2019.02.12
Uztail Oparo Ostean

Uztail Oparo Ostean

  • 2000
  • Donostia
  • Popa
Uztail Oparo Ostean
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Igor Calzada, ahotsa, gitarra akustikoa, tanbourinea, bateria, gitarra elektrikoa
  • Harkaitz Cano, ahotsa

 
Uztail Oparo Ostean
play_buttonadd_button

Zugatik pintatzen dituzte zuriz ospitaleak

Uztail Oparo Ostean

Uztail Oparo Ostean
play_buttonadd_button

Zerua ez da urdina, ez izateagatik, zerua ez da urdina, eta ez zeru ere...

Uztail Oparo Ostean

Uztail Oparo Ostean
play_buttonadd_button

Astelehen urdin bat

Uztail Oparo Ostean

Igor Calzada musikariak eta Harkaitz Cano idazleak proiektu berri bat jarri dute martxan: Uztail Oparo Ostean. Orain arte proiektuaren zuzeneko emanaldiak eskaintzen aritu dira eta, orain, aipatu emanaldien «lagin» bat kaleratzea erabaki du bikoteak. Diskoaren helburua «lana ezagutaraztea» dela dio Igor Calzadak. Durangon salgai dagoen konpaktu horrek lau kantu eta bi korte errezitatu jasotzen ditu.

Ez da hau literatura eta musika uztartzen diren lehen aldia, baina, Calzadaren ustez, bada lan honek badu berezitasun bat: «Ez da kantatzea eta errezitatzea bakarrik, biak istorio baten bidez lotuta daude».

Zuzeneko emanaldietan «bidaia batzuen kontakizuna» egiten dela dio Calzadak. Emanaldia hiru zatitan banatzen dute, hiru bidaiatan: Islandiara, New Orleansera eta hurrengo egunera doan bidaia. Horretaz gain, bidaia bakoitzari kolore bat eman diote, Islandiari zuria, New Orleansi laranja edo horixka eta azken bidaiari kolore urdina. Emanaldi osoan hiru koloreak tartekatzen dira. Hala, «giro bakoitzari dagozkion kantak sartu ditugu bloke bakoitzean, bidaia bakoitzari dagokion gaiak jorratzen dira».

Bidaien kontakizuna egiteko kantuak eta errezitaldiak uztartu dituzte. Egileen ustez, beren emanaldia ez da errezitaldi huts bat, izan ere, Calzadaren esanetan, Canok «R-Zitala egiten du eta ez errezitala, jendeari zirikatzen saiatzen gara, parte har dezan eta ez dadin geldirik egon emanaldi guztia entzuten».

Diskoa grabatzean zuzeneko emanaldietako gitarra eta errezitatzen duen pertsonaz gain, bateria eta baxua ere sartu dituztela zehaztu du Calzadak, «kantuak modu akustikoan ez ezik, rock moduan ere landu nahi» izan dituztelako.

Hurrengo proiektuetan pentsatzeko «goizegi» dela dio. Orain diskoa ahalik eta gehien saldu eta zuzeneko emanaldiekin jarraitzeko asmoa dute.

(Euskaldunon Egunkarian-n, 2000ko abenduaren 8an argitaratutako artikulua)

Uztail Oparo Ostean
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Islandia

Zugatik pintatzen dituzte zuriz ospitaleak

Zure izena

Astelehen urdin bat

Zerua ez da urdina, ez izateagatik, zerua ez da urdina, eta ez zeru ere...

Ostean