Kontzertua

badok

2018.07.02

badok

Asteazken akustikoak

Debako Gaztetxeak Asteazken akustikoak zikloa antolatu du uztailerako. Lau kontzertuk osatuko dute egitaraua, eta emanaldi guztiak 22:30ean hasiko dira. Biren bikoteak irekiko du zikloa, uztailaren 4an, euskal kantuen bertsioez osaturiko emanaldi batekin. Uztailaren 11an Pelax rock abeslari donostiarrak hartuko du gaztetxeko oholtza, orain arte argitaratu dituen diskoetako kantuak aletzeko. Sara & Julia bikotearen txanda izango da ondoren. Debako bi neska horiek ere bertsioak joko dituzte, nazioarteko zein bertako taldeenak. Jon Basagurenek itxiko du egitaraua, uztailaren 26an. Egun hauetan Izaki Gardenak-en disko berria grabatzen ari da Basaguren eta baliteke lan horretako kanturen bat edo beste aurkeztea Debako kontzertuan.

 

Asteazken akustikoak

ETIKETAK:BirenDebaIzaki GardenakJon BasagurenPelaxSara & Julia