2014.05.23
Urretxindorrak

Urretxindorrak

  • 1966 - 1973
  • Herri kanta
Haurra seaskan
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Julio Unamuno, ahotsa eta gitarra
  • Gotzon Bikuña, ahotsa
  • Raul Calvo, ahotsa eta gitarra
  • Juan Mari Narvaez, ahotsa

 
Ai amatxo
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Julio Unamuno, ahotsa, gitarra
  • Raul Calvo, ahotsa, gitarra
  • Gotzon Bikuña, ahotsa
  • Juan Mari Narvaez, ahotsa

 
Gurdi ardatzik
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Julio Unamuno, ahotsa eta gitarra
  • Gotzon Bikuña, ahotsa
  • Raul Calvo, ahotsa eta gitarra
  • Juan Mari Narvaez, ahotsa

 
Bergarako Urretxindorrak
play_buttonadd_button

Neska zaharrak (Udaberria)

Bergarako Urretxindorrak

Markesaren alaba
play_buttonadd_button

Markesaren alaba

Markesaren alaba

Gurdi ardatzik
play_buttonadd_button

Gurdi ardatzik

Gurdi ardatzik

Haurra seaskan
play_buttonadd_button

Haurra seaskan

Haurra seaskan

Urretxindorrak
play_buttonadd_button

Aita barik

Urretxindorrak

Ai amatxo
play_buttonadd_button

Ai amatxo

Ai amatxo

Bergarako Urretxindorrak
play_buttonadd_button

Maitasun bila erromes

Bergarako Urretxindorrak

Haurra seaskan
play_buttonadd_button

Bake ta maitasunaren kanta

Haurra seaskan

Raul Calvo (1949-2005), Julio Unamuno (1949), Juan Mari Narvaez (1948) eta Gotzon Bikuña (1948) Bergarako Labegaraieta auzoan jaio ziren, eta eskolan hasi ziren kantatzen eta gitarra jotzen. Sortzeke zegoen herriko ikastolaren aldeko jaialdi batean agertu ziren lehen aldiz jendaurrean, 1966an, Novedades aretoan. Lau kanta abestu zituzten: “La Bamba”, “Munduko bideak”, “Loretxoa” eta “Panpiñak zintzilik”. Berehala hasi ziren inguruko herrietan emanaldiak eskaintzen (Eibar, Oñati, Azkoitia, Zumarraga, Zestoa…), eta 1968ko ekainean Eibarko Euskarazko Kantuaren Lehen Jaialdira aurkeztu ziren. Finalerako sailkatu ondoren, hirugarren saria jaso zuten, Oskarbi eta Ameslariak taldeen atzetik. Urte hartan bertan, zilarrezko domina jaso zuten Santurtziko Abra Jaialdiaren bigarren ekitaldian. Astebururo bi eta hiru kantaldi eginez hasi zen laukotea, gehienetan ikastolen alde antolatzen ziren festibaletan, bidaia eta afariaren truke.

1777

Julio Unamuno, Juan Mari Narvaez, Gotzon Bikuña eta Raul Calvo.

Bizkaian egiten ziren euskarazko kantu jaialdi gehienak garai hartan, eta haietako askotan ere aritu zen Urretxindorrak taldea: Bilbo, Getxo, Sestao, Mungia, Galdakao, Sestao, Etxebarri… Herrialdea zeharkatu zuen. Lehen urte haietan, Txomin Amasorrainek laguntza eman zion taldeari, hainbat kanturen hitzak euskaratuz edo moldatuz. Hari esker, Aita Onaindiaren Mila euskal olerki eder liburua ezagutu zuten, eta liburu horretatik atera zituzten kantu asko eta askotarako hitzak. Musika gehiena, berriz, Raul Calvok sortu zuen, baina Dionisio Olaberriak lagundu zien ahots moldaketak lantzen. Hain zuzen, lau ahotsen arteko jokoek eta instrumentazio urriak -bi gitarra eta panderoa- ezaugarritzen zuten Urretxindorrak taldearen soinu arin eta atsegina. Nazioarteko abesti ezagunen bertsioak (“La, la la”…), euskal herri kantuak (“Markesaren alaba”) eta eurek sortutakoak kantatzen zituzten jaialdietan.

Taldeari izena Serafin Esnaola apaizak jarri zion. “Urretxindorrak baino hobeto kantatzen duzuenez, urretxindorrak izan zaitezte”, proposatu zien Esnaolak, eta lau gazteek onartu. 1967tik 1971ra bitartean ehunka kontzertu eman zituen taldeak, Xabier Lete, Lourdes Iriondo, Julen Lekuona, Argoitia neba-arrebak, Benito Lertxundi, Maite Idirin eta beste askorekin, baita Espainiako talde arrakastatsu batzuekin ere: Formula V eta Los Buenos, esaterako.

1783

Juan Mari Narvaez, Raul Calvo, Julio Unamuno eta Gotzon Bikuña.

Zornotzan jaialdi batean parte hartu eta gero, Xabier Gereño Cinsa diskoetxeko arduradunak disko bat grabatzeko eskaintza egin zion, 1968an. Madrilen grabatu zuten lehen disko txikia, lau kantuz osaturikoa, tartean “Aitor’en hizkuntza zaharra”, Urretxindorrak taldearen kanturik ezagunena. Garai hartan ohikoa zenez, kantuek zentsuraren kontrola gainditu behar izan zuten argitaratuak izateko. “Aitor’en hizkuntza zaharra”-ren kasuan, kantua grabatzeko baimena eman zuen Manuel Fraga buru zuen ministerioak, baina irratian jartzea debekatu zuen. Hala ere, kantua asko zabaldu zen, eta ikastolen mugimenduaren ereserki bilakatu zen. Juan Manuel Ares kazetari bilbotarrak diskoen salmenta datuak eta irratietako entzuleen botoak bilduz hamabostean behin osatzen zuen euskal kantu arrakastatsuen Euskal Hit Parade zerrendan behin baino gehiagotan nagusitu zen “Aitor’en hizkuntza zaharra”.

Zentsurarekin arazo bat baino gehiago izan zituen Bergarako taldeak, beste askok bezala. Esaterako, disko luzea grabatzea galarazi zion. “Hamasei kanta prestatu eta zentsurari pasa genizkion, onespena edo gaitzespena jasotzeko. Erantzuna, oraingoan ere, xelebrea izan zen: disko handirik ezin genuen grabatu, bi txiki, berriz, bai” (1). Beste batzuetan, hitzen ahapaldi batzuk atzera bota zizkien zentsurak, eta kantuaren pasarte horietan txistua jotzen zuten.

1969an single bat grabatu zuten, “Aita barik” eta “Aurresku” herri kantuekin. Hark ere harrera beroa jaso zuen, eta lehenengoarekin batera 10.000 disko saltzea lortu zuen taldeak, Cinsa diskoetxeak 1970ean kaleratutako taldearen hirugarren EPan emandako datuaren arabera. Lan horretako lau kantuetatik “Neska zaharrak” eta “Ai amatxo” nabarmendu ziren jendearen harrerari dagokionez, diskoa kaleratu eta berehala Euskal Hit Paraderen lehen postuetara heldu baitziren. Bolada onak 1971n jarraitu zuen, beste bi disko txiki kaleratu zituen laukoteak, Markesaren alaba eta Haurra seaskan, eta haiek ere arrakasta handia izan zuten, baina, soldadutzaren erruz, taldearen jarduna eten egin zen. 1973an itzuli zen taldea entseguetara, beste bi kide gehiagorekin: Xabier Otegi eta Javier Unamuno. Zenbait diskoetxeren eskaintzak jaso arren, taldeak ez zuen beste diskorik grabatu, eta 1973an bertan utzi zion zuzenean kantatzeari.

1778

Urretxindorrak.

Lau taldekideak berriz elkartu ziren 1991n, Bergaran ospatutako Kilometroak jaian abesteko. Halaber, 2003an beren kantuen bilduma plazaratu zuten. Bost diskoetan agertutako 18 kantuez gain, zentsurak galarazitakoak eta beste batzuk grabatu zituzten Bergarako Urretxindorrak diskorako.

Urretxindorrak taldearen kantuak oraindik gogoan ditu jendeak; horren lekuko da 2007an, Bergaran egindako Kilometroak euskararen aldeko jaialdian, Bergarako Orfeoiak eta Aritzeta Abesbatzak Urretxindorrak-en hiru kantu oso ezagun abestu zituztela, David Azurzak moldatuta: “Neska zaharrak”, “Aitor’en hizkuntza zaharra” eta “Nahi nuen kantatu“.

Testua: Jon Eskisabel

  • (1) Egin, 1993ko irailaren 12a
Bergarako Urretxindorrak
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Gure ametsa

Maitasun bila erromes

Aita barik (1)

Markesaren alaba

Zeruan zehar

Aitor'en hizkuntza zaharra

Iguriako boluan

Poeta mutua

Nahi nuen kantatu

Ohitura zaharrak piztu

Herri gaixoa

Mendi puntatik

Munduko bideak

Neska zaharrak (Udaberria)

Ama euskera gaixoa

Anoushtka

Natalia

Inoiz ez du lortuko

Haurra sehaskan

Aita barik (2)

Gurdi ardatzik

Ai amatxo

Haurraren jakintza

Bake ta maitasunaren kanta

Aurresku

Markesaren alaba
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Markesaren alaba

Ama euskera gaixoa

Maitasun bila erromes

Nahi nuen kantatu

Haurra seaskan
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Haurra seaskan

Haurraren jakintza

Ohitura zaharrak piztu

Bake ta maitasunaren kanta

Ai amatxo
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Ai amatxo

Neska zaharrak

Iguriako boluan

Mendi puntatik

Urretxindorrak
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Aurresku

Aita barik

Gurdi ardatzik
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Gurdi ardatzik

Aitor'en hizkuntza zaharra

Munduko bideak

Anoushtka