2014.05.26
Txanbela

Txanbela

  • 1984 - 1997
  • Folka
Arin-arinketan

PARTAIDEAK

  • Juan Mari Beltran, txistu, danbolina, txirula, ttunttuna, dultzaina, alboka, xirolarru-bota, klarinetea, zeharkako flauta, txalaparta
  • Mendigaña Gorostiaga, ahotsa, zarrabetea, panderoa
  • Miriam Fernandez, biolina
  • Ane Errege Belda, akordeoia, trikitixa, atabala, danborra

 
Hirugarren koxkan

PARTAIDEAK

  • Juan Mari Beltran, txistu, alboka, xirula, danburia, txalaparta, tronpa, gaita, klarinetea, flauta, goilareak, ahotsa
  • Iñaki Peña, akordeoia, trikitixa, flauta, ahotsa
  • Juantxo Villalba, gitarra, lauta, ahotsa
  • Aurkene Alzua, biolina, ahotsa
  • Joxe Ramon San Sebastian, gitarra, tuba, panderoa, goilareak, ahotsa

 
Doinurik doinu

PARTAIDEAK

  • Juan Mari Beltran, txistua, alboka, txirula, danburia, tronpa, gaita, ahotsa
  • Iñaki Peña, akordeoia, trikitixa, ahotsa
  • Juantxo Villalba, gitarra, lauta, ahotsa
  • Aurkene Alzua, biolina, ahotsa
  • Joxe Ramon San Sebastian, gitarra, tuba, goilareak, ahotsa

 
Txanbela

Txanbela

1984 - IZ

PARTAIDEAK

  • Juan Mari Beltran, txistua, txirula, dultzaina, danbolina, alboka, danburia, flauta, txanbela, ahotsa
  • Iñaki Peña, akordeoia, trikitixa
  • Maria Pilar Otxoa de Eribe, biolina, ahotsa
  • Juantxo Villalba, gitarra

 
Txanbela

Albokaren jotia

Txanbela

Txanbela

Asto guziak

Txanbela

Txanbela

Alduntziñena

Txanbela

Txanbela

Agure zar zar batek

Txanbela

Txanbela

Bolerak

Txanbela

Txanbela

Bertso berriak

Txanbela

Txanbela

Olaetako martxa

Txanbela

Txanbela

Silla dantza

Txanbela

Txanbela

Neure maite polita

Txanbela

Txanbela

Xirula

Txanbela

Azala taldea utzi ondoren, Juan Mari Beltranek sortu zuen Txanbela, 1984an. Beltranez gain, Iñaki Peñak (eskusoinua, trikitia), Pilartxo Otxoa de Eribe (biolina eta ahotsa) eta Juantxo Villalbak (gitarra) osatu zuten hasierako laukotea. Ez da harritzekoa galtzear zegoen euskal musika tresna baten eta haren inguruko estiloaren izena aukeratzea taldearentzat. Argi azaldu zuen Beltranek taldearen helburua: “Musika herrikoiari hurbiltzea da gure asmoa…. gure herriaren altxor kultural hori berreskuratzea eta zuzpertzea da bildu berri garenon asmoa eta erabakia” (1). Bide batez, utzi berri zuen Azala taldearena baino apustu musikal zuzenagoa eta “sinpleagoa” egin nahi zuen. Laster batean kaleratu zuten lehen diskoa, Txanbela (IZ, 1984).

3345

“Txanbela” (1984) lehen diskoa grabatu zituzten musikariak. Zutik, Pilar Otxoa de Eribe eta Iñaki Peña; makurtuta, Joan Marin Beltran eta Juantxo Villalba.

Euskal Herria bere osotasunean hartu, eta, herri musikaren topikoak hautsiz, entzuleentzat hain ezagunak ez ziren erritmo eta doinuak (pasodobleak…) landu zituzten, ohiko dantza doinuen alboan (porrusalda…). Horretarako euskal tradizioan ageri diren tresnak erabili zituzten. Folk-rockaren ukitu elektrikoetatik urruti, oso sonoritate akustiko eta artifiziorik gabea izan zen taldearen ezaugarria handik aurrera grabatu zituen beste hiru diskoetan ere.

Fideltasunez eutsi zioten bideari bigarren diskoan, Doinurik doinu (IZ, 1987), nahiz eta aldaketak izan taldean. Aurkene Azua (biolina, ahotsak) eta Joxe Ramon San Sebastian (tuba, gitarra, koilarak eta ahotsa) sartu ziren Pilartxo Otxoaren ordez, eta boskote bilakatu zen Txanbela. Doinu tradizionalei egungo idazleen hitzak jarri izana da disko horren berrikuntza nagusia. “Historiak erakusten du historia ezberdinak kontatu direla musika berarekin, eta letrak ahantzi direnean ere musika geratu da. Oraingoan, bestalde, denbora izan dugu: gauzak patxadaz prestatzeko, letrak egin ditzakeen jendearekin egoteko”, zioen Beltranek diskoaren aurkezpenean (2).

Herri musikaren altxorretik jasotako beste dozena bat piezak osatzen dute taldearen hirugarren diskoa, Hirugarren koxkan (IZ, 1989). Agiña, Jon Sarasua, Jon Lopategi eta Juanjo Uriaren hitzak daude, baita Jose Afonso kantari portugaldarraren musikarekin egindako kantu bat ere, “Jose Zeca Afonsoren Zitan”. Dena den, ez ziren garai onak folk taldeentzat, eta hirugarren disko horren ondoren taldea lozorroan geratu zen. Alde batetik, musikariak beste jardunetan aritu beharrak eta, bestetik, Beltranek beste egitasmo batzuk martxan jartzeak (Joxan Goikotxearekin elkarlanean) geldiarazi egin zuten Txanbela taldearen martxa.

1826

Juantxo Villalba, Aurkene Alzua, Juan Mari Beltran, Iñaki Peña eta Joxe Ramon San Sebastian (1987).

Handik zortzi urtera, Arin-arinketan (IZ, 1997) diskoarekin itzuli zen Beltran, musikari berriz inguratuta: Mendigaina Gorostiaga (ahotsa, panderoa…), Mirian Fernandez (biolina) eta Ana Errege Balda (eskusoinua, trikitixa…). Disko hori ondoren Beltranek bakarka kaleratuko zituen diskoen eta Txanbelaren lanaren arteko erdibidean dago. Txanbelaren testamentua eta Juan Mari Beltranen hurrengo bidea iragartzen duen diskoa da. Hortik aurrera, ofizialki ez bada ere, desagertutzat jo daiteke Txanbela.

Testua: Andoni Tolosa

  • (1) Argia, 1.037. zenbakia, 1984
  • (2) Argia, 1.158. zenbakia, 1987
Arin-arinketan

ABESTIAK:

Txindokiko itsasoan

Xomorro etxera

Dantza luzea

Ameriketako Panpetan

Baztango zortzikoa

Jose Mondragonek

Auritzeko Karrika-Soinuak

Txulo

Euskaraz bizi

O Pello Pello

Sorgin dantza

Orain 500 urte

Katadera dantza

Arin-arinketan

Hirugarren koxkan

ABESTIAK:

Bosteko

Antzinako minue

Jose "Zeca" Afonsoren zitan

Lehen hortza

Buru-txuri

Sagardotik gintonik'era

Dantzakia

Goizaldean arrastia

Hirugarren bolant dantza

Baltzerana izan arren

Habanera

Doinurik doinu

ABESTIAK:

Gu, Txanbela

Fandango zaharra

Tronparena

Garat'i albokaz

Xori errexiñoletak

Makil jokua: paloteados de Billabuena

Euskaldunberriaren mazurka

Akerra ken

Branle aintzineko kontrapasa

Aldrebeskerietan

Esmeraldazko Eire gorritua

Rigodon-4

Txanbela

ABESTIAK:

Albokaren jotia

Asto guziak

Alduntziñena

Agure zar zar batek

Bolerak

Bertso berriak

Olaetako martxa

Silla dantza

Neure maite polita

Xirula

Haur abandonatuaren khantoria

Inguru txiki