2014.05.26
Txanbela

Txanbela

  • 1984 - 1997
  • Folka

Atzera

Hirugarren koxkan
 

Hirugarren koxkan

1989 - IZ


  • Bosteko(Hitzak: Juanjo Uria-Musika: Juan Mari Beltran)
    facebook iconfacebook icon
  • Antzinako minue(Musika: Herrikoia)
    facebook iconfacebook icon
  • Jose "Zeca" Afonsoren zitan(Hitzak: Agiña-Musika: Jose Afonso, Herrikoia)
    facebook iconfacebook icon
  • Lehen hortza(Hitzak: Agiña-Musika: Herrikoia)
    facebook iconfacebook icon
  • Buru-txuri(Musika eta hitzak: Herrikoia)
    facebook iconfacebook icon
  • Sagardotik gintonik'era(Hitzak: Jon Lopategi-Musika: Juan Mari Beltran)
    facebook iconfacebook icon
  • Dantzakia(Musika: Herrikoia)
    facebook iconfacebook icon
  • Goizaldean arrastia(Hitzak: Agiña-Musika: Herrikoia)
    facebook iconfacebook icon
  • Hirugarren bolant dantza(Musika: Herrikoia)
    facebook iconfacebook icon
  • Baltzerana izan arren(Hitzak: Herrikoia, Jon Sarasua-Musika: Herrikoia)
    facebook iconfacebook icon
  • Habanera(Musika: Herrikoia)
    facebook iconfacebook icon

Formatua: LP


Iraupena: 40' 09"


Argi kodea: IZ-318 D


Azala: Paradox


PARTAIDEAK

  • Juan Mari Beltran, txistu, alboka, xirula, danburia, txalaparta, tronpa, gaita, klarinetea, flauta, goilareak, ahotsa
  • Iñaki Peña, akordeoia, trikitixa, flauta, ahotsa
  • Juantxo Villalba, gitarra, lauta, ahotsa
  • Aurkene Alzua, biolina, ahotsa
  • Joxe Ramon San Sebastian, gitarra, tuba, panderoa, goilareak, ahotsa

GRABAZIOA

IZ estudioa


SOINU TEKNIKARIA

Kaki Arkarazo


Laguntzaileak:

  • Agustin Laskurain, kaxa, atabala
  • Carlos Garin, danborra
  • Eltzegor, ahotsak

GENEROA

Azala taldea utzi ondoren, Juan Mari Beltranek sortu zuen Txanbela, 1984an. Beltranez gain, Iñaki Peñak (eskusoinua, trikitia), Pilartxo Otxoa de Eribe (biolina eta ahotsa) eta Juantxo Villalbak (gitarra) osatu zuten hasierako laukotea. Ez da harritzekoa galtzear zegoen euskal musika tresna baten eta haren inguruko estiloaren izena aukeratzea taldearentzat. Argi azaldu zuen Beltranek taldearen helburua: “Musika herrikoiari hurbiltzea da gure asmoa…. gure herriaren altxor kultural hori berreskuratzea eta zuzpertzea da bildu berri garenon asmoa eta erabakia” (1). Bide batez, utzi berri zuen Azala taldearena baino apustu musikal zuzenagoa eta “sinpleagoa” egin nahi zuen. Laster batean kaleratu zuten lehen diskoa, Txanbela (IZ, 1984).

3345

“Txanbela” (1984) lehen diskoa grabatu zituzten musikariak. Zutik, Pilar Otxoa de Eribe eta Iñaki Peña; makurtuta, Joan Marin Beltran eta Juantxo Villalba.

Euskal Herria bere osotasunean hartu, eta, herri musikaren topikoak hautsiz, entzuleentzat hain ezagunak ez ziren erritmo eta doinuak (pasodobleak…) landu zituzten, ohiko dantza doinuen alboan (porrusalda…). Horretarako euskal tradizioan ageri diren tresnak erabili zituzten. Folk-rockaren ukitu elektrikoetatik urruti, oso sonoritate akustiko eta artifiziorik gabea izan zen taldearen ezaugarria handik aurrera grabatu zituen beste hiru diskoetan ere.

Fideltasunez eutsi zioten bideari bigarren diskoan, Doinurik doinu (IZ, 1987), nahiz eta aldaketak izan taldean. Aurkene Azua (biolina, ahotsak) eta Joxe Ramon San Sebastian (tuba, gitarra, koilarak eta ahotsa) sartu ziren Pilartxo Otxoaren ordez, eta boskote bilakatu zen Txanbela. Doinu tradizionalei egungo idazleen hitzak jarri izana da disko horren berrikuntza nagusia. “Historiak erakusten du historia ezberdinak kontatu direla musika berarekin, eta letrak ahantzi direnean ere musika geratu da. Oraingoan, bestalde, denbora izan dugu: gauzak patxadaz prestatzeko, letrak egin ditzakeen jendearekin egoteko”, zioen Beltranek diskoaren aurkezpenean (2).

Herri musikaren altxorretik jasotako beste dozena bat piezak osatzen dute taldearen hirugarren diskoa, Hirugarren koxkan (IZ, 1989). Agiña, Jon Sarasua, Jon Lopategi eta Juanjo Uriaren hitzak daude, baita Jose Afonso kantari portugaldarraren musikarekin egindako kantu bat ere, “Jose Zeca Afonsoren Zitan”. Dena den, ez ziren garai onak folk taldeentzat, eta hirugarren disko horren ondoren taldea lozorroan geratu zen. Alde batetik, musikariak beste jardunetan aritu beharrak eta, bestetik, Beltranek beste egitasmo batzuk martxan jartzeak (Joxan Goikotxearekin elkarlanean) geldiarazi egin zuten Txanbela taldearen martxa.

1826

Juantxo Villalba, Aurkene Alzua, Juan Mari Beltran, Iñaki Peña eta Joxe Ramon San Sebastian (1987).

Handik zortzi urtera, Arin-arinketan (IZ, 1997) diskoarekin itzuli zen Beltran, musikari berriz inguratuta: Mendigaina Gorostiaga (ahotsa, panderoa…), Mirian Fernandez (biolina) eta Ana Errege Balda (eskusoinua, trikitixa…). Disko hori ondoren Beltranek bakarka kaleratuko zituen diskoen eta Txanbelaren lanaren arteko erdibidean dago. Txanbelaren testamentua eta Juan Mari Beltranen hurrengo bidea iragartzen duen diskoa da. Hortik aurrera, ofizialki ez bada ere, desagertutzat jo daiteke Txanbela.

Testua: Andoni Tolosa

  • (1) Argia, 1.037. zenbakia, 1984
  • (2) Argia, 1.158. zenbakia, 1987