Kontzertua

badok

2019.09.17

badok

Anari & Thalia Zedek: bira elkarrekin

Anarik eta Thalia Zedek abeslari estatubatuarrak lau kontzertuko bira egingo dute urrian. Ez dira ohiko emanaldiak izango, alegia, egile bakoitzak ez du saio bana eskainiko, baizik eta Anariren taldearen laguntzaz bi sortzaileen kantuak tartekatuko dituzte kontzertuetan. Bi kantugile dituen talde bakarra balitz bezala arituko dira.

  • urriak 2, Bilboko Kafe Antzokiko Kutxa Beltza. Sarrerak salgai hemen
  • urriak 3, Gasteizko Jimmy Jazz aretoa. Sarrerak salgai hemen
  • urriak 4, Azkoitiko Matadeixe. Sarrerak salgai leihatilan
  • urriak 6, Donostiako Le Bukowski. Sarrerak salgai hemen

Thalia Zedek Live Skull, Uzi eta Come taldeetako abeslari eta konpositorea izan zen 80ko eta 90eko hamarkadetan, baina 2000. urteaz geroztik ibilbide oparoa egin du bakarlari gisa. Joan den otsailean Gernikako Trinkete Antitxokoan jo zuen bere taldearekin, eta haren aurretik Anari aritu zen. Egun hartan sortutako harremanaren ondorioz etorri da bi artistek elkarrekin egingo duten bira hau.

Anari Thalia Zedek

ETIKETAK:AnariBidehutsThalia Zedek