Kontzertua

badok

2017.04.27

badok

Anje Duhalde vs. Errobi, Igelaren Banda vs. Izukaitz

Izar & Star zikloak euskal musikaren historiarekin loturiko saio bikoitza antolatu du ekainaren 1erako Bilboko Kafe Antzokian. 70eko hamarkadako bi talde izango dira protagonista gau horretan. Alde batetik, Anje Duhaldek Errobi taldearen kantutegia ekarriko du gogora —Duhaldek berak sortu zuen Errobi, Mixel Ducaurekin batera—, eta bestetik, Igelaren Bandak Izukaitz taldearen abestiak joko ditu —kasu honetan, Bixente Martinez gitarrista da bi taldeen arteko lotura—.

170601-errobi-izukaitz-izar-star-kafe-antzokia-posterra

Kontzertu honetarako sarrerak salgai daude dagoeneko.

ETIKETAK:Anje DuhaldeBixente MartinezErrobiIgelaren BandaIzar & StarIzukaitz