Kontzertua

badok

2019.01.29

badok

Bakarlari Bakartion Bira

Bakarlari Bakartion Bira izeneko egitasmoa martxan jarri dute hainbat kantarik. Abereh, Mikel Uraken, Eneritz Furyak, Birkit eta Pelax dira “bakartasuna aldentzeko auzolana” bultzatu dutenak. Lehen kontzertua otsailaren 9an emango dute, Bilboko Satelite T aretoan. Asmoa da Euskal Herriko hainbat txokotara eramatea egitasmoa, eta horrela “xumeki, lur azpiko doinuak izaera kolektibo batean sustraituko dira, hamaika kolore daukan taldelan musikal honetan”.

Bakarlari bakartion bira

u

ETIKETAK:AberehBakarlari Bakartion BiraBirkitEneritz FuryakMikel UrakenPelaxSatelite T