2017.04.12
Sustraia

Sustraia

  • 1992 - 2009
  • Rocka, Ska

Atzera

Beti bidean
play_buttonadd_button
EROSI

Beti bidean

2005 - Agorila


  • Beti bidean(Patrick Mixelena)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Ipurditik bihotzarat(Patrick Mixelena, Jimmy Arrabit, Franck Aziza, Samuel Balerdi)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Baila con tu botila(Patrick Mixelena)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Gehiago(Patrick Mixelena, Jimmy Arrabit, Franck Aziza, Samuel Balerdi)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Bai(Patrick Mixelena, Samuel Balerdi)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Je faisais du vélo(Patrick Mixelena, Franck Aziza, Samuel Balerdi)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Denbora pasatzen da(Patrick Mixelena, Samuel Balerdi)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • On y va tous(Patrick Mixelena, Samuel Balerdi)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Aski dut(Patrick Mixelena, Franck Aziza)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Sustraia dance(Patrick Mixelena, Jimmy Arrabit, Franck Aziza)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon

Formatua: CD


Iraupena: 38' 18"


Argi kodea: AG CD 448


PARTAIDEAK

  • Samuel Balerdi, teklatuak
  • Franck Aziza, gitarra
  • Haitz Goni, baxua
  • Jimmy Arrabit, bateria
  • Patrick Mixelena 'Mixu', ahots nagusia

LAGUNTZAILEAK

  • Joseba Tapia, trikitixa
  • Laurent Feriol, baxua
  • Christophe Toquefere, baxua

GENEROAK

Rocka, Ska

Sustraia 1992an sortu zuten, Lapurdin, Jean-Marc Beheretxek (bateria jotzailea eta musikaren egilea), Pantxoa Malmyk (gitarra), Filipe Garatek (eskusoinua), Beñat Zozaiak (baxua; geroago King Mafrundi taldean aritutakoa) eta Patrick Mixelena Mixu-k (ahotsa). Abenduaren 31n egin zuten lehen emanaldia, Heletan (Lapurdi), eta 1994an lehen maketa grabatu zuten, hurrengo urtean Agorila diskoetxearen bidez konpaktu formatuan berrargitaratu zutena. Segi, segi izeneko lan horretatik 10.000 ale saldu zituzten. Hortik ondorioa: “Iparraldeko etxe euskaldun guztietan gure disko bat dago” (1).

Hastapenetan plaza taldea izan zen, eta herriz herri emandako dantzaldietan oinarritu zuen berehalako arrakasta. Izan ere, urtean ehun emanaldi inguru egiten zituen boskoteak. Hego Euskal Herriko plaza talde gehienek ez bezala, kantu propioez osaturiko errepertorioa jotzen zuen Sustraiak. Horretan zetzan taldearen nortasuna eta ezberdintasuna. Halaber, entzuleen begirada guztiak erakartzen zituen abeslari bat zuen, Mixu, Mustafa ere esaten ziotena, izenburu bereko kanta arrakastatsua gogoan. 130 kiloko gizasemea zen, agertokian ikuskizuna eskaini eta entzuleengana jai giroa helarazten trebea, eta, zurrumurruen arabera, bere jauzien bortitzaz hainbat oholtza hautsitakoa.

Haatik, Euskal label bigarren diskoa Oihuka diskoetxearekin kaleratzearekin batera, taldearen helburuak aldatu egin ziren. Dantzaldiak utzi eta rock kontzertuak ematen hasi zen. Ipar Euskal Herriko mugak gainditu nahi zituen, Hegoaldean bere burua ezagutzera eman -hori zen Oihukarekin lan egiteko arrazoietako bat- eta atzerrira atera. Hain zuzen, 1996an hamar eguneko bira egin zuen Italian.

809

‘Euskal label’ diskoaren aurkezpenean. (Berria)

Euskal label diskoan “euskal rock&rolling”-ari ekin zion Sustraiak: dantzarako kantuak, alaiak, rock, ska, reggae eta bestelako doinuen nahasketa biziak… “Xardina kuzkuz“, “Xibidi”, “Amatto”

1996. urte amaieran taldea desegin egin zen, eta eraberriturik itzuli zen 1997an, hiru taldekide berrirekin: Kandi Fernandez (teklatuak; Baldin Bada taldeko kide ohia), Christian Barbe (bateria jotzailea) eta Jaye Proctor (baxua). Italiako bira batekin estreinatu zen talde berria, eta 1997an bertan zuzeneko diskoa grabatu zuten, Getarian (Lapurdi): Live (Agorila, 1997).

Taldeak egonkortasuna lortu zuen hurrengo urteetan, eta 1999an Madrilgo Ska-P talde arrakastatsuarekin nazioarteko bira bat egin zuen. Halaber, Parisko La Cigalle areto ezagunean jotzeko aukera izan zuen. Berehala iritsi zen laugarren diskoa, Bi mila (MSI, 2000), non euskaraz ez ezik gaztelaniaz eta frantsesez ere abestu zuten. Korroskada taldearen “Torero” kantu ezagunaren moldaketa eta Petti kantariaren kolaborazioa daude disko horretan. Lan horrekin ugari izan ziren Frantzian eta Ipar Euskal Herrian eman zituen kontzertuak -Hegoaldean ezezaguna izaten jarraitzen zuen-, baina horren ondoren geldialdia etorri zen. Bi musikarik taldea utzi zuten (Jean-Marc Beheretxe eta Jaye Proctor), eta 2004ra arte ez zen Sustraiaren berri izan.

Berriz ere eraberriturik itzuli zen taldea, hiru taldekide berrirekin: Jimmy Arrabit (bateria jotzailea; Itoiz, King Mafrundi), Sam Balerdi (teklatua) eta Didier Etxeberria (baxua). Horiek grabatu zuten taldearen bosgarren diskoa, Ze bizia (Agorila, 2004). Christian Barbe eta Patrick Mixelena arduratu ziren doinuak sortzeaz, eta hitzekin Mikel Markez kantari gipuzkoarraren laguntza izan zuten, gaztelaniaz abesturiko bi kantetan: “Medio loco” eta “Despacito lo blandito”. Galdutako egonkortasuna berreskuratu zuen taldeak, errepidera itzuli zen, rock emanaldiak eta herrietako jaietako dantzaldiak tartekatuz, eta, 2006. urtean, Frantziako jaialdi garrantzitsuenetako batean parte hartu zuen: Parisko Printemps de Bourges jaialdian.

Ia segidan heldu zen Beti bidean (Agorila, 2005), rock latinora lerrotutako diskoa, Franck Aziza baxu jotzaile berriarekin. Eta 2008an, 15 urteko ibilbidea ospatzeko, DVD bat kaleratu zuen. Haatik, 2009ko hasieran taldeak ezusteko latza jasan zuen: Mixu abeslaria zendu zen, errugbi partida baten hasieran abestu ondoren. Geroztik, taldearen etorkizuna kolokan dago.

Sustraian egindakoetatik aparte, Mixuk disko partekatu bat kaleratu zuen, MMX (Agorila, 2008), Xabaltx eta Maialen Errotabehere kantariekin. Hirurek zenbait kontzertu eman zituzten Argentinan, 2008ko urrian.

Testua: Jon Eskisabel

  • (1) Euskaldunon Egunkaria, 1996ko ekainaren 20a