aurretik, Judas Priest Ingalaterrako heavy metal taldearen omenezko Metal Gods (Zero, 2000) diskoan parte hartu zuten, “The Sentinel” abestiaren bertsioa eginez.

802

Asier Osoro, Iban Zugarramurdi, Aitor Bastida eta Aitor Gorosabel. (1997)

Hamar urtean estudioko sei disko kaleratu ondoren, zuzenekoa kaleratzeko garaia iritsi zela ebatzi zuen taldeak, eta Jo ta ke (Gor, 2001) disko bikoitza plazaratu zuen. Bertan garai guztietako 23 abesti bildu zituen, tartean La Polla Records taldearen “No somos nada” abestiaren bertsioa. Lan berria atera eta kontzertu bira hasi bezain pronto, Galder Arrillaga taldera itzuli zen, Iban Zugarramurdiren ordez. Abenduan, laukoteak “Gaztea” kantua grabatu zuen, Gasteizko gaztetxearen aldeko Gaztetxeak Martxan bildumarako.

2003. urtean, Itsasoz beteriko mugetan (Gor) zazpigarren diskoa plazaratu zuen. Taldearen lan komertzialena da. Hitzen aldetik zuzenak izan beharrean, poetikoagoak dira, eta musika bera ere melodikoagoa da. Hard-rock kutsu nabarmena dute kantuek. Diskoa kalean zutela, aurkezpen bira dezente atzeratu behar izan zuten, Aitor Gorosabel abeslariari ebakuntza egin ziotelako eztarrian. Ahots kordetan arazoak izan zituen. Sendatu ostean, taldeak berriro ere martxa hartu zuen. Aldi horretan, 600. kontzertua eman zuten, Aitzoaingo (Nafarroa) Artsaia aretoan. 2006an, berriz, orain arteko estudioko azken lana argitaratu zuten: Jainko hilen uhartea (Jo Ta Ke Ekoizpenak, 2006). Taldea beren kabuz kudeatzea erabaki zuten, eta, hala, Jo Ta Ke Ekoizpenak diskoetxe eta musika eragintza propioa sortu zuten. Bestalde, azken lan horrekin denboran atzera egin, eta taldearen esentzia heavy metalzalea hartu zuten berriz. Diskoari izena ematen dion abestia eredu garbia da. Diskoa sustatzeko, “Itxaropen hitza” kantuaren bideoklipa grabatu zuten, Juanma Bajo Ulloa zinemagile arabarrarekin. 2007. urtean, Une iraunkorrak DVDa(Jo Ta Ke Ekoizpenak) atera zuten, eta taldearen azken urteetako esperientziak bildu zituzten hor.
1990

Bilboko Aste Nagusian, 2006an. (Jon Hernaez / Argazki Press)

2008. urtean, Asier Osoro baxu jotzaileak taldea uztea erabaki zuen, familiari denbora gehiago eskaintzeko. Haren ordezkoa topatu artean, Igor Oiarbide (Drindots) hartu zuten kontzertuak jotzen segitzeko. Behin behineko erabakia zen arren, Oiarbide bi urtez egon zen taldean,  2010eko urrira arte. Haren ordez David Zarzosa (Dkuajo) sartu zen, eta urtebete geroago Igor Diezek (Kalte taldekoa) ordezkatu zuen Zarzosa. Hala, gaur egun Aitor Gorosabel eta Xabi Bastida dira Su Ta Gar taldea sortu zenetik segitzen duten bakarrak. Alabaina, eurek dioten bezala, taldea bost kidez osatuta dago. Bosgarrena Borxa Arrillaga da. Taldeko bateria jotzaile ohia webgunearen egilea da, eta diseinuaz arduratzen da. Halaber, hainbat kanturen letrak idatzi ditu.

Lehen kontzertua eman zuenetik 20 urte igaro zirela ospatzeko, kontzertu bira berezia abiatu zuen taldeak 2008ko udazkenean. Ibilbide osoko kantuak aukeratu, eta diskoan grabatu bezala jo zituzten, teklatu moldaketak eta zati akustikoak barne. Bira horren testigantza gisa, zuzeneko disko bikoitza eta DVDa kaleratu zituen 2009ko azaroan, Su Ta Gar 20 urte (Jo Ta Ke Ekoizpenak).

SU_TA_GAR

‘Bizirik gaude’ diskoaren aurkezpenean: Galder Arrillaga, Aitor Gorosabel, Igor Diez eta Aitor Bastida. (Andoni Canellada / Argazki Press)

Horren ostean, estudioko lan berria grabatu zuen taldeak, Ametsak pilatzen (Jo Ta Ke, 2011). Asier Osoro baxu jotzaileak taldea utzi zuenetik taldeak grabatutako lehenengoa da, baita hirukote formatuan grabatutako lehenengoa ere. Izan ere, Igor Diez baxu jotzaileak ez zuen parte hartu grabazioan, eta Aitor Gorosabelek grabatu zuen instrumentu hori.

Taldea sortu zeneko 25. urtemugak estudioko hamargarren diskoaren grabazioarekin bat egin zuen. 2013ko udazkenean kaleratu zuen Bizirik gaude lan berria.

Testua: Inaxio Esnaola

Atzera

Norbera bere ametsen jabe

Atzera

Bazoaz

Atzera

Zure aurrean makurtzen naiz

Atzera

Haika mutil (zuzenean)

Maitasunari pasioa
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Erresistentziara kondenatuak

Eguna argitzean

Nor naizen jakin

Inoiz ez bezala

Zoramena

Bowiek, denborari

Ezer pasiorik gabe

Amesten dugun mundua

Sumendia sutan

Erresistentziara kondenatuak II

Bazoaz

Bizirik gaude
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Nana

Zure argia

Zure baitan

Ez etsi orain

Poema

Bihotzeko su gar hau

Txakurrak solte

Giza harresia

Bizirik gaude

Nazkatu naiz

Ametsak pilatzen
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Hegan

Piztia

Etsaien hitzak

Poza eta tristura

Beti tente eta tinko

Norbera bere ametsen jabe

Materia hutsa naiz

Kantarik politena

Bizi

Zain, zure zain

Ametsak pilatzen

20 urte
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Begira

Fagozitosia

Etsi gabe

Lanik zailena

Ametsa ote?

David eta Goliath

Denak itsuak ote?

Hitz margotuak

Geroaren hazi heziak

Amets baten bezala

Norabide bakarreko maitasuna

Amaren negarra

Jaiotze basatia

Basamortuetako zalduna

Jainko hilen uhartean

Jo ta ke

Rotaflexa garraxika

Itxaropena

Mari

Ekaitza eta barealdia

Azkar zuregana

Nazka

Gau iluna amaitu da

Homo sapiens

Arbasoen mendekua

Haika mutil

Zure atzetik

Une iraunkorrak

ABESTIAK:

Ekaitza eta barealdia

Jainko hilen uhartean

Jo ta ke

Geroaren hazi heziak

Haika mutil

Ametsa ote?

Itxaropen hitza

Itsasoz beteriko mugetan

Gau iluna amaitu da

Begira

Doinu ta ideiak sortzen

Agur jauna

Gure izaeraren bila

Rotaflexa garraxika

Itxaropena

Mari

Jainko hilen uhartean
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Uniformeen pasarelak

Ametsa ote?

Itxaropen hitza

Etsairik ausartena

Hesian

Norabide bakarreko maitasuna

Estralurtarra

Jainko hilen uhartean

Lagun bat gehiago

Gure izaeraren bila

Bere hitzen faltan

Itsasoz beteriko mugetan
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Bidegabekeriaren balantzan

Azken gurutzada

Zuzen

Itsasoz beteriko mugetan

Arnas ixilean

Doinu eta ideiak sortzen

Beti zu gabe

Tartalo etsai

Mamu beltza

Amets baten bezala

Bizitzaren borroka

Zu zara Egunkaria

Jo ta ke
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Agur jauna

Rotaflexa garraxika

Zabalera begira

Basajaunaren eremuan

Homo sapiens

Segi, Segi

Beti aurrera

Eromena

Tiocfaidh ar la

Begira

Arbasoen mendekua

Jaiotze basatia

Haika mutil

David eta Goliath

Etsi gabe

Hitz margotuak

Sentimenak jarraituz

Geroaren hazi heziak

No somos nada

Jo ta Ke

Itxaropena

Mari

Gau iluna amaitu da

Homo Sapiens? Tour

ABESTIAK:

Zabalera begira

Zai, hago zai

Sentimenak jarraituz

Tiocfaidh ar la

Beldurraren jainkoak

Beti aurrera

Abere izate ukatua

Homo sapiens

Segi segi

Basamortuetako zalduna

Agur Jauna

Rotaflexa garraxika

Zure albotik urrun banago

Geroaren hazi heziak

Su Ta Gar, 1987-1989
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Heriotzaren semea

Nire zainetan

Infernurako bidean

Elektrik Ai!

Basamortuetako zalduna

Gudari

Homo Sapiens?
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Homo sapiens

Segi Segi

Geroaren hazi heziak

Zabalera begira

Beti aurrera

Abere izate ukatua

Zai, hago zai

Ba da itxaropena

Ekiozu

Erlijioa eta beste gezur batzu

Arranoa eta Quetzala

Zure albotik urrun banago

Agur jauna gizon txuriari
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Rotaflexa garraxika

Agur jauna

Norabiderik gabe

Tiocfaidh ár lá

Hitz margotuak

Gidoi gabeko filmea

Amerika

Gau iluna amaitu da

Pagolako haranetik

Lurraren oihua

Gazte eder baten ametsak

L'asturianu muévese (Askoren artean)
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Dioses del terror

Sentimenak jarraituz
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Putreak

Legez kanpo

Beldurraren jainkoak

Bultza aurrerantz

Zuloaren zuloan

Sentimenak jarraituz

Gautxoria

Aho zabal ergelak

Eraikitzeko suntsitzen

Maskararen atzean

Goiza heldu baino lehen

Gure bizitza

Mututu nahi naute

Errepide hontan galdurik

Munstro hilak
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Denak itsuak ote?

Gizateriaren heriotza

Lanik zailena

Denborak

Ia ba espabila

Munstro hilak

Basajaunaren eremuan

Eskutitza

Prest al zaude?

Noiz arte?

More Volumen Tour 93

ABESTIAK:

Ekaitza eta barealdia

Sua pizturik dirau

Amaren negarra

Azkar zuregana

Nazka

Itxaropena

Fagozitosia

Zure aurrean makurtzen naiz

Jaiotze basatia

Zure atzetik

For whom the bell tolls

Jo ta ke

Hortzak estuturik
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Ekaitza eta barealdia

Azkar zuregana

Nazka

Arbasoen mendekua

Amaren negarra

Eguen bat

Suak pizturik dirau

Laga dana

Fagozitosia

Itxaropena

Txapela buruan eta ibili munduan

Jaiotze basatia
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Begira

Sistematik ihes

Mari

David eta Goliath

Jaiotze basatia

Zure atzetik

Oinazearen indarra

Zure aurrean makurtzen naiz

Etsi gabe

Jo ta ke

Diruaren esklabu *

Haika mutil *