2017.04.12
Sustraia

Sustraia

  • 1992 - 2009
  • Rocka, Ska
Sustraia in Live
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Haitz Goñi, baxua, ahotsak
  • Samuel Balerdi, teklatuak, ahotsak
  • Franck Aziza, gitarra, ahotsak
  • Jimmy Arrabit, bateria
  • Patrick Mixelena 'Mixu', ahotsa, perkusioa

EROSI
Beti bidean
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Samuel Balerdi, teklatuak
  • Franck Aziza, gitarra
  • Haitz Goni, baxua
  • Jimmy Arrabit, bateria
  • Patrick Mixelena 'Mixu', ahots nagusia

EROSI
Ze bizia
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Jimmy Arrabit, bateria
  • Didier Etxeberria, baxua
  • Sam Balerdi, teklatuak
  • Christian Barbe, gitarra
  • Patrick Mixelena 'Mixu', ahots nagusia

EROSI
Bi mila
play_buttonadd_button

Bi mila

2000 - MSI

PARTAIDEAK

  • Mixu Mixelena, ahotsa
  • Kandi Fernandez, teklatuak, akordeoia
  • Jean-Marc Beheretxe, bateria, ahotsa
  • Jaye Proctor, baxua, ahotsa
  • Christian Barbe, gitarra, ahotsa

EROSI
Live
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Jean-Marc Beheretxe, bateria
  • Patrick Mixelena 'Mixu', ahots nagusia
  • Kandi Fernandez, akordeoia, teklatuak
  • Jaye Proctor, baxua
  • Christian Barbe, gitarra

EROSI
Euskal label
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Jean-Marc Beheretxe, bateria
  • Beñat Zozaia, baxua
  • Pantxoa Malmy, gitarra
  • Filipe Garat, akordeoia
  • Patrick Mixelena 'Mixu', ahotsa, perkusioak

EROSI
Segi segi
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Beñat Zozaia, baxua, ahotsak
  • Filipe Garat, trikitixa, ahotsak
  • Patrick Mixelena 'Mixu', perkusioa, ahots nagusia
  • Pantxoa Malmy, gitarra, ahotsak
  • Jean-Marc Beheretxe, bateria, ahotsak

 
Beti bidean
play_buttonadd_button

Beti bidean

Beti bidean

Ze bizia
play_buttonadd_button

Goazen

Ze bizia

Bi mila
play_buttonadd_button

Mexico

Bi mila

Live
play_buttonadd_button

Eroa

Live

Live
play_buttonadd_button

Pakita

Live

Segi segi
play_buttonadd_button

Muztafa

Segi segi

Segi segi
play_buttonadd_button

Martxa I: ttikittik

Segi segi

Bi mila
play_buttonadd_button

Petti dezkantxo

Bi mila

Bi mila
play_buttonadd_button

Amatto

Bi mila

Sustraia 1992an sortu zuten, Lapurdin, Jean-Marc Beheretxek (bateria jotzailea eta musikaren egilea), Pantxoa Malmyk (gitarra), Filipe Garatek (eskusoinua), Beñat Zozaiak (baxua; geroago King Mafrundi taldean aritutakoa) eta Patrick Mixelena Mixu-k (ahotsa). Abenduaren 31n egin zuten lehen emanaldia, Heletan (Lapurdi), eta 1994an lehen maketa grabatu zuten, hurrengo urtean Agorila diskoetxearen bidez konpaktu formatuan berrargitaratu zutena. Segi, segi izeneko lan horretatik 10.000 ale saldu zituzten. Hortik ondorioa: “Iparraldeko etxe euskaldun guztietan gure disko bat dago” (1).

Hastapenetan plaza taldea izan zen, eta herriz herri emandako dantzaldietan oinarritu zuen berehalako arrakasta. Izan ere, urtean ehun emanaldi inguru egiten zituen boskoteak. Hego Euskal Herriko plaza talde gehienek ez bezala, kantu propioez osaturiko errepertorioa jotzen zuen Sustraiak. Horretan zetzan taldearen nortasuna eta ezberdintasuna. Halaber, entzuleen begirada guztiak erakartzen zituen abeslari bat zuen, Mixu, Mustafa ere esaten ziotena, izenburu bereko kanta arrakastatsua gogoan. 130 kiloko gizasemea zen, agertokian ikuskizuna eskaini eta entzuleengana jai giroa helarazten trebea, eta, zurrumurruen arabera, bere jauzien bortitzaz hainbat oholtza hautsitakoa.

Haatik, Euskal label bigarren diskoa Oihuka diskoetxearekin kaleratzearekin batera, taldearen helburuak aldatu egin ziren. Dantzaldiak utzi eta rock kontzertuak ematen hasi zen. Ipar Euskal Herriko mugak gainditu nahi zituen, Hegoaldean bere burua ezagutzera eman -hori zen Oihukarekin lan egiteko arrazoietako bat- eta atzerrira atera. Hain zuzen, 1996an hamar eguneko bira egin zuen Italian.

809

‘Euskal label’ diskoaren aurkezpenean. (Berria)

Euskal label diskoan “euskal rock&rolling”-ari ekin zion Sustraiak: dantzarako kantuak, alaiak, rock, ska, reggae eta bestelako doinuen nahasketa biziak… “Xardina kuzkuz“, “Xibidi”, “Amatto”

1996. urte amaieran taldea desegin egin zen, eta eraberriturik itzuli zen 1997an, hiru taldekide berrirekin: Kandi Fernandez (teklatuak; Baldin Bada taldeko kide ohia), Christian Barbe (bateria jotzailea) eta Jaye Proctor (baxua). Italiako bira batekin estreinatu zen talde berria, eta 1997an bertan zuzeneko diskoa grabatu zuten, Getarian (Lapurdi): Live (Agorila, 1997).

Taldeak egonkortasuna lortu zuen hurrengo urteetan, eta 1999an Madrilgo Ska-P talde arrakastatsuarekin nazioarteko bira bat egin zuen. Halaber, Parisko La Cigalle areto ezagunean jotzeko aukera izan zuen. Berehala iritsi zen laugarren diskoa, Bi mila (MSI, 2000), non euskaraz ez ezik gaztelaniaz eta frantsesez ere abestu zuten. Korroskada taldearen “Torero” kantu ezagunaren moldaketa eta Petti kantariaren kolaborazioa daude disko horretan. Lan horrekin ugari izan ziren Frantzian eta Ipar Euskal Herrian eman zituen kontzertuak -Hegoaldean ezezaguna izaten jarraitzen zuen-, baina horren ondoren geldialdia etorri zen. Bi musikarik taldea utzi zuten (Jean-Marc Beheretxe eta Jaye Proctor), eta 2004ra arte ez zen Sustraiaren berri izan.

Berriz ere eraberriturik itzuli zen taldea, hiru taldekide berrirekin: Jimmy Arrabit (bateria jotzailea; Itoiz, King Mafrundi), Sam Balerdi (teklatua) eta Didier Etxeberria (baxua). Horiek grabatu zuten taldearen bosgarren diskoa, Ze bizia (Agorila, 2004). Christian Barbe eta Patrick Mixelena arduratu ziren doinuak sortzeaz, eta hitzekin Mikel Markez kantari gipuzkoarraren laguntza izan zuten, gaztelaniaz abesturiko bi kantetan: “Medio loco” eta “Despacito lo blandito”. Galdutako egonkortasuna berreskuratu zuen taldeak, errepidera itzuli zen, rock emanaldiak eta herrietako jaietako dantzaldiak tartekatuz, eta, 2006. urtean, Frantziako jaialdi garrantzitsuenetako batean parte hartu zuen: Parisko Printemps de Bourges jaialdian.

Ia segidan heldu zen Beti bidean (Agorila, 2005), rock latinora lerrotutako diskoa, Franck Aziza baxu jotzaile berriarekin. Eta 2008an, 15 urteko ibilbidea ospatzeko, DVD bat kaleratu zuen. Haatik, 2009ko hasieran taldeak ezusteko latza jasan zuen: Mixu abeslaria zendu zen, errugbi partida baten hasieran abestu ondoren. Geroztik, taldearen etorkizuna kolokan dago.

Sustraian egindakoetatik aparte, Mixuk disko partekatu bat kaleratu zuen, MMX (Agorila, 2008), Xabaltx eta Maialen Errotabehere kantariekin. Hirurek zenbait kontzertu eman zituzten Argentinan, 2008ko urrian.

Testua: Jon Eskisabel

  • (1) Euskaldunon Egunkaria, 1996ko ekainaren 20a
Sustraia in Live
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Sustraia dance

Vis!

Johny

Gure hitza

Oh maitia

Gehiago

Ipurditik bihotzarat

Baila con tu botila

Mr. le Maire

Torero

Mexiko

Beti bidean

Baila ba bai lelo

Promoteurs de malheurs

Emaiten

Heia

Beti bidean
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Beti bidean

Ipurditik bihotzarat

Baila con tu botila

Gehiago

Bai

Je faisais du vélo

Denbora pasatzen da

On y va tous

Aski dut

Sustraia dance

Ze bizia
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Goazen

Ça va ou ça va pas

Medio loco

Oh maitia

Uda bero

Ze bizi ederra

Vis!

Despacito lo blandito

Festayre

Emaiten

Bi mila
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Mexico

Gure hitza

Baila ba bai lelo

Torero

Monsieur Le Maire

Kospeiak

Amatto

Petti dezkantxo

Mattin Potzo

Promoteurs de malheur

Kataska

Amalur

Azken mohikanoak

Live
play_buttonadd_button

Live

1997

ABESTIAK:

Eroa

Pakita

Raggarin

Kospeiak

Fo igole

Xardina kuzkuz

Untzi

Ska bikain

Ttikittik martxa 1

Muztafa

C'est este your bizia

Heia martxa 2

Fandangogor

Zapparin

Hamahiru (t)alde (Askoren artean)

ABESTIAK:

Azken aldiko

Euskal label
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Bila zure baitan barna

Xibidi

Eroa

Fo igole

Martxa

Amatto

Nere zinak eta minak

Raggarin

Korenta

Xardina kuzkuz

Eztrada huntan

Aski

Ttiabarabara

Segi segi
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Martxa I: ttikittik

Muztafa

Untzi

Johny

Fandangogor

Zapparin

Xahakoa

Pakita

Martxa II: Heia

Zertako

Maddi kasu

Lagunak