Kontzertua

badok

2018.01.09

badok

40 Minutu Rock

Hirugarren urtez, 40 Minutu Rock elkartasun jaialdia hartuko du Durangoko Landako guneak. Hamazazpi talde, abeslari eta disko jartzailek hartuko dute parte aurtengo ekitaldian, eta horien artean Des-Kontrol taldearen itzulera nabarmentzen da, besteak beste. Halaber, aipagarria da rap musikari eskainitako tartea, hala nola tarte hori beteko dutenak emakumeak izatea (La Basu, Aneguria eta Mad Muasel).

40 Minutu Rock 2018

Urtero bezala, euskal rockaren izen ezagunenetako batzuk bilduko ditu egitarauak. Horien artean, Gatibu, Su Ta Gar eta Glaukoma. Halaber, Revolta Permanent taldeak Ultravioleta lan berria aurkeztuko du Durangon. Estricalla, Sermond’s, Tremenda Jauría eta Los Zopilotes Txirriaos entzuteko aukera ere izango da 40 Minutu Rock jaialdian.

 

ETIKETAK:40 MinutuRockAneguriaDes-KontrolGatibuGlaukomaLa BasuLos Zopilotes TxirriaosMad MuaselRevolta PermanentSu Ta GarTremenda Jauría