2017.09.27
Zazkel

Zazkel

Atzera

Ez entzun
play_buttonadd_button
EROSI

Ez entzun

2017 - Baga-Biga


  • Titaniozko sudurrak(Hitzak eta musika: Zazkel)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook iconhitzak icon
  • Eremu mortua(Hitzak eta musika: Zazkel)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook iconhitzak icon
  • Infernuko atean(Hitzak eta musika: Josu Zabala)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook iconhitzak icon
  • Bazka ederra(Hitzak eta musika: Zazkel)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook iconhitzak icon
  • Apirilak 5(Hitzak eta musika: Zazkel)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook iconhitzak icon
  • Ez entzun(Hitzak: Aritz Etxebarria, Zazkel-Musika: Zazkel)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook iconhitzak icon
  • Afera ustela(Hitzak eta musika: Zazkel)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook iconhitzak icon
  • ZTD (Dr. Krzyc remix)(Hitzak eta musika: Zazkel)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon

Formatua: CD


Iraupena: 31' 32"


Argi kodea: BBCD166


Azala: Etxahun Arregi


PARTAIDEAK

  • Asier Vilan 'Axierito', bateria
  • Piarres Arregi, bateria
  • Etxahun Arregi, gitarra eta ahotsa
  • Irati Arregi, ahotsa
  • Asier Martinez, baxua
  • Jon Tolosa, gitarra eta koruak
  • Oscar Rodriguez, teklatuak eta sintetizadoreak

GRABAZIOA

Garate estudioa (Andoain, Gipuzkoa)


SOINU TEKNIKARIA

Kaki Arkarazo


LAGUNTZAILEAK

  • Aizkorak Zorroztu, koruak ("Bazka ederra", "Afera ustela", "Eremu mortuan")
  • Euridice, koruak ("Bazka ederra")
  • Mikelin, Roberto eta Aratz, haize tresnak ("Afera ustela", "Ez entzun")
  • Aritz Etxebarria, esatari ("Titaniozko sudurrak")
  • Dr. Krzyc, erremixa ("ZTD")

GENEROA

Popa

2012 inguruan Bilbon sei lagun —Etxahun Arregi, Asier Martinez, Irati Arregi, Jon Tolosa, Asier Vilan eta Oscar Rodriguez— batu ziren behingoz buruan zuten ideia aurrera eramateko: gitarra, bateria, baxu, teklatu eta ahotsen bitartez euskal musikari ekarpen berri bat egitea. 80ko hamarkadako talde euskaldun zein atzerritarren erritmoetan oinarrituta, Euskal Pop Erradikala aldarrikatzen dute, dantzarako eta abesteko aukera emanez. Pop eta disco musika lantzen dute, baina afrobeat eta funk bezalako estiloak ere kontuan hartzen dituzte euren konposizioetan.
2014 eta 2015 bitartean argitaratu zituzten beren lehen kantuak, entsegu lokalean bertan grabatutako maketa batean: Beta. Urtebete geroago, 2016ko maiatzean, taldearen lehen diskoa kaleratu zuten, Garate estudioan grabatuta, Kaki Arkarazo ekoizle eta teknikariarekin. Diskoaren aurre eta postprodukzioaz ere arduratu zen Arkarazo. Disko honetan Joanes Garmendiaren (Garilak 26) kolaborazioa izan zuen Zazkel taldeak, soloak eta akonpainamendu ezberdinak eginez “Jalgi”, “Heroia” eta “Martxa elektriko” abestietan.
Azkue Fundazioak antolatutako Banden Lehia irabazi zuen taldeak 2016an, eta sari gisa, BBK Live jaialdian jotzeaz gain, disko bat grabatu zuen. Ez entzun 2017ko irailean kaleratu zuen Baga Biga diskoetxeak. Lehen diskoa bezala, Kaki Arkarazorekin grabatu zuten Garate estudioan, eta bederatzi kantuen artean Hertzainak taldearen “Infernuko atean” abestien moldaketa bat jaso zuten.

Atzera

Banden Lehiako finala

Atzera

Afera ustela

Atzera

Titaniozko sudurrak

Zuz: Hodei Torres