2014.05.26
Txomin Artola

Txomin Artola

  • 1948
  • Hondarribia (Gipuzkoa)
  • Folka, Herri kanta
Hondarribian

PARTAIDEAK

  • Urbil Artola, ahotsa, gitarra
  • Txomin Artola, ahotsa, gitarra

 
Euskal Herriak izan behar du euskalduna eta librea! (Askoren artean)

PARTAIDEAK

  • Txomin Artola, gitarra, ahotsa
  • Urbil Artola, gitarra, ahotsa
  • Aitor Furundarena, eskusoinua

 
Zurartean

PARTAIDEAK

  • Juan Arriola, biolina
  • Joxan Goikoetxea, akordeoia
  • Alan Griffin, flauta, klarinetea
  • Txomin Artola, gitarra akustikoak, ahotsa

 
Banako

PARTAIDEAK

  • Txomin Artola, gitarra, ttun ttuna
  • Joxan Goikoetxea, akordeoia, teklatuak
  • Alan Griffin, flauta, gaita
  • Gotzon Korta, atabala
  • Xabier Berasaluze "Leturia", panderoa

 
Folk-lore-sorta 2
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Txomin Artola, ahotsa eta gitarra
  • Amaia Zubiria, ahotsa

 
Folk-lore-sorta 3
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Txomin Artola, moldaketak, ahotsa eta gitarrak
  • Amaia Zubiria, ahotsa

 
Folk-lore-sorta 1
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Txomin Artola, ahotsa eta gitarra
  • Amaia Zubiria, ahotsa

 
Txomin Artola
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Beñat Amorena, bateria, perkusioa
  • Mikel Artieda, baxua
  • Txomin Artola, gitarra, armonika, ahotsak
  • Xabier Berasaluze "Leturia", panderoa
  • Mixel Ducau, gitarrak, saxofoiak, ahotsa
  • Eskifaia Abesbatza
  • Frederic Gaillardet, teklatuak, akordeoia
  • Alan Griffin, txilibitoa
  • Boris Perrin, baxua
  • Xabi Pery, programazioa
  • Jean Phocas, baxua
  • Joseba Tapia, trikitixa
  • Gonzalo Tejada, kontrabaxua

 
Berriz arte
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Iñaki Salvador, teklatuak, akordeoia
  • Paco Diaz, bateria
  • Gonzalo Tejada, baxua
  • Joseba Tapia, trikitixa, panderoa
  • Jean Marie Ekai, gitarra elektrikoa 
  • Alan Griffin, tin whistle-a
  • Joe Lineham, bodhran-a
  • Anjel Valdes, perkusioa
  • Joxe Mari Irastorza, gaita
  • Juan Ezeiza, biolina
  • Jose Angel Loran, akordeoia
  • Amaia Zubiria, ahotsa
  • Joxerra Garzia, esataria
  • Txomin Artola, gitarra, ahotsa

 
Txuriko

PARTAIDEAK

  • Patri Goialde, gitarra
  • Rafa Zaragüeta, bateria
  • Josetxo Silguero, saxofoia
  • Txema Garces, baxua
  • Iñaki Salvador, teklatuak 
  • Txomin Artola, ahotsa, gitarra

 
Orbela

PARTAIDEAK

  • Iñaki Salvador, pianoa
  • Bilboko Orkestra, hari laukotea
  • Luis Mari San Juan, akordeoia
  • Mikel Zamalloa, zarrabetea
  • Txomin Artola, gitarra
  • Beñat Amorena, bateria
  • Jean Paul Gilles, baxua
  • Mixel Ducau, gitarra, saxofoia
  • Ricardo Araiza, steel gitarra
  • Michel Longaron, bateria
  • Txema Garces, baxua
  • Patri Goialde, gitarra
  • Josetxo Silguero, saxofoia
  • Juan Carlos Irizar, sintetizadoreak
  • Anjel Valdes, perkusioa
  • Lauaxeta ikastolako abestaldea

 


 
Ttakun ttakun

PARTAIDEAK

  • Andoni Aleman, txalaparta
  • Miren Maite Beldarrain, txalaparta
  • Jose Angel Alonso, biolontxeloa
  • Txomin Artola, gitarra, armonika, flauta, xilofonoa
  • Anje Duhalde, perkusioa

 
Belar hostoak
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Txomin Artola, ahotsa, gitarra, kontrabaxua, xilofonoa, harmonika, flautak, pianoa
  • Mixel Ducau, gitarra
  • Jean Phocas, baxua
  • Beñat Amorena, bateria
  • Robert Suhas, pianoa, organoa

 
Olaxta
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Txomin Artola, ahotsa, gitarra
  • Jose Mari Zabala, gitarra elektrikoa
  • Antton Valverde, moog, organoa
  • M.L. Ansa, esku soinua

EROSI
Olaxta
play_buttonadd_button

Tostartekoaren eskaria

Olaxta

Belar hostoak
play_buttonadd_button

Abereen artean

Belar hostoak

Belar hostoak
play_buttonadd_button

Baserriko ate zabalak

Belar hostoak

Txomin Artola
play_buttonadd_button

Baserriko ate zabalak

Txomin Artola

Folk-lore-sorta 2
play_buttonadd_button

Arrosa xuriaren azpian

Folk-lore-sorta 2

Folk-lore-sorta 1
play_buttonadd_button

Eperrak baditützü

Folk-lore-sorta 1

Olaxta
play_buttonadd_button

Txakurren partia

Olaxta

Belar hostoak
play_buttonadd_button

Ez naiz espazioa

Belar hostoak

Berriz arte
play_buttonadd_button

Izen ala ez izen

Berriz arte

Berriz arte
play_buttonadd_button

Izarapean

Berriz arte

Txomin Artolak txikitatik entzun zuen musika iparramerikarra, Elizondoko (Nafarroa) base amerikarrean lan egiten zuten auzokoak zirela medio. Horrela ezagutu zituen Elvis Presley eta twist musika. Ama Iparraldekoa izanik eta mugan bizi izanda, Artolak beti eduki du harreman berezia Iparraldearekin, eta bertan bizi da egun. Frantziako aldizkari eta irratien bidez deskubritu zuen The Beatles taldearen musika. Gitarra elektrikoa erosi, eta ingelesez zein frantzesez aritzen zen pop taldea osatu zuen 1962an. Hainbat emanaldi arrakastatsu eman zituzten Bidasoa aldean.

Aita arrantzale eta idazle zuen, eta haren bidez jarri zen harremanetan euskal kantagintzarekin; Mixel Labegerie entzuten hasi zen, eta euskaraz ere kantuak egin zitezkeela jabetu zen. Garai bertsuan, Bob Dylan eta folk musika deskubritu zituen, eta bi munduak uztartzeko modukoak zirela otu zitzaion. 1966an Ez Dok Amairuk emanaldia egin zuen Irunen, eta txundituta geratu zen. Batik bat, tradizioa eta eragin garaikideak uztartzeko modu naturalak txunditu zuen. Handik aurrera harremanak eduki zituen Ez Dok Amairuko hainbat kiderekin, eta euskaraz kantatuko zuela erabaki zuen.

1957

Txomin Artola.

Folk amerikarra eta euskal musika aurkitu ondoren, bere ibilbide guztian oinarrizkoa den hirugarren zutabea ezagutu zuen handik hiru urtera: 1969an Londresera egindako bidaian, hango folk berriarekin topo egin zuen, eta batik bat Pentangle taldeak liluratu zuen. Ondoren, bueltan soldadutza egin zuen Saharan, eta han zegoela idatzi zuen bere lehen kantua, “Goizeko euri artean“, bere kanturik ezagunenetakoa.

Soldadutza bukatutakoan, jaialdi batzuk egin zituen Mikel Laboa eta JosAnton Artzerekin, eta 1975ean lehen diskoa kaleratu zuen: Olaxta (Herri Gogoa, 1975). Aitak arrantzale bizitzaren eta sentipenen inguruan idatzitako poemak oinarri hartuta osatu zuen Artolak lehen diskoa. Antton Valverde eta Joxemari Zabalak lagundu zioten. Disko fresko, biluzi eta entzungarria da, gitarra akustiko garbiz eta orduz geroztik kantariaren ezaugarri nagusia izan den ahots gozoz kantatua. Erantzun bikaina lortu zuen. “Txakurren partia” eta “Itxasoan” kantuak herri kantutegiaren parte dira dagoeneko.

Diskoa aurkezteko zuzeneko emanaldirik ez zuen eskaini. Kontzertuetarako taldea osatzen ari zela sortu zuten Haizea, euskal folk berriaren talderik garrantzitsuenetakoa. Txomin Artola taldearen zutabeetako bat gertatu zen hasieratik, baina taldeak lortutako arrakastari muzin eginez, Haizea (Herri Gogoa, 1977) kaleratu eta urtebetera utzi zuen Haizea.

1321

Haizea taldearekin, Donostiako Trinitate plazan. (1977)

Olaxta-rekin hasitako bakarkako ibilbidea berreskuratzeko asmoa zuen. “Urte hori pasatuta konturatu nintzen Haizea neretzako oso absorbentea zela, eta ez nuela kantu berririk sortu. Pausa bat egitea erabaki nuen eta Haizea uztea. Haizeak bere bidetik jarraitu zuen eta nik neuretik” (1).Orduan hasi zen kantariaren arorik sortzaileena. Bi poetaren inguruko bi disko monografikok -Belar hostoak (Xoxoa, 1978) eta Ttakun ttakun (Xoxoa, 1979)- osaturiko aroa izan zen. Lehena Walt Whitman XIX. mendeko poeta estatubatuarraren idatziekin osatua dago. Kantariaren diskorik borobilena da zentzu askotan. Disko heldua da. Haizea sortu baino lehen lantzen hasitako kantuak dira asko. Gainera, poetaren hitz samur eta naturalistek oso ongi egiten dute bat kantariaren giro akustiko gozoarekin. Bestela ere, diskoa Errobiko hainbat kiderekin osatu zuen: Mixel Ducau (gitarra), Jean Phocas (baxua), Beñat Amorena (bateria) eta Robert Suhas (piano eta organoa), eta nabaria da haien ekarpena oinarri musikalaren sendotasunean.

1317

8oko hamarkadan. (DV)

Bigarrena, Haizearen garaian ezagutu eta 1978an hil zen donostiar poeta gazte baten poemekin osatu zuen. Gotzon Aleman zen poeta hura. Disko konplexuagoa eta barnerakoiagoa da, hertsiagoa. Jose Angel Alonsoren biolontxeloak, Anje Duhalderen perkusioek eta Andoni Aleman zein Miren Maite Beldarrainen txalapartak azpimarratzen dute disko horren borondate ez-komertziala. Diskoa aurkezten urtebete eman ondoren, Artolak musikaren mundua aldi baterako uztea erabaki zuen.

Bost urte isilik eman ondoren, bi disko kaleratu zituen segidan: Orbela (Xoxoa, 1985) eta Txuriko (Xoxoa, 1986). Bi disko horietan, Donostiako jazz musikari ezagunekin lan egin zuen: Patri Goialde, Josetxo Silguero, Txema Garces eta Rafa Zaragueta. Folka alde batera utzi gabe, disko amerikarragoak dira. Nabariagoa da blues eta jazz musiken eragina. Bide horrek gailurra jo zuen Berriz arte diskoan (Elkar, 1988). Azala esanguratsua da: Artola agertzen da motel baten aurrean, neoi argiak atzean, errepide alboan, arratsean. Agur esanez bezala.

Aspaldiko partez, disko horretan Amaia Zubiriak ere parte hartu zuen, “Ama zuriak…” eta “Triste bizi naiz eta” kantuetan, alegia. Gero eta ugariagoak ziren bien arteko topaketak, eta agian horixe izan zen Artolaren hurrengo egitasmoaren abiapuntua. Folk-lore-sorta izena hartu zuen hiru diskoz osatutako egitasmoak. Folk-lore-sorta I (Elkar, 1991) lehen alean oso agerian zeuden intentzioak: euskal herri musikaren hainbat harribitxi berreskuratzea. Protagonista nagusiak bien ahotsak dira, Haizeako garaietan bezala, eta haiek janzteko laguntza musikal akustiko eta sotila baina eraginkorra eskuratu zuten. Alan Griffin (whistle, flauta…) eta Joxan Goikoetxea (eskusoinua, sintetizadoreak) izan ziren laguntzaileak. Hurrengo urtean kaleratutako beste bi aleek (Folk-lore-lorta 2 eta Folk-lore-sorta 3) ematen dute egitasmoak lortu zuen arrakastaren berri. Hamaika emanaldi egin zituzten Euskal Herrian zehar. Arrakastak arrakasta, 1993ko Durangoko Azokan agur esan zioten bikotean aritzeari, eta bakoitzak bere bidea hartu zuen, Amaia Zubiriak bakarlari gisa eta Txomin Artolak Alboka taldean.

Aurreko egitasmoan sortutako talde giroan oinarrituta, musika tradizonalaren munduan erabat murgildu zen Albokarekin. Esperientzia handiko lau musikari bildu ziren: Txomin Artola, Joxan Goikoetxea, Alan Griffin eta Ganbara taldearen sortzaileetako bat, Josean Martin Zarko. Musika instrumentalaren bidea aukeratu eta diskoa kaleratu zuten: Alboka (Alboka Records-Lagin, 1994). Horren ondoren arrakastaz aritu ziren Europako folk jaialdirik nagusietan: Dranouter (Belgika), Folkest (Italia), Euromusika (Hungaria), Forde (Norvegia), Musika Interzeltikoaren Jaialdia (Italia), Folk Segovia (Espainia), Musicas Vivas (Herrialde Katalanak), Transhumances Musicales (Frantzia)…

???????????????????????????????????

Txomin Artola, 2010. urtean. (Gari Garaialde / Argazki Press)

Dena den, Alboka taldeaz gain, 1994an beste disko bat ere kaleratu zuen Artolak, Banako (Banako, 1994), horretarako sorturiko diskoetxe propioarekin. Oraindik Albokarekin ari zelarik, bakarkako beste disko bat kaleratu zuen: Zurartean (Banako, 1995). Hurrengo urtean, 1996an, Alboka utzi zuen, bertan hiru urte eman ondoren.

Sorotan Bele taldeko kide izandako Urbil Artola semearekin aritu zen zuzenekoetan 90eko hamarkadaren amaiera aldean. Hondarribian (Banako, 1997) da aita-semeen arteko elkarlanaren lekuko diskografiko bakarra. Egitasmo horren ondoren, emanaldiak eta diskoak alde batera utzi ditu, eta Hondarribian 2002an zabaldu zuen Banako aretoa kudeatzen dihardu orduz geroztik.

Testua: Andoni Tolosa

  • (1) Euskal kantagintza berria (Pako Aristi, Erein, 1985).
Hondarribian

ABESTIAK:

Baserriko ate zabalak

Iragana eta geroan

Lur osoaren erasoak

Maiatzaren egun berdeetan

Aberriaren mugak

Neguko hondartzak

Egun batez ari nintzelarik

Txingudi

Loreak udan ihintza bezala

Txuriko

Ibiltariarena

Goizeko euri artean

Uso xuria errazu

Isil isilik dago

Zurartean

ABESTIAK:

In memoriam

Batzuetan arratsaldean

Maiatzaren egun berdeetan

Iragana eta geroan

Udatzeneko odak

Bihotza emango nioke

Neguko hondartzak

Bideak eta kontrabideak

Bakarkako lana

Primaderako baladak

Zurartean

Banako

ABESTIAK:

Ondarraitz

Basatxoritxu-Andre Madalen

Hiru puntukoa

Donibane

Una mousquet de Biscaye

Agur jaunak

Godalet dantza-Agur Estebe-Muxikoa

Mendi xoko

Basoilarrak kantatzen dizu

Antzina pika-Uztai txiki

Ikusten duzu goizean

Esku aldatzeko soinua-Txontxongilo

Agurra

Banako

Minueto

Txomin Artola
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Baserriko ate zabalak

Zu enea

Boneta ta txapela

Ez dakit ze ordu izango zen

Arrastirian hondartzan

Goizeko euri artean

Abereen artean

Zutaz oroituko naiz

Bai bai behi bi

Bahoa urrutirat

Txuriko

Gertatu al zaizu

Ibiltariarena

Alargunaren negarra

Lur osoaren erasoak

Bidasoa

Esperantzarik gabeko amodioa

Izarapean

Izen ala ez izen

Aitona Brontze *

Gorazarre *

Berriz arte
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Izen ala ez izen

Itsuneska

Ibiltariarena

Ama zuriak neri

Sor lekua utziz geroz

Central Park N.Y.C.

Boneta ta txapela

Zu enea

Triste bizi naiz eta

Izarapean

Irla han da

Eskual anaiak

Txuriko

ABESTIAK:

Txuriko

Durkheim

Gonbitea

Ixil ixilik

Bai bai behi bi

Txiki txikia

Gurutzedrama

Blanki blue

Orbela

ABESTIAK:

Esperantzarik gabeko amodioa

Zutaz oroituko naiz

Gorazarre

Bidasoa

Donostiako blues

Gertatu al zaizu

Aukera

Gauaren emaztea

Iparragirre. Zure oroiz (Askoren artean)

ABESTIAK:

Ume eder bat

Ttakun ttakun

ABESTIAK:

Ttakun-ttakun

Ez dakit ze ordu izango zen

Lau urte nituelarik

Gaztaroan

Kale kantoian

Bahoa urrutirat

Nerau ere

Eguzkia gori-gori zegoelarik

Semetutako balakuak

Txalaparta

Neurekiko bakar hizketa

Olaxta
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Sarrera

Arrantzale erri

Goazen itxasora

Txakurren partia

Tostartekoaren eskaria

Errian

Ondorenak

Alargunaren negarra

Aitona Brontze

Itxasoan