2018.07.23
The Friday's Crew

The Friday's Crew

  • 2005
  • Azpeitia (Gipuzkoa)
  • Punk-Oi!
  • Webgunea

Atzera

Hemen gara
play_buttonadd_button
 

Hemen gara

2015 - Mauka


  • Eromenaren soka(Hitzak eta musika: The Friday's Crew)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Hemen gara(Hitzak eta musika: The Friday's Crew)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Homofobiaren aurka(Hitzak eta musika: The Friday's Crew)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Nire aitaren etxea(Hitzak: Gabriel Aresti-Musika: The Friday's Crew)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Zure beharra(Hitzak eta musika: The Friday's Crew)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Gutun bat(Hitzak eta musika: The Friday's Crew)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Egin dezagun bidea(Hitzak eta musika: The Friday's Crew)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Hezur da azal(Hitzak eta musika: The Friday's Crew)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Beti elkarrekin(Hitzak eta musika: The Friday's Crew)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Txarrantxa(Hitzak eta musika: The Friday's Crew)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon

Formatua: CD-LP


Argi kodea: Mauka 019


Azala: Xanti Rodriguez, Alex Berasategi


PARTAIDEAK

  • Markexa, ahotsa
  • Iosu, gitarra, koruak
  • Kusto, gitarra, koruak
  • Labaka, baxua, koruak
  • Harri, bateria

GRABAZIOA

AME estudioa (Mutriku, Gipuzkoa)


SOINU TEKNIKARIA

Axular Arizmendi


GENEROA

Punk-Oi!

The Fridays Crew taldea, izenak dioen moduan, ostiraletan elkartzen ginen bost lagunek osatua da. 2005 inguruan hasi ginen elkartzen Azpeitiko Zubizarreko musika lokaletan. Seme Putiek, Patadazo, Apunta edota Korrosion Cerebral taldeetako partaideek osatutako musika proiektua izan zen. Taldea, ostiral gauetako inprobisazioa zen garai haietan, Moxo, Arka, Harri, Markexa eta Labakak osatua. Orduan, ezin izango genuen imajina proiektu serio baten parte izango ginenik. Asmo eta helmuga bakarra gure etxe eta taberna Txarrantxan kontzertu bat ematea bait zen.

2006an Azpeitiko punk rock talde ezberdinen errekopilazioaren bigarren alea ateratzeko ideia aprobetxatuz, guri ere aukera eman ziguten bertan parte hartzeko. Azpeitia Desegin izena zuen diskoak. Abendu hartan gure lehenengo grabaketa izan genuen beraz, Azpeitiko Lobo estudioan. Bi kanta grabatu genituen arren, ustekabean jendearengana iristen hasi ginen eta bi kantu horiez gain, beste taldeen pare bat bertsiorekin emanaldi batzuk ematen hasi ginen. Jarraian, beste bilduma baterako aukera eman ziguten: Bardulia Sound. Bertan, Gipuzkoako punk rock talde ezberdinekin parte hartzeko aukera izan genuen.

Garai hartarako gure bigarren entsegu lokala izango zen Azkoitiako Portutxo lokalean grabatu genituen. Iker Lauroba izan zen bi abesti hauek grabatu zizkiguna. Lau kantu hauekin, eta kontzertuak jotzen ari ginela ikusita, taldeak atzerabide gabeko norabidea hartu zuela ikusi genuen. Beste helburu batzuk izanik, Moxo gitarra joleak taldea utzi zuen, talde kide berri izango zen Agirreri lekua utziz. 2008ko irailean taldearen lehen diskoa izango zena grabatu genuen: The Friday’s Crew. Lobo estudioan grabatua, jendearen arrera ona medio bi urtez jo genuen Euskal Herriko ehundaka plaza, txozna, gaztetxe eta tabernetan. Bi urte hauen ostean, gure taldearen bigarren aldaketa iritsi zen. Kasu honetan, Arka gitarra joleak taldea utzi beharra izan zuen. Honen ordez, Pilhead taldeko Kusto gitarra jolea hasi zen gurekin estenatokiak urratuz.

Urtebetez lan eginez gure bigarren lana izango zena iritsi zen. 2011ko abenduan Pentsatu iratzarri zure kontzientzia izenean kaleratu genuen gure bigarren diskoa, hau ere Lobo estudioan grabatua. Estudiotik, motibazio handiz atera ginen, oholtza guztiak txikitzera eta ideiak eta aldarriak ozen abestera. 2013ko irailean gure hirugarren aldaketa iritsi zen, Agirre gitarra joleak utzi gintuenean. Aurrekoen moduan pena handiz, baina aurrera jarraitzeko gogoz eta indarrez, Iosu hasi zen gitarra astintzen, eta kontzertu batzuen laguntzaz talde dinamika berriari forma emanaz, gaur egungo formaziora iritsi gara: Markexa ahotsean, Harri baterian, Labaka baxuan eta koruetan, Kusto gitarra eta koruetan eta Iosu gitarra eta koruetan. Ilusio handiz ekin genion gure hirugarren disko izango zenaren prestakuntzari. Buru belarri lokakean egon ostean, disko berriaren grabaketa burutu genuen Mutrikuko AME estudioan Axular Arizmendiren gidaritzapean, Hemen gara izeneko hirugarren lana.

Atzera

Hemen gara

Atzera

Urrats bat marraztuz etorkizunean