2016.02.11
Ztah

Ztah

  • 2010
  • Donibane-Ziburu (Lapurdi)
  • Hardcorea, Metala

43769

Mendia, itsasoa 
ta eguraldi goxoa 
Gure Euskal Herria 
Erakargarria da 

Dirua egiteko parada 
susmatu duzu... 
eraiki espekulatu ! 

Bertako jende inozentea 
hobekio lokartzeko 
diruaren gosea 
beti hortikan dago 

Zuhurkeriak ez du mugarik 
eraiki, espekulatu, 
Euskal gazteria urrundu 
horra zure irtenbidea… 

Hainbeste hutsune 
izateko 
zerbait huts egin 
ote dugu ? 
Dirua egiteko parada 
susmatu duzu... 
eraiki espekulatu ! 
Jokoan sartzeko gogoa 
diruarekin etorkizun hobea 
baina zein herri utzi nahi 
ondoko belaunaldiei 

Ez saldu Euskal Herria 
gure herria ez saldu 
Ez saldu Euskal Herria 
gure herria ez saldu