Txuma Murugarren

Txuma Murugarren

  • 1964
  • Errenteria (Gipuzkoa)
  • Pop-rocka
Zerbait ari da gertatzen, hor
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Txuma Murugarren, ahotsa, gitarra erritmikoa
  • Miguel Ramirez, gitarrak
  • Rafa Aceves, pianoak, teklatuak
  • Ekaitz Hernandez, baxua
  • Natxo Beltran, bateria

EROSI
Lou Reed, mila esker (Askoren artean)
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Txuma Murugarren, ahotsa, gitarra
  • Joseba Tapia, trikitia, moldaketak
  • Xabier Berasaluze 'Leturia', zapatak, panderoa
  • Txus Aranburu, pianoa
  • Arkaitz Miner, mandolina

EROSI
14 abesti eta hamahiru istorio txiki
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Txuma Murugarren, ahotsa
  • Angel Unzu, gitarrak, koruak
  • Rafa Aceves, pianoa
  • David Gorospe, bateria
  • Joanes Ederra, baxua

EROSI
B aldeko kantuak
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Txuma Murugarren, ahotsa, gitarra, koruak
  • Natxo Beltran, bateria
  • Ekaitz Hernandez, baxua
  • Miguel Ramirez, gitarra, koruak
  • Rafa Rueda, gitarra, teklatuak
  • Rafa Aceves, teklatuak
  • Isuzko Ramon, saxofoi baritonoa
  • Asier Ituarte, tronboia
  • Esteban Valcarcel, tronpeta
  • Amaia Intxausti, koruak

EROSI
Marjinalia
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Ekaitz Hernandez, baxua
  • Natxo Beltran, bateria
  • Rafa Aceves, pianoa, eskusoinua eta sintetizadoreak
  • Rafa Rueda, gitarra elektrikoa
  • Miguel Ramirez, gitarra elektrikoa
  • Asier Ituarte, tronboia eta bonbardinoa
  • Txuma Murugarren, ahotsak, gitarra erritmikoak, pianoa eta sintetizadorea

EROSI
Hauxe
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Natxo Beltran, bateria
  • Ekaitz Hernandez, baxua
  • Rafa Aceves, teklatuak
  • Rufo Urbina, bateria
  • David Gonzalez, baxua
  • Mikel Azpiroz, hammond c3, north electro, sintetizadoreak
  • Josu Zabala, trikitixa
  • Bingen Mendizabal, bioelektra
  • Alex Ruiz de Azua, harmonika

 
Nire anaiaren kotxeko argiak
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Rafa Rueda, gitarra
  • Rafa Aceves, pianoa, hammond-a, rhodes-a, theremina
  • Natxo Beltran, bateria
  • Ekaitz Hernandez, baxua
  • Jeronimo, eskusoinua
  • Txuma Murugarren, ahotsa

EROSI
Gauak, neskak eta maletak
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Txuma Murugarren, ahotsa, gitarra erritmikoa
  • Rafa Rueda, gitarra bakarlaria, gitarra erritmikoa
  • Rafa Aceves, pianoa, teklatuak
  • Natxo Beltran, bateria
  • Ekaitz Hernandez, baxua

EROSI
Hegazkinen arima
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Txuma Murugarren, ahotsa, gitarra erritmikoa
  • Rafa Rueda, gitarra, koruak
  • Txarli Solano, baxua, kontrabaxua
  • Arturo Garcia, bateria
  • Ivan Mella, pianoa, sintetizadorea, hammond, rhodes
  • Ekaitz Hernandez, baxua
  • Indra Mugugarren, koruak

EROSI
Nire leihoak
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Txuma Murugarren, gitarra akustikoa, ahotsa
  • Mikel Azpiroz, hammond, fender-rhodesa
  • Alberto Bosch, baxua
  • Haritz Harreguy, gitarra elektrikoa
  • Karlos Aranzegi, bateria
  • J. Parra, gitarra elektrikoa
  • Mikel Ramirez, gitarra elektrikoa
  • Luis Alberto Etxenagusia, baxua
  • Jose Barahona, bateria
  • Xabier Murugarren, gitarra akustikoa
  • Anjel Valdes, perkusioak
  • Indra Murugarren, koruak
  • Txomin Uribe, koruak
  • Josu Aranbarri, koruak

 

Hitzak eta doinuak bat egitetik sorturiko osotasunaren emaitza gisa hartzen bada kantua, Txuma Murugarren kantu egile petoa da, bata eta bestea loturik baitaude ezinbestean haren sorkuntzan. Galeraz, denboraren iraganaz, heriotzaz, arroztasunaz, galdutako xalotasunaz eta bestez idatzi ohi du Murugarrenek, eta gehienetan goibel, malenkoniatsu eta gazi-gozoak suertatzen diren doinuekin janzten ditu hitzak, ahots lakarrez abestuta. Hala ere, tarteka beste idazle batzuen poemetara ere jo izan du; Karmelo F. Gañan, Angel Erro eta Xabi Bordaren poemetara, adibidez.

136

Txuma Murugarren.

Gipuzkoarra izan arren, Bizkaian eman ditu Murugarrenek bizitzako urte gehienak. Ortuellan sortu zuen, hain zuzen, Sasoi Ilunak, beste lagun batzuekin batera. Ez zen izan Murugarrenen lehen taldea, baina bai, ordea, oihartzun handiena lortu zuena. Batez ere, 90eko hamarkadaren amaiera aldera izan zuen taldeak oihartzuna. Bere diskorik entzutetsuena kaleratu ostean —Harakina (Oihuka, 1998)—, taldea gelditu egin zen berriz, eta Murugarrenek bakarkako bideari ekiteko baliatu zuen unea, Oihuka diskoetxearen bultzadaz. Nahiko modu azkarrean eta Lau Behi taldeko musikariekin grabaturiko disko batekin aurkeztu zen bakarlari gisa, Nire leihoak diskoarekin (2000). Lan akustikoa eta biluzia zen, oinarrizkoa, apaingarririk gabekoa, Murugarrenek hurrengo urteetan eskaini behar zuenaren lehen zirriborroa. Sasoi Ilunak taldearen azkenengo lanak izandako harrera onak lagundu zuen Nire leihoak ere arretaz hartua izan zedin.

Haatik, hura abiapuntua izan zen. Murugarren ez zen bertan goxo geratzeko prest, eta, hurrengo diskoa lantzeko, Rafa Rueda gitarristarengana (PI.L.T.) jo zuen, aldaketaren bila. Harekin eta Jose Lastra soinu teknikariarekin landu zuen  Hegazkinen arima (Gaztelupeko Hotsak, 2001) diskoaren soinu elektriko, trinko eta korapilatsua, ekoizpen lan handiaren emaitza. Hurrengo lanetan galdu ez den ukitu iluna estreinakoz eta indartsu ageri da disko horretan. Musikari taldea ere guztiz berritu zuen; Txarli Solanok (PI.L.T.) eta Arturo Garciak osatu zuten oinarri erritmikoa.

137

Txuma Murugarren, “Nire leihoak” diskoa aurkeztu zuenean. (Berria)

Rueda eta Murugarrenen arteko elkarlanak segida izan zuen Gauak, neskak eta maletak hirugarren diskoan (Gaztelupeko Hotsak, 2003). Aurrekoaren aldean soinua arindu egin zuen Murugarrenek lan honetan, baina berriz ere bere mundu intimoa islatu zuen abestietan, hori interesatzen baitzaio gehien sortzaile gisa. Gitarretan oinarrituriko pop disko honetan hurrengo urteetarako musikari taldearen bizkarrezurra finkatu zuen Murugarrenek: Rafa Aceves (pianoa; Mamba Beat), Ekaitz Hernandez (baxua; Split 77) eta Natxo Beltran (bateria; Atom Rhumba).

Diskotik diskora gauza berriak saiatzeko kezkak bultzatuta, laugarren diskoa,  Nire anaiaren kotxeko argiak (Gaztelupeko Hotsak, 2004), Templar & Birdy musika elektronikoko sortzaileekin landu zuen. múm, Lali Puna eta beste talde batzuen eraginez, indietronica delakoaren esparruan sartu zen Murugarren, egitura klasikoko pop kantuak elektronika minimalistarekin osatuz. Berriz ere lan ausarta egin zuen Sasoi Ilunak taldeko abeslari ohiak.

1995

‘Nire kotxeko argiak’ argitaratu zuen 2004an. (Andoni Canellada / Argazki Press)

Lau disko errenkadan kaleratu ondoren, hurrena patxada handiagoz hartzea deliberatu zuen, eta beste proiektu batzuetan murgildu zen. Horrela, Rafa Rueda eta Petti lagun hartuta,Hauxe grabatu zuen (Gaztelupeko Hotsak, 2006), hiru kantari eta musikariek partekaturiko diskoa. Halaber, Julen Gabiria idazlearekin batera, Mathilde maitatzeko moduak ikuskizuna taularatu zuen: Murugarrenen kantuetatik abiatuta, Mathilde izeneko pertsonaiaren inguruko istorio bat asmatu zuen Gabiriak, musika eta literatura uztartzeko.

Marjinalia (Gaztelupeko Hotsak) kaleratu zuen 2007an. Gutako bakoitzaren baitan bazterturik bizi diren pertsonaiek osaturiko lurraldea da Murugarrenen marjinalia. Soinu garden eta organiko batean oinarriturik, askotariko eraginak bildu zituen Murugarren lan horretan: pop klasikoa, folk iluna, Europako ekialdeko musika, kabareta…

B aldeko kantuak diskoan (Gaztelupeko Hotsak, 2010) 60ko hamarkadako singleetan B aldea osatzen zuten kantu ahantzi eta “inperfektuen” aldarrikapena egin zuen Murugarrenek.

ANGEL_UNZU_-_TXUMA_MURUGARREN

Angel Unzu eta Txuma Murugarren, elkarrekin grabatutako diskoaren aurkezpenean.

Bere azken diskoa 14 abesti eta hamahiru istorio txiki (Gaztelupeko Hotsak, 2013) da, Angel Unzu gitarristarekin ondutako lana. Lehen aldiz hitzak idazteaz eta abesteaz baino ez da arduratu Murugarren, eta Unzuren esku utzi ditu musikaren sorrera eta moldaketa lanak. Hortaz, musikalki ezberdintasun batzuk ekartzen ditu disko horrek Murugarrenenen ibilbidera. Buffalo rock taldeko kideekin grabatu zuten diskoa Unzuk eta Murugarrenek.

Komunikabideetan ere aritutakoa da Murugarrenen. Kantu bat abiapuntutzat hartuta, astero zutabe bat idazten zuen Berria egunkarian; horietako batzuk Larrialdietako irteera liburuan bildu zituen (Paper Hotsak, 2006). Halaber, Bilbo Hiria irratian Musikabla saioa aurkezten du.

Testua: Jon Eskisabel

Atzera

Paperezko Kontzertuak

Atzera

Gozo eta hits

Atzera

Zerbait ari da gertatzen hor

Atzera

Apurrak galtzetan

Zuz: Luis Vil

Atzera

Dirua falta bazaigu (zuzenean, Azkaine)

Egilea: Mario Antolin

14 abesti eta hamahiru istorio txiki
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Bidaia etengabea

Ongi etorri

Zaldi izutuak

Fortuna bakoak

Bihotza unaturik

Gaueko zubiak

Joanak joan

Belar moztu berriaz

Argazkiak galdu ditut

Kaleak lotan

Lagun dohakabeak

Larruazal lehorra

Egun berrian

Belar moztu berria II

Gainsbourg gainbegiratuz (Askoren artean)
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Les cigarrillos

Marjinalia
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Sarrera

Ridi pagliaccio

Bianka

Poetak Silvia hil dela amestu du

Goiz eriak

Utzi genien zerua

Biok sobera

Denboraren igarotzeaz

Udamin

Waltz

Autoak goizaldean

Gaua helduko da

Hauxe
play_buttonadd_button

Hauxe

2006

ABESTIAK:

Gaua eta kea

Xoria kantari

Han dena errazagoa da beti

Hodeietan

Txomin Iantziren kantua

Atean joka

Boga boga

Nire anaiaren kotxeko argiak
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

L'homme

Desintoxikazioa

Behin-behineko bizitza

Laurogeiko hamarkada

Atzerriko neska

L'étre

Biharko eguna

Mapetako aberria

La maladie

Bizitza toki ederra da

Lantu luzea

Gauak, neskak eta maletak
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Borisena

Bidean

Albertoren etxean

Gauaren amildegian

Zer esan?

Gaueko orkestra

Plinio zaharraren bidaia

Abiada, antsia eta hirurok

Kotxean

Izara txuriak

Abiada, antsia eta hirurok (singur)

Aste Nagusia 25 urte (Askoren artean)

ABESTIAK:

Gona motzeko gau laburrak

Hegazkinen arima
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Proposamena

Ispiluan

Ganbaran gordetakoak

Izaskun

Erromako bideak

Arto zelaian

Nire lagunaren ohea

Eskuizkribua

Xumea

Nire tristezia

Aldapan betiko