2016.02.11
Ztah

Ztah

  • 2010
  • Donibane-Ziburu (Lapurdi)
  • Hardcorea, Metala

Geroa sortu

Geroa sortu, 
Etorkizuna zure esku dago 
Ideiak bultzatu, 
Etorkizuna gure esku dago 

Onak ala txarrak, 
Erabaki guztiak dituzte ondorioak 
Onak ala txarrak, 
Ekintza guztiak dituzte ondorenak 

Geroa sortu, 
Ideiak bultzatu 

Orduan zer egin 
Itsu ta elkor egon, 
Edo zure gogoeten 
Gudari leial izan 

Orduan zer egin 
Besteen menpe egon, 
Edo zure hautuen 
Jabe askea izan 

Geroa sortu, 
Ideiak bultzatu