Kontzertua

badok

2020.01.09

badok

Arima: ‘Metamorphosis’ bira

Paule Bilbao musikari bizkaitarrak Arima izeneko proiektua kaleratu du 2019an. Lau kantuz osaturiko EP bat, Metamorphosis, argitaratu du Bonberenea Ekintzak zigiluarekin, eta hil honetan hasiko da zuzenean aurkezten. Melodia sentimental eta etereoek, gitarra distortsionatuekin nahastuz, bidaia pertsonal eta berezi batera gonbidatzen dute entzulea. “Arimaren kontzertu bat, txirrista shoegaze baten modukoa da; berezia, pertsonala eta sentimentala”, dio taldearen promozio orriak. Josu Gonzalez (baxua) eta Gontzal Bilbaok (bateria) osatzen dute taldea.

Arima bira

 

ETIKETAK:ArimaBonberenea EkintzakGontzal BilbaoJosu GonzalezPaule Bilbao