Kontzertua

badok

2015.10.28

badok

Amaia Apaolazaren omenez

Amaia Apaolaza manager eta ekoizle musikala omentzeko kontzertua antolatu dute haren lagunek. Ordizian izango da, azaroaren 8an. Euskal musikagintzako izen handi ugari bilduko ditu kontzertuak, denak ere, Amaiarekin lan egindakoak. Hala, Fermin Muguruza, Ruper Ordorika, Joseba Tapia, Gose eta Esne Beltza izango dira, besteak beste, Ordiziako plazako eskenatokian, 19:30ean hasiko den kontzertu berezian.

Amaia-Apaolaza-omenaldi-kartela-20151109

Pasa den uztailaren 23an hil zen Amaia Apaolaza, 49 urte zituela. Olaberrian jaioa, musikaren munduan ibilbide luzea osatu zuten, eta besteak beste, Akeita management enpresako arduraduna zen.

Iturria: Goierriko Hitza

ETIKETAK:AkeitaAmaia ApaolazaEsne BeltzaFermin MuguruzaGoseJoseba TapiaNiña Coyote eta Chico TornadoRuper Ordorika