Kontzertua

badok

2017.08.30

badok

Amorante vs. Amarante & Morente

Amorantek zabalduko du Izar & Star zikloaren zortzigarren denboraldia, urriaren 5ean, Bilboko Kafe Antzokiko Kutxa Beltzan. Iban Urizar da Amorante izenpean aritzen den musikaria, eta miresten dituen bi sortzaileren obran oinarritutako errepertorioa eskainiko du kontzertu berezi horretan. Izan ere, Rodrigo Amarante eta Enrique Morenteren abestiak joko ditu Urizarrek Bilboko zikloan. Ohi bezala, bakarka arituko da Elgoibarko musikaria, hainbat instrumentu lagun dituela: gitarra, ukelelea, tronpeta, harmoniuma, zintzarria, looperra…

‘Amorante vs. Amarante & Morente’
Noiz: urriaren 5ean
Non: Bilboko Kafe Antzokiko Kutxa Beltzan
Ordua: 20:00etan
Sarrera: 8 euro (erosi)

ETIKETAK:AmoranteIzar & Star