Kontzertua

badok

2017.10.18

badok

Aitor Etxebarria Ensemble-Markak

Udan Bilboko Kafe Antzokian eta Bartzelonako Sonar jaialdian estreinatu ondoren, Aitor Etxebarriak Markak dokumentalerako sortutako musika Donostian eta Berrizen entzun ahal izango da azaroan. Bi emanaldiotan Etxebarriak bildutako talde osoak hartuko du parte: Hannot Mintegia (gitarra), Jatsu Argarate (baxua), Hibai Etxebarria (pianoa), Hasier Oleaga (bateria), Leire Pikabea (biolina), Itziar Lertxundi (biolontxeloa) eta Aitor Etxebarria (teklatuak eta programazioak).

Aitor Etxebarria Ensemble

Aitor Etxebarria Ensembleko musikariak.

Donostiako emanaldia azaroaren 16an izango da, Dabadaba aretoan. Sarrerak hemen eros daitezke. Bi egun geroago, azaroaren 18an, Berrizko Kultur Etxeak hartuko du Markak emanaldia.

Ondoren, azaroaren 26an, Berlingo UFO Sound Studiosen joko du taldeak, eta Markak zuzenean entzuteko azken aukera Gernikako Astran izango da, abenduaren 1ean.

Irakurri hemen Aitor Etxebarriari egindako elkarrizketa.

ETIKETAK:Aitor EtxebarriaAitor Etxebarria EnsembleAstraBerrizDabadabaHannot Mintegia