2018.02.27
Yaw

Yaw

  • 2006
  • Metala

Pasibitatearen luxua

Ez naiz gai, arnasteko lasai, Jakinda aldatu nahi dudala 
Baina ez dudala nahi 
Hautuak, behartuak, adierazi beharraren erakusgai 
Garaiegi diren mendiz atondu 
Ilusioen mihisea 

Senti dezaket, denborak 
Ni baino hobeto ezagutzen nauela 
Ez baitut amets berezirik 
Ene erasoei eustea besterik 

Segi 
Kritika nagiz bilakatuz gezurra egi 
Hutsalarentzako zenbat begi 
axola duenarentzako lanpetuegi 

Horrenbeste izate 
Izateko desioz 
Lanak ezer sentitzen 
Iristerako bagoaz